Personas profesionales expertas

BBK Family gidatzen duten profesional adituen taldea:

BBK Family seme-alabak hazten eta hezten familiei laguntzeko proiektua da. Horretarako, gure norabidea gidatzen duten hiru talde ditugu: bat haurrek eta nerabeek osatzen dute; beste bat gurasoek eta beste bat profesionalek:

Pepa Horno:

Pepa Horno Goicoechea psikologoa eta aholkularia da haurtzaroan, afektibitatean eta babesean. Garapen afektibo eta sozialari buruzko hainbat liburu idatzi ditu, eta babesaren arloko hainbat azterlan eta ikerketaren koordinatzailea da.

Enrique Arranz

Psikologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean eta Familiaren Psikologian katedraduna (UPV/EHU). Ezagutza transferitzeko lan handia egin du, tokiko, nazioko eta nazioarteko hainbat erakunderekin egindako hitzarmenen bidez.

Susana Brignoni

Psikoanalista, Buenos Aireseko Unibertsitateko psikologo klinikoa eta Humanitateetako masterra Universitat Oberta de Catalunyan (UOC). Psikoanalisi Eskola Lacaniarreko (ELP) eta Munduko Psikoanalisi Elkarteko (AMP) kidea. Bartzelonako Osasun Mentalerako Nou Barris Fundazioan Osasun Mentalerako F9Bko zuzendaria.

Mar Romera

Ama, irakaslea, Pedagogian eta Psikopedagogian lizentziatua, adimen emozionalean eta berrikuntzan aditua eta hezkuntzari, haurtzaroari eta eskolari buruzko hainbat libururen egilea da.

 

Roberto Pereira

Roberto Pereira Familia eta Bikote arloko psikoterapeuta da, mediku psikiatra,  Euskadi eta Nafarroako Familia Terapia Eskolako zuzendaria, eta Seme-alaben eta Gurasoen arteko Indarkerian Esku Hartzeko Euskarri Zentroko zuzendaria.

 

Ana Martínez Pampliega:

Deustuko Unibertsitatean Psikologiako katedraduna. Osasun Zientzien Fakultatean irakasten du, eta bertan Psikoterapia Sistemiko-Erlazionaleko Unibertsitate Masterra zuzentzen du.

Ez galdu BBK Family Mar Romera, Pepa Horno, Susana Brignoni, Ana Martínez Pampliega, Roberto Pereira eta Enrique Arranzi egindako ekarpenak.

Menu

BBK Family Learning

×