Agenda

Zuk antolatzen dituzun ekintzak webgune honetan agertzea nahi baduzu, bidali kontaktu formularioaren bidez.

Bilboko Kalealdia

2020, iraila, 22 - 2020, iraila, 27

Villa de Bilbao

bilboko kalealdia

Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia, udaren etorrera ospatzeko urtero egiten den jaialdia da. Kaleko ikuskizunen artean, dantza garaikidea, zirkua, kaleko antzerkia eta clown-ak izaten dira guztion gozagarri. Aurten, jaialdia atzeratu egin da; IRAILAREN 22TIK 27RA egingo da. Egun horietan, bilbotarrek ikusgai izango dituzte Estatuko arte eszenikoen arloko konpainia garrantzitsuenetako batzuen ikuskizunak eta baita atzerriko proposamenen bat ere, “Zeharkaldia – Zirkuko Pirinioak” proiektu europarraren barruan. Hain zuzen ere, Bilboko Udala proiektu horren parte da.

Hits: 6

Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Bizi dantza

2020, iraila, 25 - 2020, iraila, 27

Teatro Campos

pirritx

Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan. Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala.

Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu.

Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!

Hits: 6

Zuk antolatzen dituzun ekintzak webgune honetan agertzea nahi baduzu, bidali kontaktu formularioaren bidez

Hits: 56

Iruzkinak itxiak daude.

BBK Family Learning

×