Nor garen

Nor garen BBK Family

BBK-k ‘BBK Family’ proiektu berria jarri du abian, EDE Fundazioa eta BIDEGINTZA gek gizarte-erakundeekin lankidetzan, gure seme-alabak hazi eta hezteko behar dugun guztia eskaintzeko familiei, eta Bizkaian erreferentziako zentro izateko lehen mailako prebentzioaren eremuan.

BBK Family psikologia, pedagogia eta hezkuntzaren eremuko profesional adituen talde batek osatzen du. Baita hainbat gaitan adituak diren laguntzaileen talde zabal batek ere.

Canal Family-n oso erabilgarriak diren bideoak aurkituko dituzu hazkuntza-prozesuan zuri laguntzeko prestatuak. BBK Family Learning bidez, online ikastaroak ere egin ahal izango dituzu eta aholkularitza pertsonalizatua izango duzu, zeure zalantzak eta kezkak gure profesional taldearekin kontsultatu ahal izateko.

Mediateka ere eskaintzen dizugu, liburuen, ipuinen, antzezlanen, filmen… gomendioekin, familian diberti zaitezten, eta zeure seme-alabekin landu gura dituzun gaietan laguntza izateko. Eta ez ahaztu gure agenda kontsultatzea, horrela jakingo duzu-eta zein kultura-ekintza, jardunaldi edo ekitaldi izango den Bizkaian.

Gainera, haurtzaroaren eta familiaren inguruan beharrean diharduten erakundeen sare zabala du Bizkaiak; kalitate handiko eta ibilbide luzeko erakundeak dira. BBK Familyk sare hau indartu gura du, aliantzak eta sinergiak bilatu elkarrekin eraikitzen jarraitzeko eta gure lurraldean dauden proposamenen bozgorailu izateko. Beraz, ez ahaztu baliabideen gidari begiratu bat ematea.

.

Hiru talde gidatzen dute BBK Family ibilbidea:
Profesional adituen taldea
Guraso adituen taldea
Ume eta nerabe adituen taldea

Menu

BBK Family Learning

×