Zer indargune dituzte gaur egun familiek?

Aportaciones de las personas expertas

Joan den maiatzean bigarren bilera egin zen BBK Family gidatzen duen profesional adituen taldearekin, eta familien indarguneak zeintzuk diren eta hazkuntzan zer zailtasun topatzen dituzten aztertu zuten saioan zehar.

Atera genituen ondorioen artean esan genuen familiak jabetzen ari direla hazkuntzak eta tratu onak duten garrantziaz, eta gero eta handiagoa dela beraien inplikazioa hazkuntzan.

Dedikazioa, rol-kontzientziari lotutako kezka funtsezko elementua da: aita izateak esan gura duenaz jabetzea, ama izateak esan nahi duenaz jabetzea”.

Horrek esan nahi du, halaber, gurasoek haurren premia edo beharrizanekiko, baita emozionalekiko ere, sentiberatasun handiagoa dutela.

Gizonei dagokienez, aita-rolean, inplikatuago daude eta beraien presentziak eragina du.  Erantzukizuna berdina da edo pisu bera du, baina rolak erabat desberdinak dira eta erabat desberdinak izan behar dute. Nabarmena da aitaren figuraren rol-aldaketa, batez ere aitaren figuran, ohartzen baita rola ez dagoela hornitzaile-rolarekin lotuta.

Gizarte berri honek atxikimenduaren teoriaren “desfeminizatzea” eskatzen du, hau da, emakumeei gainetik kentzea atxikimendu-lotura beraiena bakarrik delako presio hori. Erantzunkidetasun handiago bat.

Gainera, familia-ereduen aniztasun handiagoa dago, eta familia biologiatik harago doa, azkenean planteatu baita familiak ez duela zerikusirik biologiarekin, maitasunarekin baizik, eta lan handia egin da berdintasunaren alde, eta horrek amatasuna biologiatik bereiztearekin du zerikusia.

Familiak gehiago komunikatzen dira

Bestalde, komunikazioa lehen zegoena baino askoz handiagoa da gaur egun, eta adostasuna bilatzen da. Familiak demokratikoagoak dira, harremanak lankidetza handiagokoak, belaunaldien artekoagoak, gauzei buruz gehiago berba egitekoak…

Era berean, familia gisa laguntza eskatzeko baliabide gehiago dituzte; izan ere, gero eta babes politiko handiagoa ematen zaio familiari, pertsonen garapen osasungarria babesteko funtsezko eragile gisa.

Azkenik, familien beste indargune bat berariazko afektibitatea eta hezkuntza dira.  Familia askok inbertitu egin gura dute, dirua inbertitu, baliabideak inbertitu, edo eskualdez, bizilekuz, hiriz… aldatu, beren proiektu, helburu edo balioekin bat datorren ikastetxe bat aurkitzeko, eta hori guztia inbertitzea da.

Zer zailtasun dituzte gurasoek gaur egungo testuinguruan?

Zailtasunik handiena denbora da, emakumea lan-merkatuan sartu da eta horrek askatasun handia eman die emakumeei, baina seme-alaben hazkuntzan ere eragina izaten ari da hori.

“Gaur egun, familia tradizionaletan baino denbora gutxiago eta entzute gutxiago eskaintzen zaie seme-alabei”.

“Denbora gehiago egoten ote garen galdetzen badigute, askoz denbora gehiago egoten garen pertzepzioa izan dezakegu; izan ere, gaudenean, gure seme-alabengana guztiz emanak egoten gara”.

Hala ere, gutxiagotan egoten gara libre. Eta beti dago kalitatea kantitatea baino hobea den kontu hori, baina kantitatea baldin badago, errazagoa da kalitatea egotea. Familian denbora partekatzea bultzatu behar da, kontziliazioa erraztuz. Baina errua ere agertzen da gurasoengan, rola eta generoa alde batera utzita, behar adina denbora pasatzen ez dutelako.

Izan ere, gurasotasunari kontziliazioak, denbora libre gutxi izateak eragiten dio, baina gurasoek ezin dute hori aitortu… eta hor agertzen da errua.

Prozesu horrek guztiak ondorioei buruzko hausnarketa garrantzitsua dakar, eta familia askok ongizate psikologikoaren aldetik ordaintzen dute.

Sareak eta laguntza horiek berriro sustatzeko unea da, Gobernuak ezin baititu konpondu kontziliazioak dakartzan zailtasun guztiak.

Gaur egun gurasotasun soziala terminoa ari da agertzen, non familia ez den erantzule bakarra, eragin-iturri asko daude, eta hor ari dira gure seme-alabak identitatea eraikitzen. Pertsona garrantzitsuek egon behar dute hazkuntzan inplikatuta.

Familiek aurkitzen dituzten zailtasunei buruzko gogoeta batzuk:

  • Segurtasun eza, beldurra eta kritikarekiko beldurra txarto egiteagatik, gaur egun familiak oso zainduta sentitzen dira eta. Sentitzen dute gurasoak arreta handiagoz ibiltzen direla zer egiten duten, zelan egiten duten, zelako emaitzak lortzen dituzten… eta horrek segurtasun-falta handia sortzen du, beldurra… eta erreakzio gisa larregi babestea ekartzen du horrek.
  • Erreferenteak galtzea edo balioa galtzea zahartzeagatik.
  • Gizarte- eta familia-sarea eta laguntza-sareak ahultzea.
  • Neke edo akidura.
  • Hainbat elementuk egiten diote kalte argi eta garbi txikien garapenari: batetik, beldurrak, eta, bestetik, autonomiak.
  • Babesaren eta larregizko babesaren arteko nahastea
  • Haurrek duten segurtasun-eza, gurasoak libre ez daudelako.
  • Garaiko idealak kontsumoak markatzen ditu; badirudi gogo-betetzea objektu jakin batzuk lortzean datzala.
  • Kalea erabili beharrean, merkataritza-gunera joaten gara. Sozialki seguru ikusten dugun lekua merkataritza-gunea da, otsoaren ahoa, joko-makinak dauden lekua, kontsumoa ekar dezakeen guztia dagoen lekua…
  • Abiadura teknologikoa zailtasun izugarria da, haurrek denbora guztian korrika ibiltzea eta gelditzen ez jakitea eragiten duelako.
  • Deskonexioa, arreta barik kasu egitea Inguruan dagoen jendeak konektatuta egon behar du, eta akituta dagoen jendea deskonektatu egiten da, eta horrek zerikusia du abiadurarekin eta gehiegizko informazioarekin.
  • Bi hezkuntza-sistema handien, eskolaren eta familiaren, arteko urruntzeak aliantza ahuldu egin du.
  • Gure bizi-historiaren integraziorik eza.
  • Hazkuntza onari buruzko informazio egiaztaturik eza.

BBK Family gidatzen duen aditu-taldea honako hauek osatzen dute: Mar Romera, pedagogoa eta ama, Pepa Horno, psikologoa eta haurtzaro, afektibitate eta babeseko aholkularia, Susana Brignoni, psikologo eta psikoanalista, Roberto Pereira, familiako eta bikoteko psikoterapeuta, mediku psikiatra, Enrique Arranz, EHUko familiako psikologiako katedraduna, Ana Martínez Pampliega, Deustuko Unibertsitateko katedraduna.

Harpidetu BBK Family newsletter.

BBK Family Telegram Kanalean egon zaitezke. Sakatu  link honetan edo QR kodea eskaneatu. 

Código QR

 

 

 

 

Menu

BBK Family Learning

×