Sentsibilizazio-proiektuak

BBK Family

Family Lab Heziketa afektibo-sexuala

Family Lab Hezkuntza afektibo-sexuala laborategian, pornoa gehiegi ikustetik ekintzara igaro nahi izan dugu. Pepa Horno psikologoak azaldu zuenez, hezkuntza afektibo-sexuala jaiotzen direnetik egiten da, ereduarekin lotuta eta babes-mugak jartzen saiatuz, handiagoak direnean beraiek jarri ahal izateko.

Era berean, argi geratu zen ez dagoela sexualitateari buruzko “elkarrizketarik”. Entzutea eta ez ixtea da kontua. Hitzaldiak, tailerrak eta programak izan dira laborategi honetan. Laburpena ikusi nahi baduzu, klikatu hemen.

Family Lab Nerabezaroa

Family Lab laborategia familiek egiteko modu berriak esperimentatzen dituzten laborategia da, eta oraingo honetan laborategi hau nerabezaroan zentratuta egon da.

BBK Familyk familiei espazio bat eskaini nahi izan die parte-hartzea sustatzeko eta nerabeei ahotsa emateko, haiekiko entzuketa eta komunikazioa hobetu ahal izateko. Era berean, gurasoak sentsibilizatu nahi izan dira seme-alabekiko harremana errazten ez duten jarrera batzuen inguruan, eta nerabeentzat eta gurasoekin hitz egiteko zailtasun gehien sentitzen dituztenentzat garrantzitsuak diren gaiak identifikatu nahi izan dira. Orain Family Lab Nerabezaroa nolakoa izan den jakin dezakezu

Hor zaude? kanpaina

Gogoratzen duzu azaroan aurkeztu genuen familien beharizanei buruzko BBK Family ikerketa? Horretan kontatu ziguten seme-alagekin nola egon behar dugun jakin badakizula; hala ere, praktican jartzea zailagoa zela. Horrez gain, 10 gurasotik 8k aitortzen zuten mugikorraren mende egoten zirela seme-alabekin zerbait egiten zuten bitartean.

Hori dela eta, “Hor zaude?” kanpaina jarri dugu martxan, fisikoki egoteak ez baitu esan nahi prest gaudenik. Etengabeko interferentziak ditugu, eta horiek ez digute gure seme-alabak bizitzen ari diren emozioei, ezta geure emozioei ere, arreta jartzen uzten, eta gatazkak ondo konpontzea eragozten digute.

Horregatik, bultzatu gura ditugu noiz eta zelan egon erabakitzera, egunerokoaren testuinguruak edo presak arrastaka eraman barik. Web honetan hainbat materiala topatuko dituzue, artikuluak, podcastak, bideoak, seme-alabekin prestasuna edo laguntzeko moduan egotea hobetzeko asmoz.

“Ganar una infancia” dokumentalaren aurzkezpena

“Ganar una infancia” (Haurtzaroa irabazi)  dokumentala, BBK Familyk eta Athletic Fundazioaren Haurren Babeserako Aterpe programak bultzatu zuten.

Dokumental horretan, haurrei eta nerabeei ematen zaien tratuari dagokionez gizartean zer huts egiten ari den jorratzen da, eta zelan eraikitzen den Haurrentzako eta Nerabeentzako Tratu Ona, osasun, hezkuntza, familia, kirol, aisialdi eta denbora librearen eremuko esperientzia handiko profesionalen eskutik. Dokumentalean, umeak eta nerabeak tratatzeko elementu fisikoen garrantzia azaltzen da, baita helduek izan behar dituzten gaitasunak, jarrerak, portaerak eta balioak ere.

BBK Family Lehiaketa: esperientzia berritzaileak kontziliazioan

BBK Family Lehiaketaren bi edizio antolatu ditugu: esperientzia berritzaileak kontziliazioan.

Lehenengo edizioa “familiak gara. Gure etorkizunaren protagonistak gara “. Aurten, sentsibilizazio-proiektu honek goiburu hau izan du: “Zaindu ditzagun zaintzak: guztion ondasuna”.
Menu

BBK Family Learning

×