Zer da gaizki deitua “4 hilabeteetako krisia”?

Haur baten zain bazaudete, agian beldur pixka batekin galdetuko diozue zeuen buruari zelan ez erori beste familia batzuen akats berberetan; izan ere, txarto hartzen dute atseden gauez, etengabe esnatzen diren umeak dituzte eta. Zenbat erantzukizun dago gugan? Zer egin genezake egoera horretan ez egoteko?

Egia esan, haur batzuek ondo jaten duten edo beste batzuek txarto jaten duten bezala, haur batzuek ongi lo egiten dute eta beste batzuek gaizki. Faktore askoren arabera dago hori, baita faktore genetikoen arabera ere.  Baina gauza batzuk behintzat egin ditzakegu, gutxienez malgutasun handiagoa eman gerta litezkeen esnatze edo iratzartze horiei, ahalik eta baliabide gehien izan ditzagun egoera horri aurre egiteko.

Lehenik eta behin, kontuan izan behar dugu lehenengo aldia (esan dezagun, lau-sei hilabete ingurura artekoa) eskariaren araberako aldia izaten dela guztiz. Haurrek, garai horretan, ziklo osoak egiten dituzte, bizi-zikloak, bizpahiru orduz behin; lo egiten dute, jan egiten dute, beren beharrak egiten dituzte, eta hori egunean hainbat aldiz gertatzen da (bi edo hiru orduz behin, esaten dudan lez).

Beraz, bizitzako lehen hilabete hauetan muga bako arreta behar dute. Lau hilabetera (seguru ezagutzen duzula “lau hilabeteen krisia” deitura izugarri hori, nire ustez deitura okerra, benetan lortzen dena garapenean mugarri bat baita, eta horregatik atzerapena baino gehiago aurrerapena da), gaztetxoagoek izaten dituzten bi lo-faseetatik bizitza osoan izango ditugun lau faseetara igarotzen gara, eta horrek jasateko benetan zailak diren aldaketak eragin ditzake.

Nola bizi duzue lau hilabeteko krisi hau?

Kasu batzuetan, txarto deitutako “krisi” hau, aste batzuetako kontua izango da, baina askotan zerbait iraunkorra bezala ezarrita geratzen da. Une horretatik aurrera, haurrak askoz gehiago esnatzen hasten dira. Zelan bizi duzue lau hilabeteen krisi hau?  Ziurrenik zure seme edo alabaren loaren etorkizunaren garapena markatuko du hurrengo hilabeteetan edo are urteetan. Bilatu malgutasuna, landu baliabideen bilaketa hori, saia zaitezte zuek, aita edo ama, esnaerez, lo egiteko orduaz arduratzen, batzuetan bularra hartuz lokartuko da, beste batzuetan ez, batzuetan txupetearekin, beste batzuetan ez, agian orgatxoan paseatuz, edo hamakan, edo zuzenean zure besoetan. Landu malgutasun hori baliabide gehiago izateko, laguntza gehiago izateko eta modu bakarra ez geratzeko ezinbestekotzat finkatuta.

Hiru hilabetetik aurrera, gutxi gorabehera lau hilabete betetzean gertatuko den aldaketa sakon horri aurrea hartuta, zelanbaiteko egitura sortzen has gaitezke, egunaren eta gauaren arteko bereizketa argiak eginez, une horietako bakoitzerako jarduera zehatzak erreserbatuz, gaueko orduak izan daitezela beti logelan, argi motelarekin edo batere argi barik. Horren ondorioz, umetxoaren garunak ulertu eta onartu egingo ditu aldaketa berri horiek guztiak, eta, azkenik, pixkanaka-pixkanaka, prest egongo da atseden hartzeko horretarako garaia denean, eta, aldiz, erne egoteko jan, jolas egin edo gurekin egoteko unea denean.

Sara Traver, edoskitzaroko, haurren elikadurako, baby-led weaning-eko eta loaren aholkularia

Normala da nire umetxoa hain sarri esnatzea negarrez gauean?

Gustatuko litzaizuke norbaiti kontatzea hazierari buruz dituzun kezkak?

 

BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu?   Harpidetu gure newsletterrera!

Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu. 

Código QR

BBK Family Learning

×