Gustatuko litzaizuke norbaiti kontatzea hazierari buruz dituzun kezkak?

Normala da nire umetxoa hain sarri esnatzea negarrez gauean? Nola lagundu ahal diot semeari dibortzioa ondo eramateko? Zergatik bihurtu da hain oldarkorra nire alaba? Galdera horietakoren bat zeure burua egin diozu? Horrela bada, ziur aski pertsona batekin hitza egin gura izan duzu horri buruz galdetzeko edo kontrastatzeko. Batzuetan hazkuntzan zaitasunak edo kezkak ditugu, hala nola, nola bultzatu umeen autonomia, nola lagundu txupetea uzten edo, zailagoak, nola lagundu semeari, patioan beti bakarrik egoten delako.

Horregatik, BBK Family proietutik laguntza eman nahi dizuegu online aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua, doakoa eta konfidentzialaren bidez, zure zalantzak eta kezkak helarazteko edo, egiaztatzeko. Gainera, orain formularioaz gain, bideodeiaren bidez ere eska dezakezu aholkularitza. Ordua eta eguna markatu eta BBK Family aholkularitza taldeko kide batekin hitz egingo duzu.

Gurasoak gehien kezkatzen dituzten gaiak azalduko dizkizuegu:

Nire haurtxoa oso sarritan esnatzen da gauean

Haur bati bizitzako lehen hilabeteetan laguntzea nekagarria da. Aparteko arreta eta energia eskatzen du. Gainera, gauean esnatze eta negar asko badago, amorragarria izan daiteke! Atseden hartzerik ez izateaz gain, galdera asko egin ditzakezu ondo egongo den edo zerbait arraroa gertatuko zaion, noiz amaituko den. Saiakerek, lo gehiago egiten duelako edo hainbeste behar izan gabe, itxuraz eragin positiboa ez dutela ikustea ere oso etsigarria da. Batek amaigabeki maita dezake bere alaba, eta, horrela izanik, une horietan amorratuta, triste, izututa senti daiteke, edo gaua iristearen nolabaiteko arbuioa ere izan dezake. Zure kasua hori bada, egin kontsulta gure aholkularitza-zerbitzuari.

Kezkatuta nago nire alaba nola eramaten ari den banantze prozesua

Bikotean eta familian bizi daitekeen aldaketa-prozesu mingarrienetako bat da banantze edo dibortzioa. Bizi-proiektu bat aldatu eta beste batera pasatzeko erronkak ez du inor zauri barik uzten. Une horietan familiaren eraikuntzako oinarriak edo zutabeak mugitzen dira emozionalki, eta emozio asko sortzen dira:  mina, amorrua, frustrazioa, ezintasuna, beldurra, errua, etab. Eta horrek guztiak eragina du familien dinamiketan. Bizi-proiektu berri bat eta hazkuntza-estilo propio bat berreraiki ahal izatea konplexua da batzuetan, emozionalki kaltetuta gaudenean.

“Llehengo egun batean berriro pixa egin nuen ohean … aspaldi ez zitzaidan hori gertatzen. Ikastolan ere kosta egiten zait andereñoa ulertzea, tira, … kosta egiten zait geldirik egotea, deseroso sentitzen naiz, jarreraz mugitzen naiz eta ez dirudi inoiz topatzen dudanik gustura sentitzeko moduko posturarik.

Zurekin denbora gehiago egoteko beharra dut, eta horregatik lagunekin irtetera animatzen nauzunean ez dut gogo handirik izaten. Beste batzuetan, lanpetuta zaudela ikusten dudanean, zure arreta erakartzen saiatzen naiz, baina uste dut horrek haserretu egiten zaituela eta kosta egiten zait etxe bateko eta besteko arauetara egokitzea, … batzuetan plater baten bila hasi eta ez dut lortzen armairua topatzea ere. Eztabaidan entzuten zaituztedanean, edo elkarri ez diozuela berba egiten sentitzen dudanean, zuen begiradak arraroak direnean, … laguntzen saiatzen naiz, baina batzuetan okerrago izaten da. Badakit negar egiten badut elkarri egozten diozuela errua; beraz, ez dakit oso ondo zelan egin …”.

Egoera horiek askotan gertatzen dira, eta une horietan ez dakigu oso ondo zer egin. Hori gertatzen bazaizu, badakizu BBK Family-n aholkularitza zerbitzu bat badaukagula Hau zure kasua bada, ez izan zalantzarik eta kontsultatu gure aholkularitza-zerbitzua. doakoa eta pertsonalizatua, kezkatzen zaituena kontsultatzeko. Horrez gain, Egokitzen programa ere martxan dugu, banantzeak edo dibortzioak haurrengan eragiten duen estresa gutxitzeko. Parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu elektroniko bat bbkfamily@bbk.eus helbidera. Egokitzen programaren aurreko edizioan parte hartu duen aita baten esperientzia entzun nahi duzu?

Nire alabak 14 urte ditu eta ez dut ezagutzen

Adolescente

Nerabezaroan neska-mutilek erronka garrantzitsu batbizi dute: haurren bizitzatik helduen bizitzara igarotzea. Honek nolabaiteko estresa suposatzen du, bete-betean heltzen ari den sistema emozional eta arrazional batekin bizi behar baitu, eta “defentsa gisa” erreakzio oldarkor batzuk ager daitezke, baldintzatzaile batzuekin elkartzen badira are deigarriagoak izan daitezkeenak.

Emozioak autorregulatzeko gaitasun handirik ez badago, eta bai estres-bizipen handia, autoestimu txikia, frustrazioarekiko tolerantzia txikia edo/eta funtzionamendu-eredu oldarkorra berdinkideen taldean edo familian, orduan gertagarriagoa da portaera oldarkor errepikatuak sarriago agertzea.

Aita-amak izaten dira nerabeek “aurrean dituzten” figurak autoafirmatzeko, barrua lasaitu edo asaskatu ere gehienbat horiekin egiten dute, eta seme-alaben oldarkortasunaren kontrol egokirik ez badago, horren hartzaile nagusi bihurtzen dira. Zeure kasua bada, aholkularitza zerbitzua duzu.

Hazkuntzari buruzko edozein zalantza edo kezka izanez gero, BBK Family aholkularitza zerbitzua prest egongo da entzun eta laguntza emateko.

BK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu?   Harpidetu gure newsletterrera!

Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu. 

Código QR

 

 

 

 

 

 

Menu

BBK Family Learning

×