BBK Family

BBK Familyn egindako tailerrak

Raaquelguma

GORPUTZAREN ONGIZATEA, GURASOENTZAKO AUTOZAINKETA. 3 SAIOKO PROGRAMA PRESENTZIALA BILBON (abajo en castellano)

BBK Familytik autozainketarako programa bat proposatzen dizugu, gorputzaren lanaren bidez autozainketako esperientzia desberdinak esperimentatzeko eta bizitzeko (arnasketa, dantza, meditazioa, sormena…).

Halaber, zure burua zaintzeko beharrak eta horrek zuretzat eta zaintzen dituzun pertsonentzat dituen onurak identifikatzen lagunduko dizu. Saioaren ondoren, kontzienteagoa izango zara autozainketaren inguruko erabakiak hartzerakoan.

Hartu sarrera bat pertsonako. Behin plaza hartuta, Whatsapp bidez jarriko gara harremanetan, horregatik eskatzen dizuegu telefonoa. Baina ez da gordeko etorkizuneko komunikazioetarako.

11 urtera arteko umeentzako haurtzaindegi zerbitzua.
Edozein adinetako seme-alabak dituzten gurasoei zuzendua.
DATAK: URRIAK 2,9,16 (3 saioko tailerra)
ORDUTEGIA: 17:30etik-19: 30era
LEKUA: BILBON (Plaza erreserbatu ondoren eta pertsonarekin harremanetan jartzean zehaztuko da)

Doako sarrera hartzeko hemen

Webinar: Diziplina positiboak udaz gozatzen lagunduko dizu

Uda etortzen denean gogo handiz hartzen dugu, baina zergatik amaitzen dugu hain nekatuta? Gatazkek mugara garamatzate? Gure seme-alabekin hainbeste denbora igarotzea oso maldan gora egiten al zaigu azkenean? Aginduak ematen pasatzen al dugu eguna, kasurik egiten ez digutelako sentsazioarekin? Horrek oporrak hartzea eragozten digu? Eta amama eta aititeek nola bizi dute? Zerbait egin dezakezue hain gogorra izan ez dadin? Bea Alonso psikologoak Diziplina positiboari buruzko hitzaldia eman zuen ONLINE, eta uda familian gozatzeko zenbait gako eman zizkigun.

Webinarra ikusi gura baduzu, sakatu hemen.

EGIZUK 

10 urtetik gorako seme-alaben gurasoei zuzendutako programa, Family Lab Hezkuntza afektibo-sexualaren barruan. Martha Ubieta psikologo eta sexologoak lagunduta, gurasoek hezkuntza afektibo-sexualerako beharrezkoak ziren zenbait gaitasuni buruz hausnartzeko eta ikasteko aukera izan zuten. Era berean, gurasoek beren rola birpentsatu ahal izan zuten, batzuetan kezka eta zalantzak sortzen dizkigun gai baten aurrean. Hainbat gai jorratu ziren, hala nola ditugun zailtasunak eta baliabideak eta nola aprobetxatu, emozioak, entzutea, afektua, intimitatea, mugak, plazera, aniztasuna, komunikazioa…

Egokitzen programa gurasoei eta seme-alabei zuzendua

2022ko abendutik 2023ko apirilera bitartean, Egokitzen programaren hirugarren edizioa egin da. Programa horretan, banandutako ama-amek parte hartu dute, eta gurasoei seme-alaben estresa, dibortzioaren ondoriozkoa eta prozesu horrek dakarrena, minimizatzeko ezagutza eta trebetasun egokiak garatzen laguntzen saiatu dira. Programa horri 10etik 9,7ko balioa eman diote parte hartu duten pertsonek.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi hemen: bbkfamily@bbk.eus.

Programaren balorazioa 10etik 9,7koa izan zen.

Ikastaroa egin zutenen iruzkinak:

Haur masaje tailerra

Urtero haur masaje tailerra martxan jartzen dugu, Bidegintza Kooperatibaren eskutik. Bertan, amek eta aitek parte hartu dute 1-12 hilabeteko umearekin, baita panpinen bidez IAM haur-masajearen teknika ikasten duten emakume haurdunekin ere. Parte hartu duten pertsonek 10etik 9,5eko balorazioa eman diote programa horri.

Programaren balorazioa 10etik 9,3koa izan zen.

Ikastaroa egin zutenen iruzkinak:

Beste begirada batekin…nerabezaroari

Maiatza eta ekaina bitartean, bi larunbatetan, “Nerabezaroari beste begirada batekin” tailerra egin da. Nerabeen gurasoek tailer horretan aktiboki parte hartu zuten. Honen helburua haurtzarotik gaztarora igarotzeko etapa hau ulertzen laguntzea zen, guraso/tutoreei nerabe batekiko harremanean sortzen den nahasmendu eta ezintasunean lagunduz. Tailer hori Gestalt Psikoterapia Integratiboko Senda zentroko Familia eta Nerabeen taldeak eman zuen. Tailer honen balioa 10etik 9.3 izan da.

Ikastaroa egin zutenen iruzkinak:

Egokitzen programa gurasoei eta seme-alabei zuzendua

2021eko urritik 2022ko urtarrilera Egokitzen programa egin da. Guraso bananduek eta haien seme-alabetako batek talde bereizietan parte hartu dute, eta, bertan, gurasoei seme-alaben estresa minimizatzeko ezagutza eta trebetasun egokiak garatzen laguntzen saiatu dira, dibortzioak eta prozesu horrek dakarrenak eraginda. Parte hartu duten pertsonek 10etik 9,2ko balorazioa eman diote programa honi.

BBK Familyn orain bigarren edizioa jarriko dugu martxan. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi bbkfamily@bbk.eus helbidera, eta hemen ere sakatu dezakezu. 

Programaren balorazioa 10etik 9,3koa izan zen.

Ikastaroa egin zutenen iruzkinak:

Jokoari laguntzeko online tailerra

Uztailean zehar, BBK Familyn gurasoentzako jolasari laguntzeko tailerra egin genuen, hiru saiokoa, Vega Martínek emana.
Tailerraren balorazioa 10etik 9koa izan zen.

Ikastaroa egin zutenen iruzkinak:

Mindfulness online tailerra gurasoentzat
Apirilean eta maiatzean, Elixabete Eizaguirre psikologoak emandako hiru saioko mindfulness tailerra egin genuen BBK Familyn.
Tailerraren balorazioa 10etik 9,4koa izan zen.

Ikastaroa egin zutenen iruzkinak:

BBK Family Jardunaldiak

“Nola lagundu seme-alabei erronkak gainditzen trebetasunak ikasiz ” Ben Furman-en jardunaldia

Ben Furman psikiatra finlandiarrak, “haurrentzako trebetasunak” liburuaren egileak, haurrei zailtasun txiki eta handiak gainditzen laguntzen dien metodo berritzaile bat nola sortu duen kontatuko die gurasoei hitzaldi honetan. Furman doktoreak modu errazean azalduko du metodo hori, gurasoek beren seme-alabekin praktikan jar dezaten.

Eva Bachen jardunaldia | Tresnak eta baliabideak osasun emozionala zaintzeko

Eva Bach, Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna da UBn (Bartzelonako Unibertsitatean). Pedagogoa, irakaslea, idazlea, hizlaria, prestatzaileen prestatzailea, familia-orientatzailea, unibertsitateko master eta graduondokoen irakaslea, eta bi seme-alabaren ama da

“Kirola, gaitasun emozionalak bultzatzeko” jardunaldia

Jardunaldi honetan “Futbolaz inoiz kontatu ez zidatena” liburua aurkeztu zen. Iñigo Aguinagak idatzi du eta gasitasun emozionalak bultzatzeko liburua da. Horrekin batera badago online ikastaro bat: “Tratu on: Kirola eta familia”, familiek egiteko.
Jardunaldian ere, mahai inguru bat egin zen eta Oscar de Marcos eta Irene Ogizak, Athletic club jokalariek parte hartu zuten, Isabel Iturberekin, Bilbao Basket presidentea, eta Arantza Remirorekin, futbolean aritzen den ume bateko ama.

Pepa Horno jardunaldia | Tribuan hazi, sarean hazi II

Pepa Horno psikologoak eta haurtzaroko, afektibitateko eta babeseko aholkulariak online hitzaldi bat eman zuen, eta sare afektibo bat izatearen garrantzia aipatu zuen.

Garapen psikologiko osasungarria familian sustatzeko jardunaldia

Enrique Arranz, Ana Martínez Pampliega, Susana Corral eta Mónica Taibo.

“Nerabezaroa eta emozioak” online jardunaldia

Cristina Gutierrez Lestón, hezitzaile emozional eta La Granja Metodoaren sortzaileak, “Nerabezaroa eta emozioak: nerabeekin komunikatzeko gakoak” hitzaldia eman zuen.

Haurren eta Nerabeen Tratu Onari buruzko Jardunaldiak

Pepa Horno psikologoak eta afektibitateari, babesari eta haurtzaroari buruzko aholkulariak hitzaldi bat eman zuen Tratu Onari buruzko Jardunaldietan.

Francesco Tonuccik, psikopedagogoak, Erromako Ikerketa Kontseilu Nazionaleko (CNR) Psikologia Institutuko irakasle eta ikertzaileak, “Tratu ona, ona norentzat?” Hitzaldia eman zuen.

Kirol- eta hezkuntza-arloko esperientzia inspiratzaileak

Iñaki Alonsok, Athletic Fundazioko Aterpe, haurrak babesteko programaren arduradunak, programa zertan datzan eta erakundeko profesionalak Tratu Onean nola prestatzen ari diren azaldu zigun. Bideoaren bigarren zatian, Aina María Duran Mestre Rana Fundazioko pedagogoak beste modu batez hitz egin zigun haur eta nerabeen sexu-abusuari buruz. Gure gorputzarekin lan egitea, tabuak kentzea, jokoa erabiltzea deseroso sentiarazten gaituzten egoerak antzemateko. Izan ere, haur eta nerabeen sexu-abusua errealitate bat da, eta horren prebentzioa funtsezko tresna da haien babesa eta ongizatea bermatzeko.

Judit Blancok eta Marianao Fundazioko Fàtima Cevallosek, «Esfera Jove» proiektuaren erreferenteek, gogo biziz hitz egin ziguten nerabeak eta gazteak nola inplika daitezkeen beren ingurunean aldaketa-eragile izan daitezen.

Bideoaren bigarren zatian (31. minutua), zuzendariak eta ikasketaburuak, Alaitz Ajuriak, Haizeder ikastetxeaz hitz egin ziguten. Hezkuntza-ereduaren aldaketa, non haurrek duten protagonismoa.

Osasun- eta familia-arloko esperientzia inspiratzaileak

David Nadal jaunak Dèuko San Joan Ospitalearen esperientziari buruz hitz egin zigun, non aldaketa prozesua egin zuten Pazienteak izango dira protagonistak.
Bideoaren bigarren zatian (32. minutua), Carmen Escudero García Garaitza Haurtzaroan Abusioa eta Tratu Txarrak Tratatzeko Elkarteko zuzendari eta sortzaileak azaldu zuen erakundearen helburua dela pertsonek bizitza osoan pilatuta daramaten zama bakardadean ez bizitzea.

Mikel Arakistain, Ongiz-Ezberdin elkarteko kidea. Berdintasuna kontzientziatik esperimentatu nahi du, duela 7 urtetik gizon eta guraso talde batek partekatzen dituen bizipenak, prozesuak eta ikaskuntzak kontatu zizkigun. Bideoaren bigarren zatian (33. minutua), Elena Rodríguez del Río, Madrilgo Etxe Handietako koordinatzailea, Etxe Handietako espazio komunitario horiek zertan dautzan, familia, guraso eta zaintzaileei irekia, 4 urtetik beherako haurrekin.

BBK Familyk eta Athletic Club Fundazioaren Aterpe Haurrak Babesteko Arloak Ganar una familia dokumentala aurkeztu dute.

BBK Family Learning

×