Egokitzen programa

Banantze- edo dibortzio-prozesuan dauden gurasoentzako edo berriki egon direnentzako hezkuntza-programa, Deustuko Unibertsitateak abalatua.
Helburuak
Prebentziozko programa bat da:
- Dibortzioaren eta prozesu horrek berekin dakarrenaren ondorioz seme-alabek izaten duten estresa gutxitzeko ezagutza eta trebetasun egokiak garatzen laguntzen saiatzen da.
- BADA talde psikohezitzaile bat, trebetasun eta estrategia zehatzak ikasteko. Esku-hartze laburra da, eta, hausnartzeko aukera emateaz gain, jarduteko jarraibide zehatzak eskaintzen ditu, familia-funtzionamendu berri egokiago baterako trantsizioa errazteko.
Programaren faseak
– Hasierako fasea: Programako parte-hartzaileak detektatzea (elkarrizketa pertsonala eta galdetegiak betetzea).
- Talde fasea:
- ORDU ETA ERDIKO 11 talde-bilkura, gehi aurretiko aurkezpen bat. Saioak astero egingo dira, asteazkenero, 17:30etik 19:00etara.
- Garatu beharreko metodologia taldekoa da, eta talde motaren arabera egokitutako esperientzia ahalbidetzen duten dinamiketan ardazten dira.
- Azken fasea: galdetegiak betetzea saioen amaieran eta programa amaitu eta 6 hilabetera.
- Iraupena
HASIERA-DATA: 2022ko martxoaren 9a, asteazkena (saioak astero 17:30etik 19:00etara, jaietan eta oporretan izan ezik) - AMAIERA-DATA: 2022ko maiatzaren 26an
- LEKUA: Bolunta (Erronda kalea z/g, 2. solairua)
Nork har dezake parte?
-Banandutako edo banantze-prozesuan dauden gurasoen taldeak.
Zelan parte hartu?
- Interesatuta egon daitekeen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, informazio hau eman diezaiokezu, edo mezu elektroniko bat idatzi bbkfamily@bbk.eus helbidera, Egokitzen-familia programan interesatuta dagoela adieraziz, BBK Familyko lantaldea berarekin harremanetan jar dadin.
- Izena emateko data: Otsailaren 2tik martxoaren 8ra
- Izen-emateak sarrera-ordena zorrotzean egingo dira.
- bbkfamily.eus
Pasa den urtean Egokitzen programan parte hartu duten pertsonen esperientziak ezagutu nahi badituzu,, sakatu hemen.