Guraso adituen taldea

BBK Family ibilbidea gidatzen duen guraso adituen taldea 

BBK Family familiei seme-alabak hazten eta hezten laguntzeko proiektua da. Horretarako, gure norabidea gidatzen duten hiru talde ditugu: bat pertsona profesionalek osatua, beste bat gurasoena eta beste bat haur eta nerabeena.

Bigarrenari dagokionez, lau urtetik hamalau urtera bitarteko seme-alabak dituzten bost amak eta hiru aitak osatzen dute. Urtean bitan biltzen dira, eta lehenengo bileraren helburua gaur egun guraso garen aldetik ditugun indarguneak eta familia gisa ditugun beharrak biltzea izan zen.
Adituen taldean parte hartzen duten pertsonek BBK Familyren hitzaldietan, tailerretan eta programetan parte hartu dute, edo online prestakuntza-ikastaroak egin dituzte BBK Family Learningen. Guztiek zuten aldez aurretik BBK, EDE Fundazioa eta Bidegintza GEK erakundeek bultzatutako proiektuaren berri.

Lehenengo saioan kontatu zigutena ezagutu nahi baduzu, klikatu hemen.

Menu

BBK Family Learning

×