Iraultza 2.0 badator. Gazteek hitz egin nahi dute Gazte Change 2021 ekimenean

Pandemiaren urte hauetan, gazteek hitz egiteko, beren kezkak helarazteko, espazio gutxi izan dituzte. Geratu den irudia makro botiloiena izan da, eta horregatik iritsi da entzuteko unea. Haur eta Nerabeentzako Eskubideen Eguna dela eta, Lagunarte Elkarteak, BBK Familyk eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak bat egingo dute hirugarren urtez jarraian Bilboko BBK Sala-n egingo den ekitaldi berritzailean, azaroaren 19an, oroitzapenaren bezperan, 19: 00etan.

Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuta, gaurkotasunezko gaiei buruzko euskara eta gaztelaniazko bost hitzaldi izango dira, dohainik, eta topaketa bakar hau girotuko duten emanaldiekin tartekatuko dira (All Dance Deusto eta Aiala Sanz-Ñora Carramiña). Streaming bidez ere jarraitzaeko aukera izango da www.eitb.eus  webgunean.

2.0 Iraultza gai orokorraren pean, GazteChange2021ek honako ponentzia hauek izango ditu:

Beñat García de Bikuña, 18 urte: “Benin: osasunaren, hezkuntzaren eta emakumearen ahalduntzearen etorkizuna”. Elkartasuna izango du gai nagusi, Senegalen eskolak eraikitzeko dirua biltzea helburu duen erakundea baitu.

Fadoua El Machour, 19 urte: “Desberdintasunak besarkatu”. Estereotipoek eragiten duten kalteari buruzkoa izango da, inklusioaren ikuspegitik.

Kimetz Rentería, 18 urte: “Zerk bultzatzen zaitu zarena izatera?” Bere istorioa sustatu nahi du, pertsonak onartuko dituen gizarte batera iristeko, haien orientazio sexuala edo generoa kontuan hartu gabe.

Garazi Peritz, 17 urte: “Zeure burua maite, besteak maite dituzun bezala”. Identitatearen bilaketari buruz hitz egingo du.

Maitane Alonso, 20 urte: “Kaxoi batean dauden ideiak”. Elikagaiak kontserbatzeko makina berritzailearen jatorriaren azalpena eta horren atzean zer dagoen.

Zure plaza doain hartzeko sakatu hemen. Streaming-en bidez ikusi gura duzu, Eman izena ere, esteka jasotzeko.

Menu

BBK Family Learning

×