Hor zaude?

Hor zaude?

Gogoratzen duzu azaroan aurkeztu genuen familien beharizanei buruzko BBK Family ikerketa? Horretan kontatu ziguten seme-alagekin nola egon behar dugun jakin badakizula; hala ere, praktican jartzea zailagoa zela. Horrez gain, 10 gurasotik 8k aitortzen zuten mugikorraren mende egoten zirela seme-alabekin zerbait egiten zuten bitartean.

Hori dela eta, “Hor zaude?” kanpaina jarri dugu martxan, fisikoki egoteak ez baitu esan nahi prest gaudenik. Etengabeko interferentziak ditugu, eta horiek ez digute gure seme-alabak bizitzen ari diren emozioei, ezta geure emozioei ere, arreta jartzen uzten, eta gatazkak ondo konpontzea eragozten digute.

Horregatik, bultzatu gura ditugu noiz eta zelan egon erabakitzera, egunerokoaren testuinguruak edo presak arrastaka eraman barik. Web honetan hainbat materiala topatuko dituzue, artikuluak, podcastak, bideoak, seme-alabekin prestasuna edo laguntzeko moduan egotea hobetzeko asmoz.

Era berean, astero kanpainan zehar erronka bat proposatuko dizuet. Pepa Horno psikologoak, Eva Bach pedagogoak edo Xabier Madariaga kazetariek, besteak beste, animatuko zaituztete egitera.

Eta bukatzeko, ez galdu prestatu dugun jaia. Maiatzaren 14an 11:30 ean, Doña Casila parkean. BBK Family haur eta nerabeen kontseiluak diseinatu du. Tailer eta ekintza batzuk egongo dire, haiek gurasoekin jolastu nahi dutelako. Etor zaitezte ondo pasatzera!

Sariak ere egongo dira: 4 sarrerako 3 lote BBK Klimara sartzeko eta gau bat 4 lagunentzako Zuhaitz-etxeetan (Zuhaitz-etxeak) zozketatuko dira. Baina zozketa parte hartzeko BBK Family newsletter-ean izena eman behar da.

Maiatzaren 25ean ere tailer presentzial bat antolatu dugu kanpainan lantzen ditugu gaiak areagotzeko. Dohainik da. Informazio gehiago eta izena emateko sakatu hemen.

2. erronka, eta zuk, zer egiten duzu?

Artikuluak

Podkast

Menu

BBK Family Learning

×