Newsletter

WEB BBK FAMILY ZOZKETAREN LEGEZKO OINARRIAK

Zozketa hau Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak eta BBK Fundazioak (aurrerantzean, BBK) burutuko dute. Horien egoitza soziala Kale Nagusia/Gran Vía 19-21, 48001-Bilbo (Bizkaia) da; IFK G-48412720 eta G-48644371 da, hurrenez hurren; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-375 eta 180 zenbakiekin inskribatuta daude.

  1. Zozketa publizitate- eta sustapen-helburuekin soilik egingo da, gainpreziorik eta tarifikazio gehigarri barik parte-hartzaileentzat.
  2. BBK Klimara sartzeko 4 sarrerako 3 lote zozketatuko dira, eta gau bat 4 lagunentzat zuhaitzetako etxoletan.
  3. Zozketan parte hartzeko eskatuko da:
  • 14 urtetik gorakoa izatea.
  • BBK-ko langilea ez izatea eta zozketaren zuzeneko kudeaketan ez parte hartzea BBK-ko zerbitzuak ematen dituen edozein enpresaren aldetik.
  • Zozketa egiteko datan, erabiltzaileak alta emanda egon behar du BBK Familyren newsletterrean. https://bbkfamily.bbk.eus/newsletter/
  1. Zozketan parte hartzeko epea 2023ko apirilaren 24an hasiko da, 12:00etan, eta 2022ko maiatzaren 13an amaituko da, 12:00etan. Ez da kontuan hartuko zozketa hasi aurreko edo amaitu osteko partaidetzarik.
  2. Guztira 4 irabazle egongo dira.
  3. Zuzen eta oinarri hauetan adierazitakoaren arabera jasotako partaidetza guztien artean egingo da zozketa. Zozketan inskribatze hutsak esan gura du oinarri hauek baldintza barik onartzen direla.
  4. Inpartzialtasuna bermatzeko irabazlea ausaz hautatuko da Cool-Tabs plataformaren bidez. Zozketa maiatzaren 13an egingo da, 14:00etan (penintsulako ordua).
  5. Zozketaren emaitzaren berri posta elektronikoz emango zaie irabazleei. Irabazleek, mezu elektronikoa jaso ondoren, BBK Family (bbkfamily@bbk.eus) helbidera erantzun beharko dute mezua bidaltzen denetik 48 orduko epean saria onartzeko. Horrela ez bada, saria eskatzeko eskubidea galduko du. Bere postua zozketan erreserban dagoen hurrengoak hartuko du, legezko oinarrien baldintzak betetzen baditu betiere.
  6. Irabazle(ar)en edo/eta parte-hartzaileen irudi edo/eta jabetza intelektualaren eskubideak lagatzea. Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenak BBKren Sare Sozialetako profilean argitaratuko dira. Zehazki, irabazleek onartu egin beharko dute Sare Sozialetako erabiltzaile-izena eta profil publikoaren argazkia BBKren profiletan edo beste webgune batzuetan argitaratzea sustapenaren irabazleak jakinarazteko.
  7. Irabazleak eskatuta, sarian ezingo da inolako aldaketarik egin edo bere ordez konpentsazio ekonomikorik jaso. Era berean, ez da sartzen oinarri hauetan jaso bako bestelako gasturik, irabazlearen joan-etorria edo sariaren bidalketa barne. Gastu horiek irabazleak hartuko ditu bere gain.
  8. Saria jasotzeko unean, ezinbestekoa izango da sariaren onarpena sinatzea eta irabazlea NANaren bidez egiaztatzea. Ezinbestekoa izango da erakunde antolatzaileak egiaztatu ahal izatea erabiltzailea newsletterrean alta emanda dagoela.Bestela, saria hurrengo erreserbara pasatuko da.
  9. BBK ez da izango erantzule irabazleak sariaz erabilera bidegabe edo iruzurrezkoa egiten badu, ezta oinarri hauek betetzen ez baditu ere.
  10. BBK-k ez du bere gain hartzen sariez gozatu bitartean gerta daitezkeen istripuen, sariaren erabilera okerraren eta BBKrekin zerikusirik ez duten gorabehera teknikoen ardura edo erantzukizunik.
  11. BBK-k beretzat gordetzen du datuak osorik ez dituzten edo zozketan parte hartzeko oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten parte-hartzaileen erregistroa ukatzeko aukera.
  12. BBK-k zozketaren amaiera onean eragingo duten aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du, baldin eta oinarrietan deskribaturiko eran gauzatzea eragozten duten bidezko edo ezinbesteko arrazoiak badaude.
  13. Sustapen edo promozioa atzeratu, aldatu, laburtu edo deuseztatu behar izanez gero, BBK ezingo da inolaz ere erantzuletzat jo, baldin eta inguruabarrek hala justifikatzen badute, eta, betiere, parte-hartzaileek lortutako eskubideei kalterik egin ez bazaie.
  14. BBK-k eskubidea izango du sustapen-arauak betetzen ez dituzten parte-hartzaileei baja emateko edo deskalifikatzeko, edo, parte-hartzaileren batek iruzur eginez jokatu badu, hari zigorra ezartzeko.
  15. Datu pertsonalak babestea: Emandako datu pertsonalak Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak eta BBK Fundazioak (aurrerantzean “BBK”) tratatuko dituzte, tratamenduaren arduradun gisa (IFK G-48412720 eta G-48644371 dute, hurrenez hurren, eta helbidea: Gran Vía/Kale Nagusia 19-21, 48001 Bilbo), zozketan zure parte-hartzea kudeatzeko helburuaz. Tratamendu hori zilegi egiten duen oinarri juridikoa Lege Oinarri hauetan xedatutakoa betetzeko beharra da. Helburu honekin, zure datuak behar beste denbora gordeko dira BBKren ingurunean sarien baliozkotze-prozesurako eta erredentziorako, eta gero, legez ezarritako epean BBK-k izan ditzakeen legezko obligazioen aurrean erantzuteko.

Edozein unetan, datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, mugatzeko, eramateko edo baimena ezeztatzeko eskubideak egikaritu ahal izango dituzu ohiko postaz aipaturiko helbidera edo posta elektronikoz protecciondedatos@bbk.eus helbidera idatzi, zeure nortasuna behar bezala egiaztatu eta eskaera zehaztuz. Datuak babesteko zure eskubidea urratu egin zaizula uste baduzu, erreklamazioa jarri ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (www.aepd.es) aurrean.

Menu

BBK Family Learning

×