Horrela sentitzen duzu, horrela jaten duzu… Familientzako jolas batek enigma hau deskubritzen lagunduko dizu Ballontin

BBK Family “Elikadura eta emozioak” jokoa Angeles Custodios ikastetxean eta Jesuitas-en egon da. Orain,  Portugaleteko Ballonti merkataritza-gunera iritsiko da, plaza central-en, hain zuzen ere,, urriaren 21ean, ostirala, eta 27ra arte egongo da ikusgai. Doako jokoa da, 3 urtetik gorako seme-alabak dituzten familientzat. Monitore batek jokoaren mekanika azalduko dizue.

Askotan, nola sentitzen garen kontuan hartuta jaten dugu, eta gero eta sarriago jotzen dugu pantailetara gure seme-alabak entretenitzeko, jaten duten bitartean. Era berean, emozioak ondo nola kudeatu ez jakiteak elikadura-jokabidearen nahasmenduak agertzeko arriskua areagotzen du. Horregatik, “Elikadura eta emozioak” joko interaktibo honen bidez, zenbait pista ematen saiatzen gara elikadura osasuntsuagoa eta orekatuagoa izan dezagun, baita elikagai berriak sartzeko trikimailuak ere, eta elikadura-jokabidearen nahasmenduak prebenitzen saiatzen gara.
Ez da beharrezkoa plaza erreserbatzea. Merkataritza-gunera joan eta standa ikusi besterik ez duzue egin behar.

BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu?   Harpidetu gure newsletterrera!

Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu. 

Código QR

Menu

BBK Family Learning

×