“Hor zaude?” kanpaina saritu dute Publifestival 2023 jaialdian

Gogoan duzu maiatzean gurasoek mugikorra erabiltzeari buruz egin genuen kanpaina?  Bai, buruan duzun hori, zabuarena. Ikusi ez baduzu, zeren zain zaude ikusteko? Milioi eta erdi pertsonak baino gehiagok ikusi dute, eta orain Web Iragarkian Estrategia Onenaren kategorian saritu dute, Publifestival 2023 Publizitate Sozialaren Nazioarteko Jaialdian.

Kanpainaren helburua zen mugikorrak seme-alabekiko egunerokoan eragiten dituen interferentziei buruz gurasoak kontzientziaraztea, eta aurreko urtearen amaieran egin zen “Bizkaiko familien beharrizanei buruzko azterketa”n ateratako ondorioetako batean oinarrituta zegoen. Txosten hartan, “10 gurasotik 8k aitortzen zuten beren seme-alabekin zeuden bitartean mugikorraren zain egoten zirela”. Hori dela eta, kanpainaren ardatza gailu horretan jartzea erabaki zen, gurasoek hazkuntza kontzienteagoa egin dezaten.

Sari-banaketa Madrilen

Sari-banaketa uztailaren 3an egin zen Madrilen. Bertan izan ziren Raul Lopez de Gereñu eta German Rubio, BBK Familyrentzat kanpaina egin zuen Panarama agentziaren ordezkari gisa.

Publifestival Publizitate Sozialaren Nazioarteko Jaialdiaren XVII. edizioa Jacqueline de la Vega telebistako aurkezleak gidatu zuen. Bertan, publizitate-panoraman dagoen bikainena bildu zen, eta pertsona irabazleak izan ziren benetako protagonistak.

Halaber, ekitaldia antolatzen duen erakundeak, Gala Acción Social delakoak, 20. urteurrena ospatzen zuen; hamazazpi urte baino gehiagoko esperientzia du nazioarteko publizitate-jaialdi garrantzitsuenak sustatzen, hala nola Smile Festival, Luxury Awards edo Publifestival bera.

Erakundearen bitartez, Publifestivalek Gizarte Ekintza garrantzitsu bat garatzen du. Horren bidez, Publifestivaleko saridunek 200.000 € baino gehiago jasoko dituzte Gizarte Erantzukizun Korporatiboan espezializatutako Masterrerako prestakuntza-beketan, Europako Unibertsitate Campus negozio-eskola ospetsuan egitekoak.

Publifestivalek munduko toki guztietako ehunka hautagai biltzen ditu, beren publizitate-lanekin lehian, jaialdiko palmares zorrotzean sartu ahal izateko. Bertan daude nazioarteko panoraman nabarmenenak diren pertsona sortzaileak, publizitate sozialeko kanpaina onenen balioa nabarmentzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Menu

BBK Family Learning

×