Fortnite, Clash of Clans edo Candy Crash bezalako bideojokoek badute jolasteari uztea ezinezko bihurtzen digun zerbait, baina zer da? Neurozientzia eta neuropsikologia arloetako pertsona gero eta gehiago ari dira zer egin aztertzen bideojokoek ordu luzez pantaila aurrean eduki gaitzaten.
Duela urte batzuk arte, pertsona arruntok ez genekien zer mekanismo erabiltzen zituzten gu “lotzeko”, baina orain badakigu zein den sekretua. ‘‘Patroi ilunak’ erabiltzea esaten zaio. derechoaljuego.digital web-orriaren arabera, joko-patroi ilun bat nahita gehitzen zaio joko bati, nahi ez den edo gura bako esperientzia negatibo bat eragiteko jokalariari eta emaitza positibo batekin jokoaren garatzailearentzat.
Hori hobeto ulertzeko, bideojokoek erabiltzen dituzten patroiak erakutsiko ditugu.
- Sozialak:
Hau da, lagunekin eta senideekin ditugun gizarte-harremanak erabiltzen dituzte jokoaren onurarako. Behin baino gehiagotan ohartuko zineten zerbaitekin saritu zaituztela lagun bat gonbidatu duzuelako, eta horrek beste bat gonbidatu behar du jokoan aritzeko, eta horrela hobaria jasoko du.
Zerbait galduko duzun beldurraz ere baliatzen dira. Jokatzeari uzten badiozu atzean geratuko zara eta ezingo zara egunean jarri, zure lagunek aurrera egingo dute eta zuk ez. Eta horrek, gainera, jolasteko beharrizana sortzen dizu, hain gogo handirik ez duzun uneetan ere bai.
Batzuetan, jokoak zure kontaktuen zerrendara edo sare sozialen kontura bidaltzen du spama, eta hori nahiko deserosoa da. Ziur nago Fortniten jokatu baduzu patroi sozial ilun hori ezaguna egiten zaizula.
- Denborazkoak:
Beste era batera jokoan pasatuko zenukeen baino denbora gehiago igarotzeko diseinatuta dago. Jokoak berak ordutegi bat du, zuk ez duzu markatzen, horren adibide bat Pokemon Go bideojokoa da. Halaber, egunero sariak eskaintzen dizkizu, egunero jokatu behar duzu edo, bestela, egun bat galtzeagatik zigortu egingo zaituzte. Batzuetan, iragarkia ikusteagatik etortzen dira sariak.
Patroi ilun honen beste ezaugarri bat da jokoak ezinezko egiten dizula jolasteari uztea zuk gura duzunean, eta ezin dela gelditu, ezta gorde ere, gero jarraitzeko; beraz, ezinezkoa da jokoa irabaztea edo osotzea.
- Psikologikoak
Trikimailu psikologikoak erabiltzen dituzte erabaki txarrak har ditzazun. Hau da, lorpenek edo aurrerapen-adierazleek zaildu egiten dizute ia osotu duzun helburu bat alde batera uztea edo dagoeneko hainbat lorpen lortu izana. Gainera, zure egoera hobetzeko denbora eta dirua gastatu duzunez jokoan, zaila egiten da jokatzeari uztea, denbora hori guztia galdu egin duzula esan gura baitu.
Eta beharbada ez zara konturatu, baina bideojokoek zuk kontrolatzen duzun sentipena ematen dizute, baina ez da horrela. Engainatu eta informazioa ezkutatzen dizu benetan jokoan zaren baino hobea zarela sinetsarazteko.
Eta zer gertatzen da sari aldakorrekin? Aurreikusi ezin daitezkeenak edo ausazkoak direnek mendekotasun handiagoa sortzen dute aurreikus daitekeen kronograma batek baino, eta, beraz, jokatzen duena adi mantentzen du saria lortzeko aukeragatik.
- Monetarioak
Gero eta bideo-joko gehiago daude doan, jokoan zehar ordaintzeko aukera ematen dizutenak.
Adibidez, salto egiteko ordaintzea, edo bideojokoak dirua gastatzea ahalbidetzen dizu tenporizadore bat iraungi arte itxaron beharrik ez izateko, edo biziak erosiz jokatzen jarraitzeko…
Premium moneta, benetako diruaren eta joko-monetaren arteko truke-tasak gauzen benetako prezioa ezkutatzen du.
Irabazteko ordaindu (pay to win): Jokalariek benetako dirua gasta dezakete jokoan abantaila bat emango dien zerbait erosteko.
Eskasia artifiziala: Denbora mugatuko eskaintzak, beharrezkoa ez den urgentziarekin.
Ustekabeko erosketak: Diruaren ustekabeko edo halabeharrezko gastua erraztea baieztapenik gabe, edo ekintza desegiteko edo itzultzeko gaitasun barik.
Ausazko jokoak / harrapakin-kutxak: Benetako dirua xahutzea sari baten truke ausazko joko bat jokatzeko.
Debaluazioa: Jokoan etengabe erositako gauza bat denborarekin ez da hain baliotsua…
Ordainketa-horma: Jokoa ezinezkoa bihurtzen da, ezin da jokatzen jarraitu ordaindu barik.
Orain, bideojokoen patroi ilunak ezagutzen dituzunez, identifikatzera animatzen zaitugu, eta gero erabakitzera ea bideojokoak zu kontrolatzen zaituen ala zuk bideojokoa.
Patroi ilunik ez duten bideojokoak:
Dibertsitate funtzionalerako bideojokoak
A Blind Legend:
A Blind Legend telefono mugikorretarako audio hutsezko ekintza-/abentura-joko bat da, DOWiNOk sortua. Soinu binauralean oinarritzen da. Joko honetan, jokalariak 3D soinuarekin bakarrik gidatzen dira eta heroia ukimen-keinuen bidez kontrolatuz bizi dute beren abentura. A Blind Legend, “batez ere, istorio bat da: Zalduntza Aroko abentura bat”
Pentsamendu kritikoa garatzeko bideojokoa
World Wild Web
CCCBren Kultura Berrikuntzaren Nazioarteko Sariaren irabazlea, erakunde askok zure portaera eta iritziak internet bidez bideratzen saiatzeko erabiltzen dituzten estrategiak azaltzen ditu jokoak. World Wild Web-ek zeure firewall mentala aktiba dezazun eragingo du, eta desinformazioaren aro honetan modu seguruagoan eta independenteagoan nabigatu ahal izango duzu. Sarearen barruan eta kanpoan!
LGTBI
Homo Zapping
https://derechoaljuego.digital/dinamicas-tecnopedagogicas/generoyLGTBI/
Diseinatzeko bideojokoak:
Bideojokoak bizikidetza digitalerako espazioak dira, konpromisoak hartzeko eta arauak elkarrekin erabakitzeko espazioak, herritartasun digitalaren lehen ariketa dira, eta herritarrek parte hartzeko tresna boteretsu bihur daitezke, adibidez Craftea proiektuan ikus dezakegunez, non Minecraft-ekin adostasuneko eta hirigintza-diseinuko praktikak egiten diren.
Errefuxiatuei buruzko bideo-jokoak
Bury me, my Love
Lurperatu nazazu, maitea (Bury me, my Love): Nour errefuxiatu siriarraren eta bere senar Majd-en istorioa kontatzen du, Europara segurtasunerantz bidaia arriskutsu bati ekiten dionean.
Gerrari buruzko bideojokoak:
This war of Mine
This War of Mine-n ez duzu eliteko soldadu gisa jokatuko, baizik eta gerrak setiatutako hiri batean bizirauten saiatzen diren zibilen talde gisa: ez duzu ez janari ez botika nahikorik izango, eta frankotiratzaileen eta beste zibil etsai batzuen etengabeko arriskupean egongo zara.
Minbiziari buruzko bideojokoa
That Dragon, Cancer
Minbiziagatik semearen heriotzari aurre egin behar dioten gurasoengan oinarritutako bideojokoa. Bideojoko gogor honetan larritasun handiko egoerak daude.
Andrea Alfaro. BBK Family
Gai honekin harremana duen BBK Family artikuluak:
Material de la mediateca que te puede servir de ayuda:
Gurasoek teknologian eta sare sozialetan bizirauteko eskuliburua
BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu? Harpidetu gure newsletterrera!
Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu.