Zure seme-alaben hazkuntza hobetzea gustatuko litzaizuke? Lagunduko dizugu

«Ez dut astirik», «leher eginda nago», «lo egin behar dut»…  Ezagutzen duzu zeure burua esaldi horietako batzuetan? Seguru baietz. Seme-alabak ditugunean astia esponentzialki murrizten da.  Haurtxoak badira, dutxatzea edo ogia erosteko garaiz iristea odisea bat iruditzen zaigu. Gero, eskolako oporrak eta lana uztartzea oso nekeza bihurtzen da. Eskolaz kanpoko jardueretara garaiz iristea eta errutina bat lortzea ere ez da lan erraza.

Azkenean, geuretzat denbora izatea, emozioen kudeaketa egokia egitea, hazkuntzarako gaitasun berriak ikastea ez da batere erraza. Horregatik, lagundu egin nahi dizugu BBK Familytik. Adi egon, erne egon, datorren asteko astelehenean zure seme-alaben hazkuntza aldatzen has daiteke-eta. Informatuta edukiko zaitugu.

Menu

BBK Family Learning

×