Zer tresna eskain diezaiekegu gure seme-alabei pertsona autonomoak izan daitezen?

Nerabezaroa BIZI-ETAPA IRAGANKOR bat da; aldaketa-etapa orok bezala, ezezagunaren aurrean zelanbaiteko segurtasunik eza, egoera berrien aurrean errore-probabilitate handiagoa eta nerabeen eta gurasoen arteko nahasmen logikoa ekartzen ditu (familia sistema bat da, eta, beraz, kide baten portaerak modu erabakigarrian eragiten die sistemako gainerako kideei). Benetako KRISIA da, eta hori abagune bat ere bada.

Aldaketa saihestezina denez, ez bakarrik bizitzako etapak erretzeko orduan, baita bizitzako esparru guzti-guztietan ere ?begiratu zure inguruan, lorategiko landareak ez daude inoiz berdin, zure harremanak, zure jertsea, … dena aldatzen da. Albert Einsteinek zera zioen: ”Konstantea den bakarra aldaketa da”?, … aprobetxa dezagun aldaketaren aukera hobetzeko.

Ume izatetik heldu izatera arteko bilakaera horrek ALDAKETAK eskatzen ditu: fisikoak, hormonalak, garunekoak, gizartekoak eta familiakoak. Gure bizitza osoko handienak.

Garuneko aldaketek erabateko aldaketa eragiten dute gure portaeran. Pentsatzen dugunak esaten duguna baldintzatzen du, eta horrek gure portaera baldintzatzen du,  .. eta alderantziz. Nerabezaroan bizitako iraultza hormonalak munduan dugun lekua, gure harremanak, gure gorputzarekiko harremana, eta ohiturak ere baldintzatzen ditu. 

Eraldaketa horrek dakarren iraultza eta horren zergatia hobeto ulertzeko, horren jatorri antropologikora joan behar dugu. Haurtzaroaren amaieran sexu-heldutasuna lortzen zutenean gizabanakoek, eta horrek espeziearen biziraupena ziurtatzen zuen ugalketarako gaitzen zituelako, beren berdinkide edo gisakoak senitartekoak zirela konturatzen ziren, eta orduan helduek giza talde berriak bilatzera bidaltzen zituzten, non parekatzeko egokiak ziren gizakiak aurkituko zituzten.  Meren heldu edo nagusien babesetik urrun, mundu etsai batera egokitzeko, egungo nerabea asko gogorarazten digun profil baten ezaugarriak garatu behar zituzten. 

Gaur egun nerabeak ez dituzte beren jatorrizko taldetik kanporatzen natura basati batera, baina “mundura irtete” hori beraien arbasoek bizi zuten kezka berarekin bizi dute modu automatiko eta irrazionalean. Portaera naturala baita, genetikoki heredatua.   

Aldaketa nabarmenenak Fisikoak dira:

Nabarmen handitzen dira (“LUZATZE” ospetsuak gertatzen direnean), barne-organoen garapena, neurriz kanpoko hazkundea. -Arreta deitzen du belarri, sudur, aho eta begien hazkunde desorekatuak, baita gorputz-adarren bat-bateko hazkundeak ere, … kkkaltzio-gabeziaren arazoak sortuz kasu batzuetan, eta baldartasun-sentipena gehienetan; izan ere, garunak distantziak birkalkulatu behar ditu, lehen aldiz umetxoak garenean gauzakiak jaurti behar ditugunean bezala ingurunearekin harremanetan ikasteko, horrela lortzen baitugu arintasuna gure lehen urratsak egiteko edo eskuratu gura duguna lortzeko.  

Bestalde, eta hormonen iraultzaren ondorioz, ILEA agertzen da pubisean eta galtzarbean, kanpoko SEXU-ORGANOAK garatzen dira, emakumeari HILEKOA hasten zaio, eta gizonari HAZIAren jariatzea, koipearen birbanaketa gertatzen da, sexualizatuz, etab.

Aldaketa Hormonalen ondorioz:

FSH eta LH hormonen bidez nerabezaroan hain bereizgarria den heltze sexualak, non SEXU-INTERESA pizten baita, dopamina-mailak handitzen ditu, BEREHALAKO SARIAREN BEHARRIZANA eragiten duena; baita serotonina eta beste neurotransmisore batzuk ere, HELDUTASUN EMOZIONALA (garapenaren hasiera) eta NORBERAREN IRUDIAREKIKO KEZKA sorten dutenak. (Gizabanako erakargarri bihurtu beharra dute; horren haritik, gure seme-alabei begira arrazionalizatzea komeni diren profilak ematen ditu gizarteak).

Testosterona eta basopresina mailak handitu egiten dira, eta horrek LEHIAKORTASUN handiagoa eta INDEPENDENTZIA bilatzea dakar.

Familia-sistemak EBOLUZIONATU egin behar du, 7 urtetik beherako adingabe batek ez ditu 14 urteko nerabe batek dituen beharrizan berak, eta gurasoek desberdintasun horien arabera egokitu behar dituzte beren hezkuntza-zereginak.

Nerabeak gurasoengandik FISIKOKI ETA PSIKOLOGIKOKI BANANDU beharra sentitzen du, eta horrek AUTORITATEA ERREFUSATZEA eragiten du, erabat naturala den zerbait.  Haurtzaroan lortutako SINESKIZUNAK ZALANTZAN JARTZEN dira, eta hori beharrezkoa da hobeto egokitzeko. Bere gurasoak nerabeak izan zireneko edo haurtzaroan hazi zuteneko mundua eten barik aldatzen da, eta jada ez da gaur egun aurre egin behar dion mundu bera.   Mundu berri honek erronka berriak planteatzen ditu, nerabeak pixkanaka aurre egin eta konpondu behar dituenak, eta horregatik ez dute gurasoek baztertuta edo gutxietsita sentitu behar. Seme-alabek, helduarora arte, gurasoen premia edo beharrizana izaten jarraituko dute, baina beste era batera.

Nerabeak beste edozein adin-taldek baino gizarte-presio handiagoa sentitzen du ingurunearen aldetik. Familiaren babes barik mugitzen diren gizabanakoetatik ESPERIENTZIA BAKOENAK dira, baina, garuna garatzen hastearen ondorioz, jada helduak direla iruditzen zaie, eta, horregatik, autoritatearen aurka talka egiten dute eten barik. Independentzia bilatzen dute eta, aldi berean, BERE BERDINKIDE edo gisakoen oso-oso MENDEKOAK dira. Haientzat, beste nerabe batzuen onarpena, batez ere beren taldearena, biziraupen-kontua da, haitzuloetan bizi ziren arbasoentzat zen bezalaxe, haiek beren bizitza, hitzez hitz, adin bereko bidaideen eskuetan jartzen baitzuten. Egindako ikerketen arabera, berdinkide baten ahotsa entzuteak lasaitu egiten ditu nerabeak, eta atsegina ematen die.

Biziraupenerako beharrezko jarrera gisa, BERRITASUNAREKIKO gustua izan behar dute, 15 URTETIK aurrera garatuta. Berezko joera hori ez balute, ez lirateke mugituko, eta giza espezieak ez luke bizirik iraungo, ezta eboluzionatuko ere.  

Garuneko aldaketak, ondoren zehaztuko ditugunak.

Garuna behetik eta atzetik gorantz eta aurrerantz hazten da.

Nerabeen garunak jasandako garapena sistema linbikoan hasten da, eta, zehazkiago, amigdalan (gertatzen ari dena interpretatzen duen garunaren zatia, eta hori iraganeko esperientzietan egindako ikaskuntzaren eta heredaturiko genetikaren arabera, eta egoera berriari erantzuna emateko emozio bat sortzen du), … eta azkenik, neokortexa sortzen da, prefrontalean kokatua (prebentzioaz, ondorioez eta plangintzaz arduratzen den garun-eremua), 20 urte inguru dituenean. Horren ondorioz, bilakaera horrek irauten duen urteetan, gehien garatutako alderdiak “irabazi” egiten du erabakiak hartzeko prozesuetan.

Horregatik, batzuetan, ez dutela pentsatzen ondorioztatzen dugu …; izan ere, sistema linbikoak hain azkar jarduten duenez, ez du ematen denborarik neokortexak prozesuan esku hartzeko, eta horregatik sortzen da jokaera OLDARTSUA, inpultsiboa. Jarrera hori nerabezaroa baino lehen hasten da, gutxi gorabehera 10 urterekin, pixkanaka handitu egiten da eta ez da desagertzen 34 ingurura arte.  

“Obretan dagoen burmuina” da, eta obra guztiek bezala, ordena bat du (teilatua, hormak, … arrazoi fisikoengatik); horrek eragozpen batzuk, nerabe gehienek adierazten dituztenak,  ekarri arren, beraien garapen fisikoak beste hazkunde-ordena bat eragozten du.

Era berean, BEREHALAKO SARIAREN beharrizana ere sortzen da, eta, ondorioz, nerabea “ERRUSIAR MENDI EMOZIONAL” bat izaten da.

Haur izatetik heldu izatera igarotze horretan inplikatutako garuneko eremuak eskizofrenian inplikatutako berberak dira. Izan ere, eskizofrenia gehienak bizitzako etapa honetan diagnostikatzen dira.

Generoei dagokienez, garapen-diferentziak daude: mutilek lehenago garatzen dute behe-parietala, eta horrela gaitasun handiagoa izaten dute zeregin espazialetarako; horregatik, aktiboagoak eta umeagoak dira. Neskek lehenago heltzen dute neokortexa, hausnarketaren arduraduna, horregatik bilatzen dituzte bikotekide zaharragoak.

Ildaskatu bentrala (garunaren sari-zentroa) helduaroan baino aktiboago dago, eta horrek sari-premia handitzea ekartzen du, SARIA ARRISKUA BAINO GEHIAGO BALORATUZ.

Haurtzaroan erabilgarriak izan zitzaizkigun baina gaur egun jada ez diren konexio neuronalen “inausketa” gertatzen da, haiek erabiltzeari utzi diogu, eta horrek zelanbaiteko BALDARTASUNA eta NAHASMENDUA eragiten ditu.

Sare neuronalak gehitu egiten dira. Sare berri horiek erabiltzen ikasteak eta mielina handitzeak eragindako neuronen arteko seinale-abiadura handitzeak azalduko luke SUMINKORTASUNA.

Haurtzaroa garunaren hazkunde-etapa bat da, eta 6 urterekin iristen da bere tamaina handienera; nerabezaroa, berriz, optimizazioaren etapa da.Haurtzaroa garunaren hazkunde-etapa bat da, eta 6 urterekin iristen da bere tamaina handienera; nerabezaroa, berriz, optimizazioaren etapa da.

Burmuinaren atzean behealdean melatonina sortzen da, loa errazten duen substantzia. Nerabezaroan hormona horren ekoizpena ordu bat eta bi artean, beste batzuek diote hiru ere bai, atzeratzen da, eta ondorioz NAGI, DESMOTIBATU eta NEKATUTA daudela ematen du bat-batean. Beraien bizi-erritmoa desorekatu egiten da munduaren gainerakoarekiko.  Horregatik, herrialde batzuetan, institutuetako eskolak beranduago hasi eta amaitzen dira, adingabearentzat unerik onenean emateko eskolak.   

Arrazoiketaren eremuen eta eremu emozionalen arteko komunikazioa areagotu egiten da, eta horrek, lehen esan dugun bezala, erabaki hobeak hartzea du helburu. Hala ere, hasierako uneetan, esperientziarik ezagatik, BAT-BATEKO ALDAKETA EMOZIONALAK eragiten ditu.

Horregatik guztiagatik, nerabeen garuna MENDEKOTASUN, INDARKERIA, GAIXOTASUN MENTAL eta SUIZIDIOarekiko  (etapa honetan heriotza-kausa nagusia) ZAURGARRI edo kaltebera den garuna da.

NERABEEN PORTAERAREN “ZERGATIA” AZTERTU OSTEAN, AZTER DEZAGUN “ZERTARAKOA”, ERALDAKETA HORREK ZER AUKERA EMATEN DIGUN JAKITEKO.

Lehenik egin beharrekoa da GU GEU INFORMATZEA ETA NERABEAK INFORMATZEA GERTATZEN ARI ZAIENAZ, AUTOGESTIORANTZ AURRERA EGIN DEZATEN.

Eta gure konpainia gura ez dutela dirudien arren, gure LAGUNTZA behar dute, norbaitengan babesa, informazioa eta ulerkuntza bilatuko baitituzte, eta hobe izango da guztiontzat laguntza hori arrotzengan, sare sozialetan, komunikabideetan edo zalantzazko eragina duten lagunengan bilatu behar ez izatea, horien interesak ez ditugu ezagutzen eta.

Guraso garen aldetik, ugaztun garen aldetik, gure zeregin nagusia da gure semea edo alaba AUTONOMIARAKO prestatuta iristea helduarora.

Hori lortzeko, pixkanaka, gure seme-alaben esku erantzukizun edo ardurak utzi behar ditugu eta, ondorioz, askatasun gehiago eman behar diegu, hazkuntza eta heldutasuna gertatzen ari direla egiaztatuz, hau da, baliabideak sortzen ari direla behar bezala erreakzionatzeko.

Gure menpeko izango dira gure premia edo beharrizanik ez dutela ziurtatu arte, heldu orekatu, independente eta zoriontsu bihurtu direla ziurtatu arte. Ugaztun guztiok igarotzen gara trantze horretatik (Pubertaroa), eta komeni da denboran ez luzatzea, sortzen dituen gatazkak kroniko bihur ez daitezen.  

TRESNAK:

1-Ez eman “armak” zure seme edo alaba nerabeari.

Etapa honetan, “makrofesta” bat “arma” bat da; izan ere, bilkura horietan ehunka nerabe oldartsu batzen dira tenperatura altuko giroetan, ura lortzeko zailtasunarekin, drogak erruz ibiltzen direla, … Edozein txinparta txikik goraldi bortitza eragin dezake, kontrol-bitarteko eskasekin.

“Ziklomotor” bat erostea edo erosten laguntzea “arma” bat da nerabe oldartsuarentzat. Azter ezazu ea zure semearen edo alabaren heldutasuna behar den mailan dagoen zenbait tresna eskura izateko, agian ez ditu kontrolatzen eta.

2-Mantsotu ezazu seme/alaba nerabearen portaera, honako hauen bidez: elkarrizketak, esperientziak, zure jarraibidea, meditazioa, arnasketa abdominala, … haren ezinegon naturala neutralizatuko duen edozein tresna erabiliz.

3-Ezarri lehentasunak, ez erreparatu jokabide espezifiko eta zehatzei. Jarri zure arreta jokabide horien atzean dauden ezaugarri eta orokortasunetan. Berbaz edo zure erreakzioen bidez adierazi berarenganako duzun MAITASUNA BALDINTZA BAKOA. “Zaren bezala maite zaitut … zure portaerarekin ados ez banago eta esaten badizut ere”.

ZU EZ ZARA PERFEKTUA, HAIEK ERE EZ …  HEZTEA BETI DA TXARRA  ZUZENTZEA ONA AKABATU BARIK, …K HORREK HELDUTASUNA EKARRIKO DU.

4-Balia itzazu etapa honetako desoreka emozional naturalak haren garapenerako aukera edo abagune gisa. Okerreko usteak edo txarto ulertutako gauzak ahulduz itaun edo galderen bidez.

Emozioak menderatzen ez duenean eta lasaiago dagoenean, egin iezazkiozu honelako itaun edo galderak, adibidez:

Zer lortu gura zenuen portaera, erreakzio, esaldi, … horrekin?

 Zer lortu duzu?

Zer egin duzu orain arte zure bizitzan hori lortzeko?

Zer emaitza lortu dituzu?

Zergatik funtzionatzen die beste batzuei?

Zer ondorio izango ditu epe luzera jokabide horrek?

Zer arriskuren eraginpean daude?

Zer beste jokabide zenituen aukeran?

Zer ondorio izango lituzke horietako bakoitzak?   

Zer egingo zenuke hurrengoan antzeko egoera batean? ….

Horrela, PENTSATZEN, ARRAZOITZEN, NEGOZIATZEN, … HELTZEN … IRAKASTEN DIOZU, eta heldu gisa etorkizunean beharko dituen tresnak dira horiek.

Horrek, zeharka, gurasoen eta seme-alaben arteko loturak indartu ere egiten ditu. Haren garapenean eragiteko hain beharrezkoa den KONFIANTZA hori garatzen da. Inoiz, ezelan ere, apurtu behar ez diren KOMUNIKAZIO-KANALAK sortuz.

5-Garatu beraren Adimen Emozionala:

Irakats iezaiozu bere burua ezagutzen, haserretzen denean, pozten denean, zergatik hori, eta zelan lortu horrek ez eragoztea bizitzan bere helburuak lortzea, gai senti dadila, lortu gura duen guztia merezi duela eta, horretarako, besteak ulertzeko eta haiekin harremanetan jartzeko gai izan dadila, aipaturiko helburuak lortzen lagun diezaioten.  

6-Eskain iezazkiozu esperientziak, era guztietako pertsonekin, ideia berriekin,erlazionatuz,burua mugatuko duten  aurreiritzietatik urrun, haren buruan gehitu daitezen erantzuteko eta erabakiak hartzeko aukerak, … bere “elementua” edo “elementuak” topatzeko gauzatzen diren lekuan, … Eta bere BERTSIORIK ONENA lor dezan.

(Gure “elementuan” gustura egoten gara, denbora hegan pasatzen zaigu hori egiten, eta trebeak gara horretan).  

7-Horretarako, haren motibazioa ezagutu eta sustatu behar da. Latineko “MOT?VUS”etik dator … Zein da zure seme edo alabaren motor edo eragilea? … Helburu bako nerabea, alde batera utzita helburuak sarritan aldatzen dituen edo ez, zerbait txarto doalako sintoma argia da. Motor edo eragile barik ez dago eboluziorik.

8-Horrek lotura estua du autoestimuarekin, eta, begi-bistako arrazoiengatik, etapa honetan ohikoa baino apalagoa da. Nahiz eta jarrera harroputzekin disimulatu. Zalantzak dituzte beren gaitasunez, beren erakargarritasunaz, beren etorkizunaz, …

9-Errepasatu ohiturak. Ohituren batura bat gara; eguneroko bizitza ohitura onez beteta badu, ez du txarrentzat lekurik utziko, eta, beraz, emaitzak horren araberakoak izango dira. Denbora libre larregi edo diru larregi badu, edo bere garapena errazten ez duten ohiturak baditu, … gertagarriagoa da desbideratzea.

Tresna horien guztien ERABILERAK, bere portaera ez ezik, zurea eta zure erabakiak ere aztertzea eta azaltzea dakar, … AZALDU IEZAZKIOZU. Horrela, horien ontasuna ulertuko du, zure benetako interesa beraren garapenean, eta, gainera, bere hazkuntzan, garapenean, arrazoitzeko gaitasunean, abstrakzioan eta adierazpenean lagunduko diote.

Adibidez: Bart berandu iritsi zara etxera, ordu bat jartzea ez da nire apeta bat, horrela erabakimena eta ahalmena nik daukadala frogatzeko. Kontua da zientifikoki frogatuta dagoela zenbat eta ordu gehiago egon kalean, orduan eta aukera gehiago daudela arazoak izateko, gaueko ordu horietan delitu larrien proportzioa handiagoa izaten baita gainerako egun-orduetan baino, eta hori gura duzunean egiaztatuko dugu.

Nik ulertzen dut zuk ez duzula etxera itzultzeko ordua ikusten; izan ere, ordu horietan gertatzen diren gauzak gehiago interesatzen zaizkizu biharamun goizean gertatzen direnak baino; hala ere, zure garapena, zure ikaskuntza hazten ari da, ez da amaitu, eta nik ziurtatu behar dut ez zarela arriskuan jartzen; kontzientzia falta zaizu, benetako arriskuen ezagutza, … Ez da kasualitatea gidatzen edo botoa ematen ez uztea. Zuk, oraintxe bertan, errealitatearekin bat ez datozen sentsazioak dituzu, handiagoa sentitzen zara, eta gertu zaude, baina ez duzu amaitu. Gura duzu horri buruzko informazioa elkarrekin bilatzea? Nahi duzu prestatzen laguntzea?

Ez gezurrik esan argudiatzen duzunean, ez manipulatu, bestela haren konfiantza eta errespetua galduko dituzu.

LAGUN EGITE HORRETARAKO, AITA, AMA, BEHARREZKO GUZTIA DUZU. Gainera, ELKAR MAITE DUGU ETA ELKARREKIN BIZI GARA, eta horrek gure lana errazten du.       

Pilar García, koach emozional

Gai horrekin harremana duten BBK Family artikuluak

Nerabezaroan portaera txarrean jartzen dugu arreta, ez portaera txar horren zergatikoan

Nerabezaroak ziurgabetasun-garaietan

 
 

Gai honekin harremana duten BBK Family bideoak

BBK Family Learning

×