Zelan hobetu dezakegu komunikazioa nerabezaroan?

Joan den otsailaren 7an topaketa bat antolatu genuen, eta helburua zen gurasoak nerabeekin elkartzea, “beren bideak gurutza zitzaten”, hitz egin zezaten eta familietan komunikazioa hobetzeko gakoak bilatzen saia zitezen.

BBK Family-n nerabe asko bertaratu zitezen saiatu ginen arren, ez genuen lortu, hogei bat baino ez ziren izan. Ez da erraza horrelako ekitaldietara nerabeak erakartzea, eta hori badakigu. Hala ere, haiei hitza ematea eta haiek entzuteko aukera izatea funtsezkoa iruditzen zitzaigun jardunaldi hartarako.

Tartangako Irudi eta Soinu saileko ikasleek urtarrilean Bizkaiko sei ikastetxetan (San Felix, San Fidel eta Artxandape ikastolak, Eskurtze Institutua, Bizkaia Eraikuntza eta Ángeles Custodios) grabatutako bideoen bidez iritsi ziren haien berbak. Hemendik gure esker onik beroena beraien eskuzabaltasunagatik.

Ikastetxe horietan, hainbat neraberekin berba egin zuten, eta “gurasoen aldetik zerk gogaitzen dituen” kontatu zieten. Era berean, gurasoak gogaitzen edo “kezkatzen” dituzten gaiez ere galdetu zitzaien, hala nola sexua, kontsumoak, teknologia edo ikasketak, … gai horiek nerabeak benetan kezkatzen ote dituzten ikusteko.

Komunikazioa hobetzeko gakoak Roberto Aguadoren eskutik

“Bideak gurutzatzen” jardunaldiari hasiera emateko, hitzaldira etorri zirenei zera galdetu zien Roberto Aguado psikologoak: “Edonori uzten al diozue zuen etxean sartzen?”. Mundu guztiak ezetz erantzun zion, noski. “Orduan, zergatik uzten diozue edonori zuen buruan sartzen?”.

Esaten digutenak edo esateko moduak zelan eragiten digun hausnarrarazi ziguten itaun edo galderak izan ziren. Baina Aguadok azpimarratu zigun garrantzitsua dela norbaitek esaten diguna geure ez egitea; izan ere, amorrutik edo nazkatik esaten badigu min emateko helburuaz, eta lortzen badu hori, haren gogoa elikatzen ari gara.

“Nor zaren jakite aldera bakartzeko gai bazara, eta zu ez bazara besteek esaten dizutena soilik, mentalki osasuntsuago egongo zara, eta nerabe batekin, ume batekin bizitzeko gaitasun handiagoa izango duzu. Besteekin bizitzeak pertsonen arteko lidergoarekin du zerikusia”.

Izan ere, zurruntasun emozional handia dutenekin bizitzea ez da erraza. Beti haserre, triste edo beldurrez baldin badaude, oso zaila da elkarbizitza osasuntsua izatea, hori ez baitago gure esku. Hala ere, zurruntasun emozionalera ez eroatea da gure esku dagoena.

Emozio batek bahitzen gaituenean

“Emozio batek bahitzen gaituenean, bigarren lekuan geratzen gara, tsunami emozional bat dugu. Emozioak arrazoimena bahitzen du eta ez gara oso arrazionalak izaten. Oso haserre, beldur handiarekin edo biziki triste baldin bagaude, batzuetan emozio horretatik esaten ditugu gauzak. Nahi nuke ikas dezazuen esperientzia honetan daukagun gauzetako bat honako hau dela: Zer tonurekin esaten diozu? Zein emoziotatik esaten diozu? Eta, batez ere, esaten duzunean, zelakoa da zure gorputz-espresio edo adierazpena? Eta uste dut gazteek argi esan dutela bideoan: garrantzitsuena ez da galdetzen didatena edo esaten didatena, garrantzitsuena galdetzen ez didatena da. Izan ere, izugarri gustatzen zaie zuek haiei galdetzea, beraiek erantzuteko: ‘Gogaitu egiten nauzu!’. Baina inork gogaitzen ez dituenean izaten da arazoa, hutsean geratzen dira-eta”, azaldu zuen psikologoak.

Aguadok, lehen egunean ohartarazi zigun lez, behin eta berriz esan zuen ez badiegu galdetzen abandonatu egiten ditugula, eta, adibidez, “nerabe bat selektibitatea edo hautaproba prestatzen ari denean, ikasten ari den bitartean zukua eramaten badiozu, ikasten ari ote den ikusteko zelatatzen ari zarela aurpegiratuko dizu, baina ez badiozu eroaten, ez eroatea aurpegiratuko dizu”.

Komunikazioari dagokionez, Aguadoren arabera hiru ardatzetan banatuta dago: oldarkorra, pasiboa eta asertiboa. Oldarkorrean, nik irabazi egiten dut, zuk galdu, beti gainetik zaudelako, eta gauzak “nik esan dudalako” egiten dira; pasiboan, zuk irabazi egiten duzu, nik galdu, jende asko joan da nire kontsultara esanez ez direla ausartzen semeari edo alabari mugak jartzen, “ez berba egiten saiatzen naiz, haserretu ez dadin”; eta asertiboan biok irabazten dugu. “Zuen etxean gertatzen diren gauzak zergatik gertatzen diren jakin gura baduzue, begiratu non dagoen komunikazio-ardatza zuen nerabearekin“.

Sentimendu bat ez da emozio bat

Roberto Aguadok azaldu zuenez, sentimendu bat hainbat emoziotatik senti daitekeen zerbait da, ezin baita emozio bat beste emozio batetik sentitu, baina sentimenduen kasuan bai, hori egin daiteke. “Maitasuna poztasunetik, tristuratik, segurtasunetik senti dezakedan sentimendua da. Eta sentimendua zein emoziotatik sentitzen dugun, horrelakoa izaten da sentimenduaren kolorea. Hori da sentimenduen (kognitiboagoak dira) eta emozioaren (naturaren motorra) arteko aldea”.

Nazka edo higuinean kokatuta ere egon gaitezke, gaitzespen edo errefusa daukagunean. Batzuetan gure seme edo alabarekiko nazka sentitzen dugu, baita gure bikotekidearekiko ere. Norberarekiko nazka edo higuina ere senti daiteke. Baina garrantzitsuena da ohartzea nola hitz egiten dugun eta zelan erlazionatzen garen gure artean; izan ere, gure seme edo alabarekiko nazka sentitzen dugunean, nabaritu egiten dute haiek. Eta beldurrak harrapatzen gaituenean, orduan larriminez egoten gara, blokeatu egiten gara, eta gure ustez gertatuko dena aurreratzen dugu.

Eta zelan ikusten gaituzte seme-alabek? Bideoan, neska nerabeetako batek esaten zuen aitarekin ez zuela harreman onik, eta mutil batek bere aitari buruz “gogaitu egiten nau” esaten zuen, baina erabilitako tonuak aditzera ematen zuen maitatua sentitzen zela, presente zegoela gurasoen bizitzan.

 

Ez jarri arreta egiten edo esaten dizun horretan, baizik eta esaten dizun moduan

Nerabeekiko komunikazioa hobetzeari dagokionez, Aguadok azaldu zuenez, “gertatzen denari buruzko jakin-mina badugu, lasaitasuna, patxada, pazientzia, errespetua baldin baditugu, identifikazioa sentituko dugu, mirespenetik maitasunarekin zerikusia duen zerbait, maitemintzeaz bestelakoa; poza eta segurtasuna baldin badaude, hori funtsezkoa izango da pertsona arteko lidergorako”.

Eta nerabeek egiten dutena zergatik egiten duten ulertzera animatzen gintuen, egiten edo esaten digutenari erreparatu beharrean. Zein emoziotatik egiten duten ebaluatzea, amorruan edo nazkan kokatuta baldin badaude, ez digute adeitasunez hitz egingo, baina lasaitzen direnean, emozio egokiago batera igaroko dira. Hala ere, une edo pertsona batzuen kasuan profesional batengana jo beharra egoten da.

Bi ikastetxeetan lan egin du Roberto Aguado psikologoak nerabeekin: “Ikusi berri ditugun bideoei erreparatzen badiezue, bi ikastetxeetan nerabeekin egon gara, eta ez dakit konturatu zareten zelan hitz egiten duten, zein egoeratan dauden esateko edo ez esateko. Eta nola egin behar den out time edo bakarraldi bat beste une batean esateko. Nola konturatzen diren esaten denak daukan garrantziaz”.

Lotura sortu izanaren garrantzia

Lotura da beste faktore garrantzitsu bat. Aita edo ama batek bere seme edo alabarekin lotura estua duenean, errazagoa da “beste pertsonaren bihotza aldatzea” lortzea, hau da, amorru edo nazkazko emoziotik lasaitasun edo baretasunezko emoziora igarotzea. “Ez ezazue inoiz kontrola galdu. Nerabe bat lotsagabetzen hasten denean, zurekin lotura bat baldin badu ―une horretan arrazoia ematen ez badizu ere, edo kontrola ditzaten gustatzen ez bazaie ere, neskak bideoan esaten zuen bezala―, ez da ezer gertatzen, lehen 7 edo 8 urteetan lotura osasuntsu bat egon delako. Eta nerabezarotik irteten garenean dena hobeto joatea ekarriko du horrek”.

Hirugarren pertsonan hitz edo berba egitearen teknika

“Bideoetako bati erreparatu badiozue, oso teknika egokia erabili dute, hau da, beren buruaz hirugarren pertsonan hitz edo berba egitea. Egiten dutena proiekzio bat da, pertsona horri gertatzen zaiona esaten dute, baina benetan beren buruaz ari dira”, azaldu zuen Aguadok.

Nerabeek ez dute ezer esaten zuzenean galdetzen zaienean, baina beste batzuei buruz galdetzen badiezu, orduan bai, kontatzen dute, eta benetan beren buruaz ari direla pentsa dezakegu.

Proiektatutako bideoetatik Roberto Aguadok nabarmendu zuenez, axola duena gertatzen zaiguna da, ez gertatzen dela uste duguna: “Konfiantza zoragarria da, baina konfiantza egoteko gardentasunezko ingurune bat behar da”. Eta gaineratu zuen edari energetikoak eta alkoholdunak kontsumitzearen arriskuez jabetu behar dutela nerabeek.

“Sexuaz hitz egiten duzue? Bideo honen arabera, ez duzue sexuaz hitz egiten”, esan zien Aguadok aretoan bildutakoei. Beraz, seme-alabekiko komunikazioa zelakoa zen egiaztatzeko, erronka bat jarri zien bertan zeuden gurasoei: proposatu zien idaztea seme-alabekin eta bikotekidearekin hiru minutu baino gehiagoz zenbat aldiz egoten ziren elkarrekintzan, hau da, elkarrizketan, ez bakarrizketan. Gainera, intentsitatearen arabera, elkarreragin handiena zuten pertsonen izenaren inguruan zirkulu txiki, ertain edo handi bat jartzera animatu zuen jendea. Oso modu bisuala izan zen familietan komunikazioa zelakoa zen ikusteko.

Roberto Aguadok emandako aholkuen artean nabarmendu zuen beharrezkoa dela unean unekoaz gozatzea edo sufritzea, ez iraganagatik edo etorkizunagatik, eta erlojua hutsean jartzea. Denbora gutxika berrasieratu edo reset egitea, eta ez geratzea haserre zegoen egun batean esandakoari lotuta. 3E teknika erabiltzea ere iradoki zigun: Erresumina (sentitzen duguna esaten dugu). Errekerimendua (konponbidea zein izango litzatekeen adierazten dugu). Errekonozimendua (egoera edo ondoez hori gertatzeko norberak egin ahal izan duena onartzen dugu).

Zintzotasuna-NI Mezua-Xantaia emozional barik-Bigarren aukera-Leku eta gune egokia.

Hitzaldiaren azken txanpan, etxean dugunaren aurrean begiak ez ixteko esan zigun, eta gauzak ondo badoaz, gozatzera animatu gintuen, eta bestela, laguntza eskatzera. Batez ere, “ez gezurrik esan elkarri”.

Eta, amaitzeko, zure etxean egin dezakezun erlaxazio-ariketa batekin eta gure ni nerabearen bistaratzearekin amaitu zuen. Hitzaldiaren bideoaren 1:50:00 minututik aurrera ikus dezakezu dinamika. Roberto Aguado psikologoak erabilitako PPTa hemendik deskarkatu desakegu.

Oraindik jardunaldia baloratu ez baduzu, sakatu hemen baloratzeko. Garrantzi handikoa da hobetzeko.

 

Eten gabe entzutea izan da Family Lab Nerabezarotik eraman dudan ikasketetako bat “

Ainhoa Romero elkarrizketatu dugu, 13 eta 11 urteko bi seme-alabako amatxu bat, Family Lab Adolescencia delakoaren proposamen guztiak jasan dituena, bere esperientzia nolakoa izan den konta diezagun:

– Roberto Aguadoren hitzaldira etorri aurretik, zerk kezkatzen zintuen nerabezaroaz?
Aurre egingo diozula jakitea, informatuta egotea funtsezkoa da prest egon ahal izateko

– Uste duzu gurasoak galduta gabiltzala etapa honetan?
Oro har, etapa guztietan, aita/ama izatea egunez egun ikasten den zerbait da, bakoitzaren etapak eta inguruabarrak iristen diren heinean. Hala ere, nerabezaroa beldurgarriago ikusten dugu, zure semea mundurako arrisku handiagoa duen eta erabakiak hartzen hasi behar duen uneari aurre egin behar diogulako, eta gure egitekoa bigarren mailako eta frustragarriagoa bihurtzen delako. Horrela izan behar du, beldurra ematen du eta ausardiaz eta ezagutzaz aurre egin behar zaio

– Hezteari buruzko prestakuntza eta informazioa jaso ohi duzu etapa honetan, edo txosteneko informazioa kasualitatez aurkitu duzu?
Bai, informatzen naiz, nahiz eta hitzaldi hau eta BBK family ezagutu nuen lagun bat ere kezkatuta hezkuntza eta hazkuntza gaietan.

– Zer espero zenuen Roberto Aguadoren txostenetik?
Ezagutza, testuinguruan jartzea, erronkak ezagutzea eta lan egin ahal izateko tresnaren bat.

– Zer ikasi zenuen azaroaren 9ko txostenetik?
Asko, eta beti bezala nire baitatik ikasteko. Autoezagutza funtsezkoa da beste batzuk gidatzeko.

– Jarri al duzu praktikan Robertek emandako gakoetako bat? Gogoeta eragin dizu?
Bai, eten gabe entzutekoa, baiespen txikiekin bakarrik. Badabil! Nahiz eta unerik txarrenean harrapatu ohi zaituzten, Robertok ere ohartarazi zuena, kar-kar.

– Zer espero zenuen gaur izango den “Bidaia zirraragarria” tailerretik?
Lan egiteko eta prestatzeko tresna gehiago. Gure esperientziak taldearekin partekatzea eta ekarpenak egin ahal izatea.

– Zer ikasi duzu tailerrean?
Fokua gugan dagoela beti. Laburbiltzen duen esaldia “Besteak ez nazala aldatu” da, inguruabarrak edozein direla ere. Eta, horretarako, atzean lan pertsonal handia eduki behar da.

– Zer gustatuko litzaizuke praktikan jartzea?
Ikaskuntzara eraman dudan guztia eta tailerra berriro errepikatuko nuke. Nire bizitzan txertatzeko garrantzitsua den zerbait aurkitzen jarraituko nukeela uste dut, eta horrek beti laguntzen du besteekiko harremanean, eta are gehiago seme-alaba nerabeei buruz hitz egiten.

BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu?   Harpidetu gure newsletterrera!

Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu. 

Código QR

BBK Family Learning

×