Zallako Mimetiz B.H.I. ikastetxe publikoko IGEaren “Denbora- eta joko-bankua” izan da irabazlea BBK Family Lehiaketan

BBK Sasoikon “BBK Family Lehiaketa: esperientzia berritzaileak kontziliazioan” II edizioaren sariak banandu dira. Lehenengo ideia irabazlea Zallako Mimetiz B.H.I. ikastetxe publikoko IGEaren “Denbora- eta joko-bankua” izan da.

ampa mimetiz

“Denbora eta joko-bankua” aplikazioak gurasoek libre duten denbora bertan jarri ahal izatea du helburu, beren eta beste batzuen seme-alabak zaintzeko, gune zehatz batzuen eskaintzarekin: ludoteka, frontoia, liburutegia, ikastetxeko patioa…

Gainera, IGE honek proposamen bat egin du kontziliazioa errazteko antolaketa-aldaketa dezenterekin. Bertan, ordutegiak egokitu egin dituzte kontziliazioa errazteko; zehazki, familien eskura daude goiztiarrentzako gela bat, jantokiko ordutegian eskolaz kanpoko jarduerak, eta eskolatik irten ostean ludoteka ordutegi jarraituan. 

Epaimahaikideek baloratu dute, besteak beste, 300 familiari mesede egiten diela, eta proposamena adingabeen eta familiaren esparruan esperientzia duten bi agenteren artean egiten dela, Mimetiz ikastetxeko IGEaren eta aplikazioa sortu duen enpresaren artean, alegia.

2. IDEIA IRABAZLEA:

Bigarren ideia Kirolmediaren “Jolasmugi” izan da.

Kirolmediak kirola egiteko doako zerbitzua eskaintzen die Lemoako ikastetxeko familia guztiei LH3tik LH6ra bitarteko mailetan, eguerdiko ordutegian, astelehenetik ostegunera. Proposamen horrek ikasle guztien parte-hartzea errazten du, eta eguerdiko eta arratsaldeko kontziliazioa ere bai, denbora hori ez baitute kirol-jardueretan bete beharrik.

Proposamena KIROLMEDIAk egin du, ikastetxeko gurasoen batzordearekin lankidetzan aritzen den enpresak, eta, ikastetxeko familien hainbat kezka jaso ostean, proposamen bat egin eta beste eragile batzuekin lankidetzan jardutea bilatzen dute.

Epaimahaiak nabarmendu duenez, proposamen honek hiru eragile inplikatzen ditu: Kirolmedia, Guraso Elkartea, ikastetxearekin eta Lemoako Udalarekin batera, eta 160 familiari egiten die mesede; haurrak babesteko irizpideak hartzen ditu kontuan, haurren jarduera fisikoa errazten duen ingurune babesle bat (ikastetxea, kiroldegia, etab.) garatzea proposatzen baita. Gainera, hezkuntzako profesionalek inplementatutako gizarte- eta hezkuntza-proposamena da.

3. IDEIA IRABAZLEA:

Hirugarren ideia irabazlea “Kontziliazioari laguntzeko sareak eta kontziliazio-bonuak”, ITAKA Escolapios Fundazioarena, izan da.

Proposamena guraso bakarreko 20 familiari eta haien seme-alabei zuzenduta dago, gutxi gorabehera 50 pertsonari, eta, beraz, proiektuaren irismenean puntuaziorik altuena lortu du.

Proiektuan parte hartzen duten familien artean kontziliaziorako laguntza-sareak sortzea da proiektuaren helburua (astean behin kontziliazio-gunea izango dute, boluntario batek eta familietako amek dinamizatuta, adingabeak jagon edo zaintzeko gune bat bermatuko duena, ama batzuek kontziliazio-lanak egin ahal izateko).

Era berean, hainbat prestakuntza-ekintza eta tailer, “ZAINTZEKO NORBERA ZAINTZEA” izenekoak, dinamizatzea proposatzen dute. Hazkuntzan laguntzeko tailerrak dira parte hartzen duten amentzat; bitartean adingabeek jolas- eta hezkuntza-jardueretan parte hartzen dute. Eta, azkenik, Kontziliazio-bonuen proposamena: astean 2 orduko bonuak dira harreman-hitzarmenak egin diren haurtzaindegietan familiek erabili ahal izateko, eguneroko hainbat zeregin, aisialdikoak eta atsedenekoak, egitea errazte aldera.

Epaimahaikideek nabarmendu dute proposamena hiru eragileren artean gauzatu gura dutela: Itaka Escolapios, Bilboko Eskolapioen Ikastetxea eta inguruko haurtzaindegiak, zehazki Tximeleta haurtzaindegia.

1. IDEIA FINALISTA

Lehen ideia finalista “Kontziliazioa Gabonetan” izan da, Gozaldi Gazte Elkartearena.

Uribarriko Zurbaran auzoko 36 familiari zuzenduta, Gabonetako oporraldian aire zabaleko hainbat jarduera garatzeko proposamena egin dute. Proposamena 3 eragileren artean egin da: Gozaldi Gazte Elkartea, Zurbarango Santa Maria parrokia eta Uribarri Auzolanean.

Ideia horrek kontuan hartzen ditu Haurrentzako Tratu Onaren irizpideak, kontuan hartzen dituelako haurrentzat egokiak diren gune fisikoak, aire zabaleko jarduerak egitea proposatzen duelako, eta haurtzaroan eta familian prestaturiko langileekin egingo luketelako jarduera hezitzaile hau.

2. IDEIA FINALISTA

Bigarren ideia finalista “Arratsaldeetako kontziliazio-zerbitzua”, ARTXANDAPE Ikastolako IGEarena, izan da.

Bilboko ARTXANDAPE Ikastolako 518 familiari zuzenduta, kontziliazioa errazteko antolaketa-aldaketa txikiak egitea proposatzen du. Haurrak jasotzeko ordutegi malgua proposatzen da 16:20tik 17:30era, familiek berek erabakiko dutelarik, beren beharrizanen arabera, zein ordutan jaso umeak. Denbora horretan, ikastetxeak 3 jarduera eskainiko ditu neska-mutikoentzat, adinaren arabera: eskolako lanetan aurrera egiteko gunea, eskuzko adierazpen artistikorako gunea eta irakurtzeko eta ipuinak kontatzeko gunea. Jarduera horiek familiek eurek eta auzoko hainbat erakundek ?ingeleseko akademiak, auzoko liburu-dendak, familiek (aitita, amama eta gurasoen … sarrera erraztuz)? emango dituzte.

Proposamena 3 erakunderen artean egin da: IGE, Ikastola eta auzoko baliabide komunitarioak.

BBK Family Learning

×