Zure umea izan daiteke bostetako bat? Sexu-abusua prebenitzen laguntzeko gakoak.

Artikulu hau irakurtzera animatu bazara, eskerrik asko! Poz-pozik senti zaitezke horregatik. Ez da batere erraza onartzea neskato bat sexu-abusu baten biktima izan daitekeela, eta are gutxiago gure alaba bada. Baina estatistikek diotenez, 5 haurretatik batek  abusu-esperientziaren bat jasaten du 17 urte bete baino lehen, % 80-85ek bere konfiantza-ingurunearen barruan, % 60k ez du laguntzarik jasotzen, eta % 90ek ez du esango haurtzaroan. Eta, hala izanik ere, oraindik ez da aipatzen gai hori. Izan ere, naturaren kontrako zerbait da, “aberrazio” bat iruditzen zaigu, babesgabetasun-emozioetan jartzen gaitu… eta gure garun indibidual eta sozialak aukera hori “deuseztatu” egiten du. Bereziki nahasten gaitu jakiteak abusu gehienak ez dituztela pertsona ezezagunek egiten, ezagunek baizik, gure seme-alabentzat konfiantzazkoak direnek, agian familia barrukoek.

Ez da nire asmoa gai honen inguruan beldurra sartzea, bai, ordea, guraso garen aldetik guk dugun erantzukizunaren eta aukeraren kontzientzia sortzea. Beharrezkoa da heztea, ahal duten neurrian saihestu ahal izan dezaten abusua, gertatzen bazaie zer egin ikas dezaten, eta gure eta beste pertsona batzuen laguntza izan dezaketela jakin dezaten. Batzuetan, adin jakin bat dutenean, kanpamenduren batera doazenean edo gertaera tamalgarri bat jazo denean eta komunikabideek bozgorailua jartzen diotenean berba egiten dugu gaiaz. Baina hezkuntza afektibo-sexualaren barruan egon beharko luke haurtzarotik hasita (haurren eskubidea da), informazioa adin bakoitzera egokituz eta pentsamendu gogoetatsua bultzatuz. Eta kosta ahala kosta gerta ez dadin, onartu ezin duten larritasuna eragiteko tentazioan erori barik.

Ez da erraza zelan egin jakitea. Ez gaituzte horretarako hezi, eta ez da hain erraz partekatzen dugun gaia beste ama batzuekin, eskolarekin edo profesionalekin. Artikulu honetan, zenbait gako transmititu eta laguntza-erreferentzia batzuk eskaini gura genituzke.

Sexu-abusuen prebentzioan hezteko gakoak.

  • Konfiantza heztea.

Prebenitzeko eta gai honetaz berba egiteko, ezinbestekoa da Tratu Oneko eta konfiantzazko harremanak sortzea gure seme-alabekin. Konfiantzarako, judizio azkarrak, estereotipoak, mehatxuak, xantaia emozionalak… ez dira lagun onak. Baldintzarik gabeko afektibitatea, diziplina positiboa, entzutea eta indarkeria bako komunikazioa oso lagungarriak dira.

Konfiantza horretatik, autoestimurako, erresilientziarako, ahalduntzerako, talenturako… dituzten gaitasunak indartu ahal izango dituzte. Eta baliotsuak direla, erronkei aurre egiteko, beren buruari laguntzeko eta laguntza eskatzeko gai direla sentiaraziko dituzten tresnak garatu ahal izango dituzte.

Jarraian, eta berriro diogu, etxetik egiten dugun hezkuntza afektibo-sexual zabalaren barruan kokatu beharko liratekeen gako batzuei buruz berba egingo dugu. Edukiak gure seme edo alaben adin, gaitasun eta uneetara egokituko ditugu. Garrantzitsuena da beren gorputza, emozioak eta sortzen joango diren harremanak modu osasuntsuan ezagutu eta bizi ahal izatea, bi gakorekin: nork bere burua zaintzea eta elkar zaintzea.

  • Nire gorputza altxor bat da.

Gorputza altxor bat balitz bezala maitatzen eta zaintzen ikasi behar dute haurrek.

Horretarako, lehenik ezagutu egin behar dute, eta zati bakoitzak zertarako balio duen jakin.  Sexu-organoak ere hor sartzen dira. Beren izenez deitzea (alua eta zakila; ez, ordea, “potorra” eta “txilibitua”) eta haien funtzioak jakitea: “umeak izateko”, txiza egiteko gizonen kasuan, eta plazera emateko ere bai. Masturbazioa, adibidez, norberaren buruari plazera ematen dion eta intimitate-testuinguruetan (txiza edo kaka egitea bezala) egiten den gauza naturaltzat har dezakegu.

Gainera, garbitasunerako, elikadurarako, jarduera fisikorako, atsedenerako… ohiturak sortu behar dira, gorputza zaintzeko asmoarekin. Zaintzeak babestea ere esan gura du. Adibidez, inork ezin die biluzteko eta argazkiak ateratzeko edo sexu-organoekin “jolasteko” eskatu.  Txikiagoak direnean aitak eta amak ukitu ahal izango dituzte garbitzeko, edo medikuak miaketaren bat egiteko (beti aita edo ama aurrean dela). Ezein pertsona helduk edo umek ere ezingo die eskatu bere aurrean masturbatzeko edo beste pertsona baten masturbazioa ikusteko.

Ume txikerrenak jakingura-fase batetik igarotzen dira, eta fase horretan biluztu egin daitezke, eta aitaren edo amaren edo beste ume batzuen atal intimoak ikusi gura izan ditzakete. Jakingurak mugiarazten ditu, ez sexu-desirak. Oro har, laster galtzen dute arreta beste gai batzuk medio, eta pozik geratzen dira ipuinen, gidaliburuen eta elkarrizketen bidez ematen dizkiegun argibideekin. Gerta liteke jakingura horren barruan beren gisakoen arteko “sexu-jolasak hastea elkar ukituz”. Kasu horietan, lasaitasun eta baretasunetik azalduko diegu hori pertsona helduagoek egiten duten zerbait intimoaren parte dela, biak ados daudenean eta beste harreman-mota batean daudenean. Haurrek oraindik ez dituztela harreman horiek beren artean, eta beste jolas batzuk egin ditzaketela. Haur bakoitzak, bere intimitatean, bere organo genitalak uki ditzake, baina ez beste batzuenak. Sexu-jokabideak oso errepikakorrak, obsesiboak edo inbaditzaileak direla ikusten badugu, aztertu beharko dugu beste zerbait ote dagoen, haurra horrela adierazten ari dena.

Eta gure gorputza altxor bat legez ikusteko, jakina, transmititu behar da zein ona den beraren forma, altuera eta ezaugarriak onartzea eta maitatzea, alderaketa eta kanon sozialetatik haratago osasuntsu egon dadin saiatuz.

  • Kudeaketa emozionala.

Hezkuntza emozionala funtsezkoa da autoestimurako eta edozertarako. Garapen afektibo-sexualerako ere bai. Emozio bakoitza gorputzean gertatzen denarekin identifikatzea, izena jartzea, horri buruz berba egitea eta modu egokitzailean kudeatzea. Oinarrizkoa da beldurraren eta nazkaren emozioak, askotan tratu txarretan eta sexu-abusuetan nahastuta egoten direnak, landu ahal izatea.

Nazka, adibidez, babesten gaituen emozioa da. Eta batzuetan, gura gabe, “deuseztatu” egiten dugu bere lehen efektu babeslea. Adibidez, pertsona bati agurreko musu bat ematera edo jasotzera behartuz gure umeak, nahiz eta gogorik ez izan, edo “botagura” ematen dien zerbait janaraziz begirune barik. Lagun diezaiekegu agur egiten edo afektua adierazten edo zerbait berria jaten, pazientziaz eta behartu barik. Beldurraren kasuan, ausartak izateak batzuetan egoera arriskutsuetatik ihes egitea dakarrela esan behar zaie, beldurra ematen duena kontatzea, laguntza eskatzea edo “sekretu txarrik” ez gordetzea.

  • ‘Ez’ esatea.

Beharrezkoa da haurrek asertiboak izaten ikastea, baita arriskutsuak izan daitezkeen, izuturik edo deseroso sentiarazten dituzten proposamenei ‘Ez’ esatea ere. Izan ere, pertsona heldu askok oraindik arazo horrekin jarraitzen dugu gure izaera inhibituenagatik, talde-presioagatik, onespen-nahiagatik, kudeaketa emozional desegokiagatik…

Lagungarria izango da gurasook aginpidearen irmotasuna eta afektibitatea uztartuko dituen diziplina-eredu positiboari eustea, enpatizatuz, gogoeta bultzatuz eta asertibitatea eragotzi barik konponbideak bilatzera animatuz.

Babeserako interesgarriak diren “ezezko” batzuk zehaztuko ditugu. Adibidez, txikiagoak direnean, “ez” esaten jakin dezatela pertsona arrotz batek urrutiratzera animatzen dituenean gozokiak bilatzeko, “txakurtxoak” ikusteko edo jolas berezi batean jarduteko. “Ustez” gure partetik beraien bila doan ezezagun batekin joateari ere “ez” esatea (pertsona horrek kode edo hitz gako bat esan beharko lioke umeak onartzeko). Leku publikoetan ez joatea komunera bakarrik edo abisatu barik. Kontsulta bateko atea itxi edo artatua izateari “ez” esatea zaintzailea bertan egon barik eta haren baimenarekin…

Nerabezaroaren kasuan, lehen sexu-harremanak izaten hasten direnean, ideia hau landu behar da: Ez beti da ez, nahiz eta jada “arropa kenduta egon”.

Gaur egun, online bizitzan ere ikasi behar dute “ezezko” batzuk ematen. Teknologia eta sare sozialak sexu-abusuak jasan ditzaketen inguruneak dira. Pantallas Amigas webguneak familientzako eta neskentzako oso interesgarriak diren laguntza-baliabideak ditu. Gurasoen kontrolek neurri batean ekidin dezakete leku desegokietan sartzea. Baina garrantzitsuena da seme-alabak heztea erabilera kritiko eta gogoetatsua egin dezaten, beren irudia eta sexualitatea modu osasuntsuan zaintzeko eta maitatzeko. Ezetz esatea hipersexualizazioari, datu pertsonalak edo irudi biluzi intimoak partekatzeari, ezagutzen ez duten jendearekin harremanetan jartzeari… eta, horrela, sexting edo groominga saihesteari. Txip hori bereziki landu behar dugu nerabezaroaurrean eta nerabezaroan, eta baita lehenago ere, gero eta lehenago sartzen baikara mundu digitalean.

Pentsa dezakegu horri guztiari buruz irakasteak pertsonenganako konfiantza “hondatu” egin dezakeela, baina, egia esan, harremanen barruan nork bere burua jagon edo zaintzeko eta elkar zaintzeko kode batzuk ezartzea da kontua. Pertsona arrotz edo ezagunekin.  Elkarrekintza edo interakzioetan “ezezko” batzuez gain, badira “baiezko” osasuntsu asko ere.

  • Laguntza eskatzea.

Nori eska diezaiokezu laguntza? Neskatoek jakin behar dute norengana jo dezaketen. Eta familia-testuingurukoak edo beste batzuetakoak izan daitezke. Gurasoez gain, familia zabaleko norbait, irakaslea, jantokiko begiralea, aisialdi-taldeko hezitzailea, auzokide bat, entrenatzailea, pediatra… Errazagoa da ezagunak badira, zelanbaiteko harreman afektiboa baldin badago eta neskek sentitzen badute guk legitimatuta daudela “laguntza bila joateko pertsona afektibo gisa”.

Pertsona helduok abusu-egoerak edo beste indarkeria-mota batzuk prebenitzeko, detektatzeko, laguntzeko eta bideratzeko prestakuntza izatera bultzatzen du Haurrak Babesteko Lege berriak. Izan ere, eskolan, kirol-zentroetan eta aisialdi-taldeetan berariaz horretarako prestatutako Babes Erreferenteak egongo dira, eta horiengana jo ahal izango dute.

Interesgarria litzateke bai gurasoek eta bai laguntza eske joan daitezkeen pertsonek jakitea, hori gertatzen bada, une horretan garrantzitsua dela lasai egotea, konfiantza transmititzea, umeei errurik ez botatzea, entzutea eta zuhurtziaz eta gardentasunez laguntzea (esango diegu kontatzen digutena beste pertsona batzuei, ahalik eta gutxienei bada ere, kontatu beharko diegula, laguntza on bat lortzeko), esaten dutena zalantzan ez jartzea eta itaunketa inbaditzailerik ez egitea. Horrek guztiak biktimizazioa saihestuko du.

Nori laguntza eskatu jakiteaz gain, interesgarria litzateke jakitea zelan egin eta noiz egin.  Adibidez, beti izango da errazagoa pribatuan eta zelanbaiteko intimitatearekin egitea, publikoan jende askoren aurrean baino.

Berbak jartzea zaila izan daiteke, batez ere blokeoren bat gertatzen bada. Izan ere, gutxitan “kontatuko digute” beste barik. Horregatik, esango diegu, gertatzen bazaie, mezu, marrazki, keinu… baten bidez ere kontatu ahal izango dutela. Eta adi egon beharko dugu izan ditzaketen bat-bateko portaera, gogo-aldartearen aldaketak edo beste seinale batzuk interpretatzeko. Kontua ez da horrekin obsesionatzea eta ez dagoena “ikustea”, baina bai kontzientzia izatea. CEAPAk familientzako eta guraso-elkarteentzako Tratu txarrak eta Sexu-abusuak prebenitzeko eta kudeatzeko gida argitaratu du gai horiei buruzko informazioarekin. Gertatzen ari daitekeenaz zalantzarik badugu, ikastetxearekin, pediatrarekin edo zerbitzu espezifikoren batekin kontrasta dezakegu.

Batzuetan kontatzera “animatzen ez dituen” zerbait izaten da pentsatzea errua bota, barre egin edo “zigortu” egingo ditugula adi egon ez direlako, eta isildu egiten dira. Beste batzuetan, aurrez esan diegu (izualdi eta amorrualdi batean edo) inoiz horrelako zerbait gertatzen bada, “jo eta garbitu egingo dugula” beraietaz abusatzen duena, edo “zerbait beldurgarria egingo diogula” halakoari. (Batzuetan, abusatzailea “maite duten” norbait da, eta ez dute gura hura hilik edo gu kartzelan amaitzea). Baita ere gerta daiteke, abusua ezkutatzeko, abusatzaileak “mehatxatuta” edo “xantaia eginda” egotea.

Zerbait gertatuz gero, guri edo erreferentziazko beste pertsona batzuei kontatzeko umeak gai sentitzera bideratuta egon behar dute gure mezuek, eta jakin dezatela ausartak izateagatik zoriondu egingo ditugula, beti maitatu eta zainduko ditugula, guri ez zaigula ezer gertatuko eta lagundu egingo diegula. Eta behar izanez gero, zer egin eta zelan babestu gehiago dakien jendearen laguntza bilatuko dugu. Eta beti egingo dugu hori zuhurtziaz, gardentasunez eta erruduntasunik gabe.

  • Sekretu onak eta txarrak

Batzuetan, neskak manipulazio emozionalean erortzen dira (“hau zu eta bion arteko sekretu berezi gisa gordeko dugu”) edo isiltzeko mehatxu egiten zaie. Sekretu onak eta txarrak bereizten lagundu behar zaie gure seme-alabei. Badira “sekretutxo” batzuk onak izan daitezkeenak (adibidez, ezusteko urtebetetze-festa bat antolatzen denean lagun batentzat) eta beste batzuk txarrak. Sekretu bat txarra da, baldin eta:

  • Gorputzean edo “bihotzean” zuretzat edo beste pertsona batzuentzat kaltea baldin badago.
  • Deseroso sentiarazten zaituen edo gustatzen ez zaizun zerbait egitera edo ikustera behartzen bazaituzte edo behartuta sentitzen bazara.
  • Norbaitek debekatu egiten badizu maite dituzunei, batez ere gurasoei, kontatzea.
  • Babes-arauak hausten badira (horregatik da garrantzitsua arau horiek egotea eta horiei buruz berba egitea).

“Sekretu txar” bat kontatzea jende ausart eta zuzenak egiten du, eta ez “salatari” edo “ahulek”. Hori landu behar dugun zerbait da abusuak, jazarpenak edo bestelako egoerak prebenitzeko.

  • Gure eredu edo jarraibidea.

Gure eredua funtsezkoa da. Gure gorputza onartzen ez badugu, gure masturbazioa gauza “txar”tzat jotzen badugu, gure emozioak kudeatzen eta horietaz berba egiten ez badakigu, asertiboak ez bagara eta beti “Bai” esaten badugu, sekretu txarrak gordetzen baditugu, laguntza eskatzen ez badakigu edo laguntza-sarerik ez badugu… zailagoa izango da gure alabek gako horiek jarraitu ahal izatea. Beraz, zalantza barik, gauza asko “landu behar ditugu” geure buruarekin. Kontuan izan behar da gutako bostetik batek haurtzaroko abusu bat izan dezakeela gainean, batzuetan landuta eta beste batzuetan ez. Hori egiteko unea izan daiteke. Seme-alabak eduki eta hazkuntza betean gaudenean, istorio asko “astintzen dira”, hau barne.

Ondorio batzuk

Hau guztiau ez da erraza, ez. Eta horrela izanik ere, gure erantzukizuna da. Sexu-abusua gertatzen denean, beti dago botere- eta konfiantza-abusua harreman batean. “Ondo maite izatea” edo “txarto maite izatea” zer den ere aztertu beharko da. Norbaitek, zure familiakoa edo “konfiantzakoa” izan arren, zutaz abusatu, tratu txarrak eman, aintzat hartu ez edo sekretu txarrak gordetzera behartzen bazaitu, ez zaitu ondo maite. Baina hori beste une batean sakontzeko gaia izango litzateke.

Oro har, honako hauek egin ditzakegu:

  • Prebentzioaren gai honi zelanbaiteko lasaitasunetik heltzea. Izuak edo hirak ez du laguntzen.
  • Seme-alabekin, oro har, konfiantzazko harremana sortzea, honi eta beste gauza batzuei buruz berba egin ahal izateko.
  • Argi izatea haiek babesteko erantzukizuna helduona dela beti. Tresna batzuk irakats diezazkiekegu beren burua babesten ikas dezaten, baina zerbait gertatzen bazaie, ez da haien errua izango, eta ez diegu errua ‘botako’. Bestela ere, kasu horietan nahikoa aktibatzen da errua, errealitatea ukatzeko eta babesgabetasuna saihesteko modu gisa.

Hainbat gida, material didaktiko eta ipuin lagungarri daude. Erabil ditzakegu eta prozesuak egin zer dakiten, zer iritzi duten galdetzeko, hausnartzen laguntzeko, irtenbideak pentsatzeko… ume bakoitzaren adinera, gaitasunera, izaerara, egoerara… egokituta betiere. Kontua ez da hitzaldi bat ematea eta kito, edo beste barik aholku-pila batekin “bonbardatzea”. Batzuetan, gaia gurata atera dezakegu, beste batzuetan gertatzen diren gauzak aprobetxa ditzakegu, “zunda globoak” askatu edo horretaz berba egin nahi dutenean prest egon.

Ipuinen artean, “Kikoren Araua” eta “Mi cuerpo es un tesoro” oinarrizkoak dira txikerrenentzat.  Handixeagoentzat, “Estela grita muy fuerte”, adibidez. Eta nerabeentzat, gai hau jasotzen duten hezkuntza afektibo-sexualeko gida batzuk erabil ditzakegu. Adibidez, Pepa Horno eta Itziar Fernándezena Burgosko Udalarentzat.

Hezkuntza afektibo-sexualaren barruan gai horri heltzea da asmoa. BBKFAMILYn arlo honi buruzko doako online ikastaro bat daukazue. Era berean, adi egon guraso-elkarteek gurasoentzako antolatzen dituzten hitzaldi, ikastaro eta tailerrei, baita gai horri buruzko komunitatearen edo elkarte espezifikoen, hala nola, Bizkaiko Garaitza Elkartearen,  baliabideei ere. Esteka honetan, 75 LIBROS PARA HACER EDUCACIÓN SEXUAL CON PEQUES DESDE LA FAMILIA. ASEXOVI. GURUTZE GORRIA. 2020. PDF – Google Drive, doako eta deskargatzeko moduko material asko aurkituko duzue, gaika eta adinaren arabera ordenatuta.

Lan egin dezagun ez gure seme edo alaba ez beste umerik izan dadin 5 horietako bat eta estatistika madarikatu hori ezaba dadin. Eta ez dezagun lan hori utzi ikastetxean edo beste leku batzuetan egiten diren tailerretarako. Etxean ere berba egin behar dugu horretaz.

Begoña Ruiz Ibáñez. Psikologoa, Haurren Babeserako erreferentea Bidegintza elkartean eta Tratu-on programako hezitzailea.

Gai honekin harremana duen artikulua

Barkamena eskatzea begiratzen ez jakiteagatik eta ikusi gura ez izateagatik

Harpidetu gure newsletterra!

BBK Family Telegram kanalean ere egon zaitezke Sakatu link  edo QR kodea eskanea ezazu!

Código QR

Menu

BBK Family Learning

×