Senide eta lagunentzako laguntza. Terapia laburrean oinarritutako ideiak

Lan asko daude terapiari eta coachingari buruz, edo terapeutek, psikologoek eta coachek bezeroei arazoak eta zailtasunak gainditzen zelan hobeto lagun diezaieketen azaltzen dutenak; baina, arrazoi arraroren batengatik, literatura gutxi dago senide eta lagunei hobeto laguntzeko moduaz, beren arazoak eta zailtasunak gurekin partekatzen dituztenean. Artikulu honek hutsune hori bete gura du.

Ondoren proposatuko ditudan jarraibideak konponbideetan ardazturiko terapia laburrean inspiratuta daude; hori da hobekien ezagutzen dudan terapiaren eta coachingaren ikuspegia, 30 urte baino gehiagoz horixe praktikatzen eta irakasten aritu naiz eta.

Lagunekin eta senideekin beren arazoei buruz berba egiten duzunean, garrantzitsua da zuk ez hartzea terapeuta edo psikologo batek bezeroekin erabiltzen duen estilo edo tonuaren antzekorik. Aitzitik, saiatu elkarrizketa informal bat izaten, eta urrundu bezero batekin berba egiten duen terapeuta edo psikologo baten itxura eman lezakeen itaun edo iruzkinetatik.

Ondorioa

Hemen aurkeztutako ideia-bildumak ez du, beren arazoekin guregana jotzen dutenean, gure senide eta lagunei erantzuteko modu baliagarri guztien zerrenda osoa eta zehatza izan gura. Ondorio honetara iritsi zarenerako, litekeena da beste ideia bat edo bi aurkitu izana zerrendari gehitzeko. Hala ere, espero dut bilketa hau, osorik ez badago ere, lagungarri gertatuko zaizula gai garrantzitsu honetaz gogoeta egiten duzunean, hots, zelan lagundu hurbileko jendeari arazoak dituzunean.

[TIRA KOMIKOAREN ITZULPENA]:

  • Bezeroari arreta emateko softwarea eguneratzeko ideia handia izan zenuen.

  • Ez dut, ba, gogoan ideia hori izan nuenik.

  • Bikaina izan zen.

  • Nik iradoki nezakeen zerbait ematen du horrek, bai.

  • Aurrekontua onartu beharko digute, baina horrek ez luke arazoa izan behar zuretzat.

  • Jakina, lortuko dut dirua neure ideiarako, bikaina da.

  • Nire beste proiektuak atzeratu beharko ditut, baina, esan zenuen lez, bigarren mailako lehentasunak dira horiek.

  • Hori esan nuen nik?

  • Oso burutsua izan zen zure aldetik.

  • Zelan lortu zenuen zure ideia finantzatzea?

  • Ideia ugazabari egotzita

Ben Furman, psikiatra finlandiarra.

BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu?   Harpidetu gure newsletterrera!

Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu. 

Código QR

Menu

BBK Family Learning

×