Osasun emozionala zaintzeko tresnak izan gura dituzu?

Osasun emozionala gure osasunaren zutabe bat da oro har, baina hori zaintzeko tresna eta baliabide emozionalak behar ditugu. Horiek batzuetan emozioen tresna-kutxan bilatu behar izaten ditugu, eta, hala ere, jarraibideak behar ditugu zelan erabili jakiteko.

Maiatzaren 31n BBK Familyk antolatutako online hitzaldi batean, tresna eta baliabide emozionalak zertarako gura ditugun jakiten lagunduko digu Eva Bach pedagogo, irakasle eta idazleak.

Eva Bach zazpi urtez irakasle izan da Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta familia- eta eskola-eremuetan hezkuntza emozionalaren aitzindaria eta sustatzailea da Katalunian eta beste erkidego batzuetan. Besteak beste, honako liburu hauen egilea eta egilekidea da: “Madres y padres influencers” (2019); “Educar para amar la vida” (2017); “La belleza de sentir” (2015); “Por amor a mi familia” (2013); “Adolescentes qué maravilla” (2008); “La Asertividad” edo “Para gente extraordinaria” (2008); eta bi semeren ama da.

Hitzaldi hau uda aurretik egingo dugun azkena izango da, baina gogoratu jarduera eta ekitaldi ugarirekin amaituko dugula ikastaroa.  Oraindik ere eman dezakezu izena “Nerabezaroari… beste begirada batekin” tailerrerako.

Nerabezaroari… beste begirada batekin

Seme-alaba nerabeak (12-18 urte) dituzten gurasoentzako programa da, eta haurtzarotik gaztarora igarotzeko etapa hori ulertzen laguntzea du helburu, gurasoei eta tutoreei nerabe batekiko harremanean sortzen den nahasmendu eta ezintasunean lagunduz.

Tailer hau maiatzaren 28an eta ekainaren 4an egingo da. Bi saioetan, haurtzarotik gaztarora igarotzeko etapa honetan agertzen diren beldurrak aztertu eta jorratuko dira, baita igarotze-errituak ere, zelan ezarri mugak maitasuna abiapuntu dela, eta ez kontrol-beharra, eta zelan garatu komunikazioa nerabearekin, babesteko eta gidatzeko haien beharrak eta geureak errespetatuz.

Senda Transformación ─Gestalt Psikoterapia Integratzailea─ zentroko Familia eta Nerabe taldeak emango du. Parte hartzeko zure postua erreserbatu behar duzu eta, ondoren, aurretiko elkarrizketa bat egin. Posta elektronikoz jarriko dira zurekin harremanetan.

 

Familien Eguna ospatzea

Ezinbestean zurekin eta zure familiarekin ospatu beharra geneukan Familien Eguna. “Diferentes modelos de familias” (Familia-eredu desberdinak) dokumentala emango dugu, non Bizkaiko hainbat familiak ─guraso bakarrekoak, amak edo aitak bakarrik osatuak, beren seme-alabak adopzio, harrera, intseminazio artifizial… bidez izan dituztenak─ beren eguneroko pasadizoak kontatuko dizkigute, aurrean dituzten erronkak eta bizitzen dituzten unerik gozagarrienak…

Horrez gain, ipuin-kontalari bat izango da Alabazan-en eskutik “Munduko familiarik onena” ipuin musikatuarekin, eta askoz sorpresa gehiago. Hartu sarrera doan maiatzaren 15ean Bizkaia Aretora joateko.

 

Badakizu www.bbkfamily.eus webgunean zerbitzu ugari ditugula zuretzat. Zu eta zure familia erdigunean zaudete, horregatik, aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu, hazkuntzari buruzko podcastak umorez eta zorroztasunez, online prestakuntza, baliabideen gida seme-alabak hazi eta hezteko prozesuan behar dituzun profesionalak aurkitzeko, eta beste gauza asko. Nabigatu BBK Familyren webgunean eta topatu behar duzuna.

 

Menu

BBK Family Learning

×