Pribatutasun politika

BBK-k bere erabiltzaileen pribatutasun-eskubideak errespetatzen ditu eta horiei buruz BBK-K jasotzen dituen datu pertsonalak babestearen garrantzia aitortzen du.

Horregatik, pribatutasun-politika honen bidez, gure web-orriak (www.bbkfamily.eus) dituen atalen barruan egiten ditugun datu-tratamenduen berri eman gura dizugu.

1.- Fitxategiaren arduradunaren nortasuna

Erabiltzaileak WEBGUNEKO formularioetako edozeinen bidez emandako informazioa Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak eta BBK Fundazioak (aurrerantzean biak “BBK”) tratatuko dute, tratamenduaren arduradun gisa, aurrerantzean ‘erakundea’; horien IFK G-48412720 eta G-48644371 da, hurrenez hurren, eta helbidea: Kale Nagusia 19-21, 48001 Bilbo (Bizkaia).

2.- Tratamenduaren helburua

Oro har, erabiltzaileak emandako informazioa erakundeak helburu hauetarako tratatuko du:

  • BBK-k antolatutako ekitaldi eta jardueretan parte hartzeko eskaerak kudeatzea
  • Erabiltzaileak WEBGUNEAREN bidez eskatutako informazioa ematea.
  • Erabiltzaileak behar duen laguntza ematea.

Tratamendu hau legezkotzen duen oinarri juridikoa erabiltzaileak emandako adostasuna da webgunean izena emateko formularioak bete dituenean, edo harremanetarako formularioaren bidez gurekin harremanetan jarri eta Pribatutasun Politika hau onartu duenean.

Hala ere, webgune honetan datu pertsonalak biltzeko formulario batzuk aurkituko dituzu. Formulario horietako bakoitzean baliteke informazio zehatza aurkitzea berorien bidez ematen dituzun datuen tratamenduari buruz.

3.- Informazioaren hartzaileak

Erakundeak ez dio emango informazio hau hirugarrengo bati, indarrean dagoen legeriak ez badu horretara behartzen (adibidez, eskaera ofiziala polizia-ikerketa baten esparruan) edo ez badira webgune hau mantendu eta kudeatzeko erakundeari zerbitzuak ematen dizkioten hornitzaileak.

4.- Eskaturiko informazioaren nahitaezko edo aukerako izaera

Formulario bakoitzean nahitaezko datuak horrela identifikatuko dira bertan, asterisko batez seinalatuta.

Informazio hori emateari uko eginez gero, ezinezkoa izango da erabiltzaileak eskaturiko zerbitzua burutzea.

5.- Eskubideak egikaritzea

Erabiltzaileak ezeztatu egin dezake bere adostasuna, eta bere datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak egikaritu ditzake, baita tratamendua mugatu edo zuzenean aurka egiteko, edo eramateko eskubideak egikaritu ere; horretarako, protecciondedatos@bbk.eus; helbide elektronikora edo ohiko postaz “Fitxategiaren arduradunaren nortasuna” atalean adierazitako helbidera idatzi behar du, WEBGUNEAREN erabiltzaile gisa bere burua identifikatu eta NAN edo dokumentu baliokide baten kopia erantsi eta eskaera zehaztuta.

Halaber, argibide gehiago nahi badu edo datu pertsonalak babesteko duen eskubidea urratu egin zaiola uste badu, erreklamazioa jarri ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (ww.aepd.es) aurrean.

6.- Erabiltzailearen konpromisoak

Erabiltzaileak ziurtatzen du 14 urte baino gehiago dituela eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela.

14 urte baino gutxiago izanez gero, erabiltzaileak beren guraso edo tutoreek gainbegiratuta bakarrik sartu ahal izango dira WEBGUNERA, hauek izanik dagozkien inprimaki edo formularioak bete behar dituztenak.

BBK-k aukera emango die guraso edo tutore horiei beren seme-alaba edo babespekoen eskubideak egikaritzeko, “Eskubideak egikaritzea” atalean adierazitakoaren arabera.

Halaber, erabiltzailea konprometitzen da emandako informazioan gertatzen den edozein aldaketaren berri erakundeari ematera mezu elektroniko bat protecciondedatos@bbk.eus helbidera bidalita, betiere WEBGUNEAREN erabiltzaile gisa bere burua identifikatu eta aldatu beharreko informazioa zehaztuta.

7.- Hirugarrengoen datuak, erabiltzaileak emanak

Erabiltzaileak edozein helbururekin hirugarrengoen datuak ematen baditu, ziurtatu behar du pertsona horiek aldez aurretik informatu dituela eta lortua duela berorien adostasuna datuak erakundeari jakinarazteko.

Erabiltzaileak ziurtatzen du ukituriko pertsona horiek 14 urte baino gehiago dituztela eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela.

Erabiltzaileak baldintza hauek ez betetzeagatik erantzukizunak ondorioztatu edo eratortzen badira, ez-betetze horren ondorioez erantzun beharko du berak.

8.- Cookieak eta jarraipen-artxiboak

Erabiltzaileak onartzen du cookie eta IP helbideen jarraipen-artxiboen erabilera, horrek erakundeari estatistikak egiteko datuak biltzea ahalbidetzen baitio: lehenengo bisitaren data, zenbat aldiz bisitatu den, azken bisitaren data, zein URL eta domeinutatik datorren, erabilitako esploratzailea eta pantailaren bereizmena.

Erabiltzaileak aukera du cookieak sortzea eragozteko, bere nabigazio-programan dagokion aukera hautatuz. Hala ere, erakundea ez da erantzule izango horien desaktibatzeak web-orriaren funtzionamendu egokia eragozten badu.

Cookieei buruzko argibide gehiago gure COOKIE POLITIKAN lor dezakezu.

9.- Segurtasun-neurriak

Erakundeak beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu, datu pertsonalen segurtasuna bermatu eta horien aldaketa, galera, tratamendu edo baimendu bako sarbidea saihesteko, betiere kontuan izanda teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak, giza ekintzatik nahiz ingurune fisiko edo naturaletik etorriak izan.

Dena dela, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla eraso ezinak.

Gure Pribatutasun Politikan dagoen informazioaz inolako zalantzarik izanez gero, bidal ezazu mezu elektroniko bat hona: protecciondedatos@bbk.eus.

 

Menu

BBK Family Learning

×