Presentzia fisikoaz haratago, zure seme-alabei emozionalki laguntzeko moduan zaude?

Lehen aldiz guraso bihurtzen garenean, egoera berri honen lehen ondorioetako bat geure buruarentzat dugun denbora falta edo astirik eza izaten da. Une horretatik aurrera, normalean bigarren maila batera igarotzen gara geu eta familian denbora ematea lehenesten dugu. Une horretatik aurrera, normalean bigarren maila batera pasatzen gara eta familian denbora pasatzea lehenesten dugu. Seme-alabak handitzen doazen heinean, alde batera utzi genituen jarduera batzuk (zaletasunak, topaketak, etab.) berreskuratuz joaten gara eta gure errutinan sartzen.  zaletasunak, topaketak, etab. Baina izan genuen espazio horren zati bat berreskuratzen badugu ere, familiari denbora eskaintzen jarraitzen dugu, zalantza barik.

Presente egoten gara parkera, urtebetetzeetara, asteburuetan partidetara… eramaten ditugunean, edo arratsaldeetan etxean gaudenean. Fisikoki presente gaude, baina, pentsatu al duzu benetan laguntzeko moduan egoten zaren? Eta horren haritik, badakizu zer esan nahi duen emozionalki laguntzeko moduan egoteak?

Gure seme-alaben sentimenduak interpretatzeko, enpatizatzeko eta baliozkotzeko dugun gaitasuna da emozionalki laguntzeko moduan egotea. Hau da, beraien emozioekin, beharrizanekin eta helburuekin bat etortzeko edo sintonian egoteko gaitasuna da.  Lotura handia du atxikimendu seguruaren estiloarekin, eta ezaugarri hauek ditu:

  • Gure seme-alaben seinaleei arreta jartzea eta haien beharrizan emozionalei erantzutea (adibidez, kontsolatzea, lasaitzea, etab.), baita haien beharrizan fisikoei ere (elikadura, atsedena, etab.).
  • Haien emozioengatik haserretu beharrean, enpatizatzen, ulerkorrak izaten eta irtenbideak bilatzen saiatzea. Alde horretatik, garrantzitsua da gure seme edo alabarekin maila emozionalean sintonizatzea eta zer gertatzen zaion jakiten saiatzea.
  • Adinarekin bat datozen arauak eta mugak ezartzea.
  • Autonomia eta autoestimua sustatzeko trebetasunak irakasten zentratzea.

Laguntzeko prest egoteak familiako kide izatearen sentimendua eta harremana hobetzen laguntzen digu, eta haurrei egoerak hobeto maneiatzen, une jakin batzuetan nola sentitzen diren identifikatzen eta beren burua erregulatzen irakasten die. Horregatik, familietan emozionalki laguntzeko moduan gaudenean, portaera-arazoak murriztu egiten dira.

Bestalde, gehien deskonektatzen gaituen elementuetako bat telefono mugikorra da. Fisikoki presente gaude, baina gure burua laneko mezu elektronikoetan dago, eta erdizka entzuten ditugu elkarrizketak, egiteke ditugun zereginak sartzen zaizkigulako. Ataza edo zeregin anitzetarako joeraren ondorioz, unean uneko egoeratik kanpo egoten gara eta emozionalki laguntzeko moduan egotea gehiago kostatzen zaigu.

Nola dakit emozionalki laguntzeko moduan nagoen edo ez?

Gaur egun bada Emozionalki laguntzeko moduan egotearen inguruko test bat, eta, horri esker, familiek beren indarguneak eta ahulguneak identifika ditzakete, lehenak indartu ahal izateko. Zehazki, test honetan honako hauek baloratzen dira:

  • Sentsibilitatea: haurren emozio- eta jokabide-seinaleak behar bezala hautemateko eta horiei erantzuteko gaitasuna. Adibidez, gure alaba kasketaldi bat izaten ari bada gose delako, gertatzen ari zaiona identifikatzeko gai izatea eta behar bezala erantzun ahal izatea, geurekin janari osasungarri pixka bat eramanez beti.
  • Egituratzea: beren ingurunea esploratzen eta kuxkuxean edo ikusmiran ibiltzen laguntzeko gaitasuna da, aldi berean mugak ezarriz. Adibidez, parkean gaudenean, animatu gazteluren batera igotzen saia daitezen edo erronka berri bati aurre egin diezaioten, fisikoki prestatuta baldin badaude betiere.
  • Intrusiorik eza: beren autonomia oztopatu barik laguntzeko moduan egoteko gaitasunarekin lotuta dago. Adibidez, neska zaharragoekin futbol-zelai batera joanez gero, animatu bertan jolasten ari direnekin jolastera kukurruku egiten eta guztien jokoa antolatzen hasi barik.
  • Etsaitasunik eza: erantzun gisa, ezinegona, oldarkortasuna edo haserrea modu nabarian edo ezkutuan ez adieraztea da. Adibide bat: haur batek kontatu nahi diguna pazientziaz entzutea, diskurtsoa antolatzen kostatzen bazaio ere.

Pertsonen arteko harremanez ari garenez, argi dago gure seme-alabek ere nolabaiteko prestasun emozionala izan behar dutela prozesu hau errazagoa izan dadin. Horrela, gu beraien jardueretan edo elkarrizketetan sarrarazteko ekimena badute, errazagoa izango da konektatzea.

Eta, azkenik, zer egin dezaket emozionalki laguntzeko modu hobean egon nadin?

  • Zure seme-alabekin zaudenean, murriztu beste gailu edo zeregin batzuekiko esposizio-denbora. Badakigu beti ez dela posible, baina saia zaitez, ahal duzun neurrian, haiekin berba egiten, haiei begiratzen, elkarreraginean jarduten, jakin-mina erakusten eta arreta aktiboagoa ematen.
  • Utzi azeleragailua zapaltzeari. Saiatu gauzak moteltzen eta erritmo motelagoa onartzen. Har ezazu denbora entzuteko, pazientzia izan eta saiatu batzuetan itotzen gaituzten errutinatik eta ertzetatik pixka bat ateratzen noizean behin.
  • Erakutsi konfiantza. Zure seme-alabek beren akatsetatik ikas dezakete, izan konfiantza gauzak autonomia handiagoz egiteko duten gaitasunean, eta zu gertu egon zaitezke, zelan egiten duten behatzen, epaitu barik.
  • Sortu tarte edo guneak hitz egiteko: Zelan sentitzen zaren adierazteko, beraien sentimenduez edo pentsamenduez, gustuez edo ilusioez eta abarrez galdetzeko. Emozionalki laguntzeko moduan dagoena deseroso sentitu gabe emozioez berba egin dezakeen pertsona da.

Azkenik, baliteke honen guztiaren gauzarik garrantzitsuenetako bat oinarri seguru bat eskaintzea izatea eta, aldi berean, harreman osasuntsuagoak sustatzen dituen harreman-modu bat erakustea. Emozionalki laguntzeko moduan egon diren familietan hazitako haurrak helduaroan gai dira horrelako harremanak sortzeko ere. Probabilitate handiagoarekin, lotura sendoagoak sortu ahal izango dituzte beste pertsona batzuekin, bai adiskidetasunaren arloan, bai maitasun-harremanetan, eta, beraz, emozionalki laguntzeko moduan egotea bizitza osorako oparia da.

Beatriz Alonso Sánchez. Pedagogoa, psikologoa eta Diziplina Positiboko hezitzailea

EMOZIONALKI LAGUNTZEKO MODUAN EZ EGOTEAREN ONDORIOAK

Artikulua honi buruz: Emozionalki laguntzeko moduan egoteko ereduak eta eskolaurrean osasun mentaleko arazoak1

Emozionalki laguntzeko moduan egoteari buruzko lana

BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu?   Harpidetu gure newsletterrera!

Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu. 

Código QR

Menu

BBK Family Learning

×