Pornoari buruz hitz egin behar dugu

Nerabezaroa haurren bizitzako etapa konplexua da, aldaketa fisiko, psikologiko eta sozial ugari gertatzen baitira; horien artean, sexualitatearekin lotutako aldaketa guztiak daude.

10 nerabetik ia 7k pornografia kontsumitzen dute, eta 12 urterekin sartzen dira lehen aldiz. Hala erakusten du Save the Children erakundeak egin duen ‘Sexu-informazioa: pornografia eta nerabezaroa’ txostenak, nerabeen arteko sexu-edukien kontsumoa eta horiek beren harremanetan eta garapenean duten eragina aztertzeko.

Save the children erakundeak taburik gabeko errealitate horri aurre egiteko eta haurren eta nerabeen beharretara egokitzen diren proposamenak eskaini ahal izateko garatu du azterlan hau; gomendio horiek, gainera, haien ongizatea eta nortasunaren garapen osoa bermatuko dute. Familiei laguntzeko asmoz, txosten honekin batera gurasoentzako gida espezifikoa prestatu dute: ‘Pornoaz hitz egin behar dugu’. Bertan, seme-alaben sexualitateari nola heldu azaltzen zaie.

Doan deskargatu dezakezu hemen

Egilea: Daniel Santacruz, psicólogo y sexólogo
Ilustratzailea: Íñigo Navarro Dávila
Koordinazioa: Paloma García Berrocal
Argitaletxea: Save the children

Menu

BBK Family Learning

×