Internet eta Teknologia Berriak, hitz egingo dugu familiartean?

Teknologia berriak, Internet eta sare sozialak ezinbesteko bihurtu zaizkigu gizartean. Gaur egungo haurrak teknologia berriez inguratuta jaiotzen eta hazten dira. Hala, natibo digital ere deitzen diete belaunaldi berriei. Izan ere, zer etxetan ez dago ordenagailu bat, smartphone bat, tablet bat edo bideokontsola bat?

Interneten sartzeko erraztasunak, bai gailu informatikoetatik, bai telefonia mugikorraren bitartez, ezinbesteko bilakatzen du tresna hori. Teknologia berriek baldintzatu egiten dute gure seme-alabek beren inguruneaz duten pertzepzioa zein beren kideekin erlazionatzeko modua.
Internetek, sare sozialek eta teknologia berriek hamaika aukera ematen dizkiote familia osoari gauza berriak deskubritzeko, baina, horretaz gain, arriskuen iturri ere badira, batez ere etxeko txikienentzat. Hori dela eta, gurasook tresna horiek erabiltzen jakiteko eta ezagutzeko ahalegina egin behar dugu. Hala, lortuko dugu gure seme-alabak hezterakoan zentzu etiko eta morala eskuratzen dutela bermatzea, gero tresna horiek modu seguru eta arduratsuan erabil ditzaten. HITZ EGINGO DUGU HONETAZ GUZTIAZ
FAMILIARTEAN? GOZA DEZAGUN!

Deskargatu hemen.

Eusko Jaurlaritzak argitaratu du.

Menu

BBK Family Learning

×