Ikasi irakurtzen oiloarekin eta saguarekin

Sagua, ustekabean, oiloaren oilategian sartu da eta lagun onak egin dira berehala. Elkarrekin, sekulako gauzak asmatuko dituzte asperdura uxatzeko: hegan egiten saiatuko dira, saguaren urtebetetzea ospatuko dute, eta animalia bitxi bat ezagutuko dute.

Dena den, oiloak nahiago luke oilategitik kanpo zer dagoen ikusi… Hori dela eta, ihes egiteko plan bat prestatuko dute.

Liburu umoretsu bat, irudi alaiz hornitua, haurrekin batera irakurtzeko. Atal bakoitzean, testu bat elkarrekin irakurri, eta gero, haurrak bakarrik jarrai dezake.

Egilea: David Vlietstra
Ilustratzailea: Renska de Kinkelder
Argitaletxea: Ttartalo

Menu

BBK Family Learning

×