Idatzi familiari buruzko kontakizun bat eta aukeratu zure oparia

Gogoratzen duzu iaz familiei edo hazkuntzari buruzko mikrokontakizun bat idaztera gonbidatu zintugula? Uda honetan ere gai horiei buruz idaztera animatu gura zaitugu, baina oraingoan euskaraz edo gaztelaniaz gehienez bi orrialdeko kontakizun bat bidal diezagukezu. Familia osoak parte hartzea gustatuko litzaiguke, amamek, aitaitek, gurasoek, seme-alabek… Pertsona bakoitzak kontakizun bat bidal dezakezue edo bat idatzi familian. Zuen idazkiak astero argitaratuko ditugu BBK Familyren webgunean, El Correo-n dugun gunean eta Telegram kanalean. bbkfamily@bbk.eus helbidera bidal ditzakezue ekainaren 12tik uztailaren 9ra.

Zer opari aukeratu dezaket?

Gainera, idazkiak bidaltzen dizkiguten haur eta nerabeak gure bulegotik pasa ahal izango dira liburu edo joko bat jasotzera. Banatuko ditugunen artean dago Iñigo Aginagaren Futbolaz inoiz kontatu ez zidatena”, kirolaren bidez gazteenei pertsona gisa garatzen lagunduko dieten gaitasunetan laguntzeko asmoz sortua. Kapituluetan zehar hainbat kirol-esperientzia aurkezten dira, protagonistari bere emozioak ezagutzen eta horiekin modu egokian erlazionatzen lagundu dioten esperientziak.

Era berean, nahiago baduzue, BBK Family-ren Familia-eredu desberdinak ipuina aukeratu dezakezue. Ipuin horren helburua da gurasoek eta seme-alabek familia-aniztasunari, aniztasun afektibo-sexualari, eta genero-aniztasunari buruz solastatu edo elkarrizketatzeko familian galderak, itaunak sorraraztea. Gainera, ipuinarekin batera, paper imanduarekin ebakigarrien joko bat dator, liburuaren gaiari lotuta, non pertsonaiak jantzi egin daitezkeen.

Edo Mónica Díaz Ponte-k idatzitako Conectados sin apagar el cerebro liburua eraman dezakezue, Raquel Gu-ren ilustrazioekin. Liburu honetan haur eta nerabeentzako online mundua azaltzen da, konplexua eta arriskutsua izan daitekeena. “Conectados sin apagar el cerebro” tutorial bikaina da, sarean arrakasta lortzeko trikimailu eta teknikekin, baina baita zentzuz eta segurtasunez nabigatzeko ere, pribatutasuna mantenduz eta beren benetako bizitzarekin orekan.

Eta azkenik, Hitzetik harago / Más que palabras” jokoa aukeratu ahal izango dute, familiak (aitaita-amamek, osaba-izekok, bilobek, seme-alabek, amek…) jolasean elkar ezagutu eta ikas dezan. Zerk egiten ditu benetan zoriontsu nire seme-alabak? Zerk sufriarazten die? Zer dakite seme-alabek nitaz? Eta nire familiak egunero aurrean izaten dituen beldurrez? Zer dakigu batak besteari buruz? Denbora asko ematen dugu familian, baina gehienetan eguneroko bizimoduak ez digu aukerarik ematen soseguzko berbaldi edo solasaldi lasai bat izateko; edota agian ez dakigu nola hasi elkarrizketa bat seme-alabekin beraien ikasketez edo urgentziaz konpondu beharreko arazoez harago.

Amamentzako, aitaitentzako, gurasoentzako opariak

Guraso eta aitaita eta amamentzat, hemen uzten dizkizuegu, kontakizun bat bidaltzen badiguzue, aukera ditzakezuen liburuak:

Libérate de la carga mental (Agortua)

-Educar en el feminismo

Tu mejor versión como padre (Agortua)

Madres mamíferas

Educar en la tolerancia

-Risas al punto de sal

Umbilical

-¡Hola familia!

Surfear la vida

Mamá, soy mujer

La vida es la hostia

Educar sin GPS

Los niños que fuimos, los padres que somos

Adolescentez de la A la Z

-Madre en duelo

Y a ti ¿qué te estresa? (Agortua)

(En) plan lector

Jasotzeko, BBK Familyren bulegora etorri beharko duzue, ez baitira postaz bidaliko.

Anima zaitezte familian idaztera, baina, badakizue, kontakizun pertsonalak ere bidali ahal dizkiguzue! bbkfamily@bbk.eus

BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu?   Harpidetu gure newsletterrera!

Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu. 

Código QR

 

Menu

BBK Family Learning

×