Hor zaude?

Gogoratzen duzu azaroan aurkeztu genuen familien beharizanei buruzko BBK Family ikerketa? Horretan kontatu ziguten seme-alagekin nola egon behar dugun jakin badakizula; hala ere, praktican jartzea zailagoa zela. Horrez gain, 10 gurasotik 8k aitortzen zuten mugikorraren mende egoten zirela seme-alabekin zerbait egiten zuten bitartean.

Hori dela eta, “Hor zaude?” kanpaina jarri genuen martxan, fisikoki egoteak ez baitu esan nahi prest gaudenik. Etengabeko interferentziak ditugu, eta horiek ez digute gure seme-alabak bizitzen ari diren emozioei, ezta geure emozioei ere, arreta jartzen uzten, eta gatazkak ondo konpontzea eragozten digute.

Horregatik, bultzatu gura genituen noiz eta zelan egon erabakitzera, egunerokoaren testuinguruak edo presak arrastaka eraman barik. Web honetan hainbat materiala topatuko dituzue, artikuluak, podcastak, bideoak, seme-alabekin prestasuna edo laguntzeko moduan egotea hobetzeko asmoz.

Era berean, astero kanpainan zehar erronka bat proposatuko genizuen. Pepa Horno psikologoak, Eva Bach pedagogoak edo Xabier Madariaga kazetariek, besteak beste, animatu zintuztete egitera.

Eta bukatzeko, maiatzaren 14an 11:30 ean, La Casilla pabilioan antolatu genuen. BBK Family haur eta nerabeen kontseiluak diseinatu du. Tailer eta ekintza batzuk egongo dire, haiek gurasoekin jolastu nahi dutelako. Etor zaitezte ondo pasatzera!

 

2. erronka, eta zuk, zer egiten duzu?

Podkast

BBK Family Learning

×