Hazkuntza gogorra da? Hori aldatu egingo da

Askotan pisutsua gertatzen zaigu hazkuntza. Seme-alabak izatea pentsatzen dugunean, munduko gurasorik onenak izango garela uste izaten dugu, Hazkuntza-labirintoen podcast batean hitz egin genuen bezala. Eta beti saiatzen gara horrela izaten. Baina pentsamendu horiek hotzean izaten ditugu, hau da, ez ditugu izaten lanean atsekabe bat izan dugunean, edo hagineko minagatik lo egin ezinik egon garenean.

Hala ere, hazkuntza ez da beti baldintza egokietan egiten, bizitza igarotzen den aldi berean gertatzen baita, bere une on eta txarrekin, bere izu-ikarekin, bere zoritxarrekin, batzuetan. Horregatik, ona da egunerokoa kudeatzen lagunduko diguten gaitasunak eskuratzen joatea, errurik gabe, hainbeste estres barik. Eta hor sartzen da BBK Family, hazkuntza arinagoa izan dadin lagundu nahi dizugulako. Ez utzi gure webgunea begiratzeari, laster kontatuko dizugu-eta zer egiten ari garen.

Menu

BBK Family Learning

×