Gure seme-alabei eskola-jazarpenean (eta beste batzuetan) laguntzea

Mezu bat bidaltzen digute eskolatik, eta gure alabekin etxean hitz egitera gonbidatzen gaituzte, gainerako neskekin harreman ona izatearen garrantziaz hitz egitera. Gatazkak ote daude? Jazarpen-egoeraren bat ote dago? Nire alaba zerbaitetan sartuta ote dago?

Umeak elkarrekin erlazionatzen dira familian, ikastetxean, parkean, aisialdi- eta kirol-taldeetan, eta baita sare sozialetan ere. Helduok gizarte-trebetasunak lortzen lagundu behar diegu, errespetutik eta tratu onetik abiatuta harremanak izateko.

Badakigu harremanen barruan interes-gatazkak egoten direla. Gatazka ez da berez txarra.  Gertatzen den zerbait da, eta garrantzitsuena behar bezala konpontzen ikastea da. Hainbat formula daude horri aurre egiteko:

  • Lehiaketa (Nik irabazi/zuk galdu)
  • Egokitzea (Nik galdu eta zuk irabazi)
  • Ihesa (Nik galdu /zuk galdu)
  • Negoziazioa (Nik zerbait galdu eta irabazi/zuk zerbait galdu eta irabazi)
  • Lankidetza (Nik irabazi/zuk irabazi)

Lehenengo hiru formulak une jakin batzuetan erabilgarriak izan daitezkeen arren, garrantzitsua da neskek eta nerabeek azken formulak erabiltzen ikastea, horiek baitira Tratu Onaren ereduarekin koherenteenak.

JAZARPENA

Jazarpena “txarto konpondutako” interes-gatazka al da, beste barik? Ez. Gatazkak daude eta jazarpena dago. Jazarpena indarkeria mota bat da (fisiko-emozional-sexuala), taldean gertatzen da eta “nagusikeria” edo larderia ematen da. Jazarleak bere buruari ematen dio, edo besteek ematen diote edo lagatzen diote, gehiegikeriaz beste batzuengan eragiteko “boterea”.

Batzuetan, botere-sentsazio hori gaizki ulertutako kontzeptu hauekin lotzen da: maitasuna edo adiskidetasuna, autoestimua, lidergo autoritarioa, nagusitasuna desberdinaren eta zaurgarriaren (klase sozial, etnia, genero, desgaitasun eta abarren) aurrean, etab.

Egoera horretan, oro har, dinamika eta rol jakin batzuk egoten dira ezarrita. Honako rol hauek aurki ditzakegu: “jazarlea”, “jazarria”, “konplize aktiboa” (laguntzailea, bultzatzailea) eta “behatzailea” (lekuko pasiboa edo permisiboa).

Eta dinamikei buruz:

  • Erasoak (hitz edo berbazkoak, fisikoak, psikologikoak, sexualak) maiz gertatzen dira, ustekabekoak askotan, eta ume berari zuzentzen zaizkio beti.
  • Erasoak biziak, “oso agerikoak” izan daitezke, edo “sotilak” maila emozionalean (adibidez, bakartzea, “baztertzea” edo arbuioa erakustea).
  • Indarkeria ez da eremu jakin batean “bakarrik geratzen”, gehiagotara ere hedatzen da. Adibidez, eskolan jazarritako neska bat sare sozialetan, parkean edo kirol-klubean ere izan daiteke jazarria, partekatzen badituzte.

Ama garen aldetik, gure seme-alabak egoten diren eremuetako helduen laguntzarekin, gure ardura edo erantzukizuna da haurrak dinamika horietan ez sartzea eta aipaturiko rol horietako bakar bat ere beren gain ez hartzea.

ZELAN OHAR GAITEZKE JAZARPEN-EGOERA BATEN PARTE DIREN EDO EZ

Ildo horretan, badira guraso gisa kontuan har ditzakegun seinale batzuk.

Jazarritako neskato baten kasuan, 4 faktore ikus ditzakegu:

  • Gorputza: tripako mina, buruko mina… jateari uztea edo modu konpultsiboan jatea, arnasa hartzeko zailtasunak, insomnio edo loezina, tik-ak, …
  • Aldaketak: jokatzeko moduan, emozioetan, harremanetan… Gutxi gorabehera alai egotetik nahiko triste egotera pasa daitezke, eta sarriago negar egitera, bakartzera, oldarkor agertzera, errendimendu akademikoa jaistera…
  • “Kanpaiak”: “piper egin”, kexatu, saihestu, ukatu… egiten dute edo aitzakiak bilatzen dituzte eskolara edo beste leku batzuetara ez joateko edo pertsona jakin batzuekin ez egoteko.
  • Kontatzea: batzuetan gertatzen zaiena kontatzen dute, baina prozesuak denbora luzea daramanean eta isiltasun handiaren ostean egiten dute.

Egia da zenbait osasun-egoera puntualek edo nerabezaroan bizitzen dituzten prozesuek edo bizi-aldaketekin loturikoek (dibortzioa, heriotzak, bizileku-aldaketak,…) edo beste arazo batzuek… seinale horietako batzuk eragin ditzaketela. Zerbait gertatzen ari dela ohartzea eta laguntzeko komunikazioa irekitzea da interesgarria.

Eskola-jazarpena egiten duten umeekin, batzuetan zailagoa da horren berri izatea. Ikusi denez, ume horiek ez dute bulkaden kontrolik, frustrazioarekiko tolerantzia txikia izaten dute, enpatia eta erantzukizun-hartze gutxi izaten dute, harremanetan jokabide oldarkorrak izaten dituzte, nagusitasun-sentsazioa izaten dute, lehia oldarkorraren eta botere-agerpenaren bidez lidergoa bilatzen dute, iseka eta umilazioa behin eta berriz erabiltzen dituzte, jazarpenerako jarraitzaileak bilatzen dituzte, beren ideiekin bat ez datozenak baztertzen dituzte, … Era berean, ez da erraza jakitea hori guztia jazarpenarekin batera datorren ala ez, baina horrelako jarrerak hautematen baditugu, kezkatu egin beharko genuke. Hala ere, batzuetan ez dugu ikusten eskolatik edo beste baliabide-gune batzuetatik deitzen ez diguten arte. Batzuetan, baita ere ikusten da pairatu duten jazarpena emozionalki ongi konpondu ez duten haurrek kontrako rola hartzen dutela gero.

Behatzaileak diren neskatoen kasuan, gertatzen dena identifikatzea ere kosta egin daiteke.  Batzuetan, urduri ikusten ditugu, ondoezen batekin, ez dute eskolako edo gertatzen den tokiko gauza askorik kontatu gura izaten, eta beste aldaketaren bat nabari dezakegu. Behatzaileen zeregina oso garrantzitsua da jazarpen-egoerak detektatu eta horietan jardun ahal izateko. Horrelako egoerak desaktibatu ahal izateko funtsezko pieza direla frogatu da.

ZER EGIN DEZAKEGU?

Egoera horiek gertatzen direnean, familiek egoki prebenitzeko, detektatzeko eta jarduteko erantzukizuna dugu.

Prebentziotik lan egitea. Honako alderdi hauek har ditzakegu kontuan:

  • Hezkuntza emozionala.Funtsezkoa da neskatoak ezagutzen joatea beren gorputza nola dagoen, beren emozioak eta horiek zelan adieraz ditzaketen jakitea, edo beren burua eta ingurukoak zaintzeko nola jardun dezaketen (amorruarekin, tristurarekin, beldurrarekin, nazkarekin, …). Halaber, erreferente helduok behar besteko egonkortasun eta sendotasun emozionalarekin sentitu behar gaituzte, gauza “mingarriak” guri kontatzera ausart daitezen “gu lur jota geratu barik”.
  • Ondo maitatzea. Pertsona batek zu ondo maitatzea, zaintzea eta errespetatzea zer den, horrek zer esan gura duen transmititzea. Eta zelan maitatu, zaindu eta errespetatu behar den ondo. Eta ekuazio horretan ez da sartzen botere-gehiegikeria, ez da sartzen indarkeria fisikoa edo emozionala (ez gezurrak, manipulazioa, xantaiak, umilazioak, …) eta ez da sartzen sekretu txarrak gordetzea, zeuri min egiten dizutenak edo beste pertsona bati min egiten diotenak.
  • Familia-komunikazioa. Etxean indarkeriarik gabeko komunikazioa praktikatzea eta komunikazio-bideak irekitzea jakiteko non eta zer egiten duten, beren taldeetan zer gertatzen den … eta jakin dezatela guregana etor daitezkeela eta beren kezkak (onak eta txarrak) kontatu, epaitu gabe eta pentsamendu kritikoa sustatuz.
  • Babes-arauak eta laguntza eskatzea. Jakin behar dute zein diren pertsonen arteko harreman-kode babesleak, zein diren igaro ezin diren mugak eta nola, nori eta noiz eska diezaiokegun laguntza abusuzko eta indarkeriazko egoera bat ikusten edo bizitzen badugu.
  • Gatazkak konpontzeko hezkuntza. Helburua da, indarkeriarik gabe eta lankidetza- eta negoziazio-planteamenduetatik, arazoak konpondu ahal izateko ikaskuntzak modelatzea eta ahalbidetzea. Horretarako, etxean ere praktikatu behar dugu, diziplina positiboko eredu batetik abiatuta eta eguneroko bizitzan beraien parte-hartzeari eta autonomiari tartea emanez.
  • Desberdintasunarekiko begirunea. Etnia, genero, gaitasun, egoera ekonomiko… desberdinen alde onak ikustea eta errespetatzea, zaurgarritasunari arreta berezia eskainiz.
  • Eskolarekiko eta baliabide-guneekiko lankidetza. Eskolaren edo baliabide-guneen dinamikan parte hartzea, komunikazio-bideak izatea hitz egiteko, barne-babeseko politikak ezagutzea eta horiei ekarpenak egitea, eta babes-koordinatzaileekin lankidetzan aritzea eskatzen du. Bereziki, errespetuzko bizikidetza, ekimen eta horri buruzko kezken feedbackari buruzko gaietan.

Aktiboki jardutea jazarpena detektatzean

Gure alaba rol batean nahiz bestean egon, aktiboki erantzun behar dugu laguntzeko. Laguntza eskatzen duen sufrimendua dago, saihestu beharreko gaiak eta indartu beharreko gaitasunak. Gako orokor batzuk daude:

  • Jazarpena da. Ez da garrantzi bako huskeria bat, ez da eskuetatik joan den txantxa bat. Jazarle, konplize edo lekuko rolen kasuan, garrantzitsua da hori azpimarratzea. Baita jazarritako neskatoarentzat ere, ziur aski bakarrik edo besteek beharrezko garrantzia eta laguntza eman barik bizi izan duen zerbaitetan errekonozimendua senti dezan.
  • Entzute enpatikoa. Emozioak ezagutzea, baliozkotzea eta laguntzeko bideak irekitzea. Jazarritako umearen kasuan, garrantzitsua da adieraztea sinesten diogula, oso txarto sentituko zela, ez dela bere errua, eta lagundu egingo diogula hobeto egon dadin.
  • Ardura edo erantzukizuna hartzea. Kontuz ibili behar da gertatu denagatik errudun ez sentiarazteko jazarritako neskatoa eta bakarrik geratzea saihesteko, berdinekin eta helduekin elkarreragin edo interakzio positiboak bultzatuz segurtasunetik. Beste rolen kasuan, beharrezkoa izango da gogoraraztea egindakoa ez dela sartzen errespetuzko harreman-kodeetan, eta gertatutakoaren erantzukizuna hartu behar dutela, ondorioak onartu behar dituztela eta aldaketak egin gauzak beste modu batera kudeatzeko. Familiek osatzen duten komunitateak, eskolak, bestelako baliabide-guneek, … beren gain hartu behar dute erantzukizuna, eta elkarrekin lan egin behar dute beharrezko laguntzak emateko eta neurriak bideratzeko, eta horrelako egoerak prebenitzeko lanean jarraitu behar dute. Garrantzitsua da helduok ez ezkutatzea, zer egin dugun edo ez dugun egin begiratzea, prebentzio-neurriek funtzionatu duten ala ez, eta zer laguntza-mekanismo ditugun ikustea. Eta garrantzitsua da horretan lankidetzan aritzea.
  • Geure emozioak kudeatzea. Gure semea eskola-jazarpeneko egoeran egotea ez da emozionalki kudeatzeko erraza. Itoegingaitezke,sufritu,errudunsentitu,amorruzlehertu… Gure emozioak adierazi ahal izango ditugu “lur jota” edo “blokeatuta” geratu barik, beharrezkoa izango da gure gaitasun emozional guztiak martxan jartzea eta gure sare afektiboaren babesa eta sostengua izatea. Hori bai, betiere ondo hartu, entzun eta zelanbaiteko lasaitasun eta segurtasuneko emozioak errazten dituzten pertsonekin.
  • Laguntza profesionala. Batzuetan, bai gure seme edo alabak eta bai guk geuk, gure sarearen estaldura naturalaz gain, laguntza profesionala beharko dugu agian. Kasu horietan, garrantzitsua izango da gure seme edo alabari aukera hori modu egokian planteatzea.

Badira zenbait liburu, material eta gida familioi lagun diezaguketenak:

Prebentzioan laguntzeko ipuin eta liburu batzuk ere badaude:

  • El jardín de los abrazos. José Antonio Luengo. Senticuentos.
  • El sombrero de Bruno. Canizales. Beascoa.
  • Nuna sabe leer la mente. Orit Gidali. Birabiro.
  • Monstruo pequeño dice no. Hainbat egile. Pulp.
  • ¿Qué le pasa a Uma? Raquel Días. Nubeocho.
  • El club de los valientes. Begoña Ibarrola. S.M.
  • Querido Monstruo. Lluis Prats. La Galera.
  • Rojo o por qué el bullying no es divertido. Jan de Kinder. Tramuntana.
  • Confieso que una vez acosé, confieso que una vez fui acosado (nerabeak). Mati Morata. Grupo Editorial Universitario.
  • Máscaras rotas (nerabeak). Hainbat egile
  • La lección de August (nerabeak). R.J. Palacio. Nube de Tinta.
  • En las nubes (nerabeak). Bernat Cormand. Planeta.
  • Las aventuras del equipo ciber (nerabeak). Cristina Serret. Shackleton-kids.
  • Coni La Grotteria. Flamboyant.

Film laburrak eta filmak

Begoña Ruiz, psikologoa

BBKFAMILYn baduzu Ziberjazarpenari eta horretarako kontuan hartu beharreko gakoei buruzko ikastaro bat ere.

Ciberbullying kasuetan gehien egiten diren 4 akatsak

BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu?   Harpidetu gure newsletterrera!

Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu. 

Código QR

BBK Family Learning

×