Zure haurrarekin loturak sortzen

Date: 9 February, 2024
Time: 00:00 - 00:00
Gure ekitaldiak

BBK Familytik “Zure haurrarekin loturak sortzen” doako programa jartzen dugu martxan, haurtxoaren lehen hilabeteei buruzko kezkak, zalantzak eta ikaskuntzak beste familia batzuekin partekatzeko gunea. Programak iraungo duen hiru saioetan, lotura haurtxoarekin, umetxoaren edoskitzea eta loa landuko dira.

Gune hau 0-11 hilabete bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago, eta, jakina, tailerrera ekar ditzakete. Baita haurdun dauden emakumeei eta haien bikotekideei ere.

Izena eman behar da. FAMILIA BAKOITZEKO SARRERA BAT HARTU, MESEDEZ. 

Ikastaroaren datak, ordutegiak eta profesionalak:

2024/03/05: Begoña Doradok “Lotura haurtxoarekin” saioa emango du
2024/03/12 Eneka Basabek “Umetxoaren edoskitzea” saioa emango du
2024/03/19 Begoña Rurezek “Umearen Loa” irakatsiko du

Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara

Lekua: BBK Guneak. Erronda kalea z/g 2. solairua.

Programa ematen duten profesionalak:

Begoña Dorado psikologo kolegiatua da, Psikologia Perinatalean eta Sozialean espezializatua. Nur Metodoa, Haur Masajea eta Hipnoerditzea.

Eneka Basabe edoskitzaroko aholkularia da, 11 urteko esperientzia du El Regazo Feliz en edoskitzaroko taldeetan familiekin batera lan egiten. Puericultora, psikomotrizista, haur-masajeko hezitzailea eta jaio aurreko eta ondorengo kantuaren bideratzailea ere bada. Haur Loaren eta BLWren aholkularia.

Bego Ruiz: psikologoa, gizarte-hezitzailea eta psikomotrizista. 20 urte daramatza familiak eta haurrak aldatzeko prozesuetan laguntzen. Bidegintzan hezitzailea eta Nazioarteko Psikomotrizitate Eskolako irakaslea da. Hezkuntzari eta hazkuntzari buruzko hainbat dibulgazio-espaziotan parte hartzen du.

Eman izena hemen.

Menu

BBK Family Learning

×