Zer da itsasoa zuretzat?

Start date: 20 September, 2023
End date: 20 October, 2023
Time: 00:00 - 00:00
Location: Itsasmuseum
Agenda EUS

Zer da itsasoa zure aititentzat? Eta zuretzat? Itsasmuseumek eskola-curriculumean sustraitutako jarduera bat proposatzen die ikastetxeei DBHko lehen zikloko ikasleei zuzendua: aitona-amonei edo erreferentziazko pertsona nagusi bati telefono mugikor baten bidez grabatutako elkarrizketa-lehiaketa bat, Zer da itsasoa zuretzat? gaipean.

Kontua da itsasoa izan dadila gazte eta adineko pertsona baten arteko elkarrizketaren sustatzailea, soseguz planteatuta, alde batetik ikasteko eta bestetik partekatzeko jakin-minetik abiatuta, sor daitekeen zerumuga tematikoari askatasun osoz helduz.

Ekimen aberasgarria da, museora aldez aurretik egindako bisita (aukerakoa), ikasgelako prestakuntza eta ikasleen lan autonomoa -haien familia- eta herri-ingurunea uztartuz-konbinatuko dituena. Prozesu hori sari banaketa ekitaldiarekin itxi egiten da, berriz ere, museoan.

Informazio gehiago parte hartzeko hemen.

Menu

BBK Family Learning

×