Zatoz larunbat honetan familian ondo pasatzera BBK ODS Egunera

Date: 23 September, 2023
Time: 11:00 - 19:00
Location: Doña Casilda parkea, Bilbon
Gure ekitaldiak

Larunbat honetan, familian ondo pasatzeko plan bat eskainiko dizugu. Irailaren 23an, BBK Kunak Garapen Jasangarriaren Helburuak zabaltzeko BBK ODS Eguna ospatuko du. Ospakizun hori, gainera, zentroaren irekieraren bigarren urteurrenarekin eta beste efemeride nabarmen batekin bat dator: 2015eko irailean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda, pertsonen, planetaren, oparotasunaren eta bake unibertsalaren aldeko ekintza-plana.

Horrela, bigarren urtez jarraian, BBK ODS Egunarekin, hiribildua ikuskizunez, jolasez, tailerrez, kirolez, erakusketez edo gastronomia eta moda proposamenez beteko da helburu komun batekin: GJHak kaleetara ateratzea eta jende guztiarengana hurbiltzea. Casilda Iturrizar Parkean izango dira jarduera gehienak, eta Guggenheim Museoko zelaigunean, berriz, Kuna Festeko kontzertuak izango dira.

Familia osoarentzako jarduerak

Jardueren artean, nabarmentzekoak dira jolas kooperatiboak, yoga edo Chi Kung saioak adin guztientzat, motorrik gabe funtzionatzen duten atrakzioak, kirol egokituko lehiaketak edo lorategi botaniko elkarreragile bat, besteak beste.

Antzerki-ikuskizunak

Gainera, ikuskizunek ere beren txokoa izango dute. BBK ODS Egunak hainbat aukera partekatuko ditu parkeko Pergolako programazioaz gozatzera hurbiltzen direnekin.

• 11: 30ean. Fashion Revolution Euskadi. Ekintza performancea, ehungintzak ingurumenean eta gizartean duen eragina agerian uzteko, eta arreta lanbidean eta ehungintzaren birziklatzean jartzeko.

• 13: 00ak. ‘Reziklantes’, Turukutupa. Kaleko ikuskizun honetan hainbat musika estilo jorratzen dira, hala nola afrikar eta latindar perkusioa, hip-hopa eta musika garaikidea. Erabilitako tresna guztiak hondakin-materialak birziklatzetik eta berrerabiltzetik datoz.

Horrez gain, BBK Familyk stand bat jarriko die familiei “Hitzak baino gehiago” jokoa banatzeko eta Gym-a aurkezteko.

Ezin duzu galdu!

Menu

BBK Family Learning

×