Silver Film Festival

Start date: 15 February, 2023
End date: 17 February, 2023
Time: 00:00 - 00:00
Location: Bilbao y Getxo
Agenda EUS
    • 55 urtetik gorako pertsona geldiezinei eskainitako Lehen Nazioarteko Jaialdia da.
    • Bilbon eta Getxon kultur programazio ezberdinak izango dira
    • Proposamen berritzaile eta garaikidea da, eta, programazio kultural iradokitzaile baten bidez, entretenitzeaz gain, jende helduaren ikusgarritasuna eta aukerak erraztu nahi ditu.

     

    Silver Film Festival – lehen edizioa otsailaren 15etik 17ra izango da Bilbon, eta otsailaren 23tik 25era Getxon – mundu seniorraren inguruko zinema eta bestelako jarduera osagarrien jaialdia da, publiko guztiarentzat  pentsatua.

    Suhaib Gasmelbari zuzendari sudandarraren Talking about trees edo hiru Oscar sari irabazi dituen Chloé Zhao zuzendariaren Nomadland filmez gain, S/FFko    zinema- programazioak  hainbat herrialdetako filmografien artean aukeratutako dozena bat titulu eskainiko ditu, tartean, estreinaldiak, fikziozko film luzeak, dokumentalak eta film laburren sorta bat ere.

     

    S/FFk ezagutzak trukatzeko eta publikoarekin elkarreragiteko espazioa ere sortu nahi du, eta horretarako jarduera paraleloen programazio trinkoa osatu du, hala nola: eztabaidak, elkarrizketak, mahai- inguruak eta hitzaldiak kulturaren, ikerketaren eta gizarte-mugimenduen arloko adituekin, betiere +55eko pertsonentzat interesgarriak diren gaiekin lotuta.

     

    Zinemaldiaren helburua ezagutzarako, hausnarketarako, entretenimendurako eta parte hartzeko leku bat eskaintzea da. Kulturaren bidez gizarte inklusiboagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzen lagundu nahi duen espazioa.

Menu

BBK Family Learning

×