San Joan gaua

Start date: 23 June, 2023
End date: 25 June, 2023
Time: 00:00 - 00:00
Agenda EUS

Hemen dituzu San Joan egunez gozatzeko aukera izango duzun auzoak: Bilbo Zaharra, Zorrotza, Matiko, San Inazio, Etxebarria parkea, Masustegi, Deustu, Erribera, Zurbaranbarri, Otxarkoaga, Santutxu, Olabeaga, Betolaza eta Altamira. Gainera, Sanjuanada jaiak izango dira Iturrigorri-Peñascalen, Abusun eta Iralan.

Berangon, Lantzarteko zelaian, arratsaldeko lauretatik aurrera, uretako puzgarriez gozatzeko aukera izango duzu arratsaldeko zortziak arte. Beraz, eraman toalla eta bainujantzia. Arratsaldeko seiak aldera DJ Naiarak arratsaldea girotuko du, eta haurrek apar festarekin gozatzen jarraituko dute. Azkenik, sua hasi aurretik txokolate-jana izango da.Basaurin, San Joan suaz gain, Skate txapelketa, apar festa, puzgarriak eta txikientzako DJa ere izango dira asteburuan.

Bermeok, Muskizek, Sopelak, Elorriok, Durangok, Barakaldok, Portugaletek eta Getxok ere izango dituzte suak, San Joan gauaz gozatu nahi duenak gozatzeko. Eta ziur zure herrian ere goitik behera ospatuko duzuela.

Menu

BBK Family Learning

×