Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egiteko doako sarrera har dezakezu Arriaga Antzokira

Date: 23 December, 2023
Time: 00:00 - 00:00
Location: Teatro Arriaga
Agenda EUS

GAURTIK aurrera (ABENDUAK 21, OSTEGUNA), goizeko hamarretatik aurrera, 1.500 sarrera eskainiko dira Bilbao Kultura web-orrian. Erreserba bakoitzeko, gehienez ere 3 sarrera eskuratu ahalko dira adingabeentzat (helduren bat joan beharko da haiekin).

Abenduaren 24an (igandea), gaua Arriaga Antzokian igaro ondoren, tradizioak agintzen duenez, Olentzerok eta Mari Domingik aurrez aurre jasoko dituzte euren gutunak eta nahiak azaldu gura dizkieten umeak, Bilboko etxe guztietara banan-banan joan aurretik.

Harrera 11:00etan hasiko da, 14:00ak arte, Arriaga antzokian.

Sarreran ordena bermatzeko eta itxaronaldiak ahalik eta gehien murrizteko, txanda-sistema bat erabiliko da, DOAKO SARREREN bidez (1.500). ONLINE eskuratu ahal izango dira www.bilbaokultura.eus webgunean.

Sarrerak gaurko 10:00etatik aurrera (abenduak 21, osteguna) erreserbatu ahalko dira. Erreserba bakoitzeko, NAN batekin, 3 adingaberentzako sarrerak jaso ahalko dira. Adingabeak helduren batekin joan behar dira beti (helduek ez dute gonbidapenik beharko).

Menu

BBK Family Learning

×