Komunikazio Ez Bortitza, Nerea Mendizabalen tailerra

Start date: 7 October, 2021
End date: 28 October, 2021
Time: 00:00 - 00:00
Location: Online
Gure ekitaldiak

Guregan konfidantza gehiago izan nahi dugu eta bikotearei, gurasoei, seme –alabei, ikasle, nagusi edo lagunei hasarratzeko beldurrik gabe adierazten ikasi. Sarritan nahiko genukeena adierazi ezinik edo esango genukeen baino gehiago edo modu kaltegarriagoan esaten aurkitzen gara, honek ekartzen digun ondoez eta erruaz, geurekin eta besteekin.

Nerea Mendizabalek honako tailer hau emango du. Marshalll Rosenberg-ek garatu zuen Komunikazio Ez Bortitzaren ereduan oinarrituko da, modu erraz, zehatz, praktiko eta eraginkorrean geurekin edo besteekin komunikatzeko ematen dizkigun irizpideen baliogarritasunagatik. Norbere sentimentu eta beharrak adierazteko eta bestearen jokaera edo jarrera desatsegina entzun eta ulertzeko aukera ematen digu, egoera gatazkatsuak kooperaziotik eta errespetutik konpontzeko eta ez epaiketa eta min egitetik.

Nerea Mendizabal, Komunikazio Ez Bortitza-n ziurtatua, eta Psikopedagoga, Gizarte Hezitzailea, Haur Masajeko Hezitzailea da.

Cuándo/Noiz: Urriak 7,14,21,28 de octubre

Hora/Ordutegia: 17:30-19:30 h

Lugar/Non: Online

Hartu zuere plaza dohainik.

Menu

BBK Family Learning

×