Elikadura eta emozioak jolasa Ballontira helduko da

Start date: 18 October, 2022
End date: 27 October, 2022
Time: 00:00 - 00:00
Gure ekitaldiak

Angeles Custodios-en eta Jesuitas ikastetxean, egon da eta orain Portugaleteko Ballonti merkataritza-gunera “Elikadura eta emozioak” jolasa iritsiko da urriaren 21ean, ostirala, eta 27ra arte egongo da ikusgai. Doako jokoa da, 3 urtetik gorako seme-alabak dituzten familientzat. Monitore batek jokoaren mekanika azalduko dizue.

Askotan, nola sentitzen garen kontuan hartuta jaten dugu, eta gero eta sarriago jotzen dugu pantailetara gure seme-alabak entretenitzeko, jaten duten bitartean. Era berean, emozioak ondo nola kudeatu ez jakiteak elikadura-jokabidearen nahasmenduak agertzeko arriskua areagotzen du. Horregatik, “Elikadura eta emozioak” joko interaktibo honen bidez, zenbait pista ematen saiatzen gara elikadura osasuntsuagoa eta orekatuagoa izan dezagun, baita elikagai berriak sartzeko trikimailuak ere, eta elikadura-jokabidearen nahasmenduak prebenitzen saiatzen gara.
Ez da beharrezkoa plaza erreserbatzea. Merkataritza-gunera joan eta standa ikusi besterik ez duzue egin behar.
Menu

BBK Family Learning

×