Orienting motako jarduera familia eta taldeentzat

Orienting motako jarduera autogidatua da. Helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez. Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza).
Ekintzaren hasieran puntu bakoitzari dagokion informazioa luzatuko zaie parte-hartzaileei . Jarduerak 1 ́5 ordu inguruko iraupena du, eta bi modalitate daude: erraza (8 urtetik gorako txikiek parte har dezakete) eta zaila (honetan 12 urtetik gorako txikiek parte har dezakete).
Ordutegiak: 10:15, 10:45, 11:15 eta 11:45.
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.