8 eta 16 urte bitarteko gazte bazara, parte hartu mikrokontakizun lehiaketan

Start date: 17 May, 2021
End date: 28 May, 2021
Time: 00:00 - 00:00
Location: Plaza Berria
Agenda EUS

Bilboko Udalak, Bilbo Haur eta Nerabeen lagun den hiria izateko Aitorpena berritzeko izapideak hasi ditu. UNICEF emandako zigilu horrek balioa ematen dio herri eta hirietan haur eta nerabeen alde egindako lanari, Haurren Eskubideen ikuspegitik Akreditazio hau berritzeko helburuarekin, UDALERRIKO HAURREN ETA NERABEEN ERREALITATEAREN DIAGNOSTIKO bat egitea aurreikusten da. Diagnostiko horretan, Bilboko haur eta nerabeen ikuspegiak garrantzi handia du.

8 eta 18 urte bitartean badituzu… INKESTA anonimo bat prestatu dugu, osatzeko oso erraza. Inkesta horren bidez, gure hiri-inguruneari, kulturari, aisiari, denbora libreari, hezkuntzari, familiari, parte-hartzeari edo osasunari buruzko iritzia eman dezakezu. Parte-hartu esteka honen bidez: encuestafacil.com.

Mikrokontakizun lehiaketa

8 eta 16 urte bitartean badituzu… Parte hartu BILBOK HAURREKIN ADISKIDETSUA DEN HIRIA MIKROKONTAKIZUNAK ekimenean.

Parte hartu nahi dutenek gehienez 200 hitzeko mikrokontakizuna idatziko dute, honako gai hauetakoren bati erantzunez:

Nolakoa da Bilbo niretzat?

Zer hobetu nahi dut Bilbon?

Zer aldatu nahiko nuke Bilbon?

Zer ez zait gustatzen Bilbori buruz?

Zure mikrokontaketa pdf formatuan eta Word formatuan bidal dezakezu, euskaraz edo gaztelaniaz, zure izen-abizenak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa adierazita, helbide elektroniko honetara: arubio@edefundazioa.org Parte hartzaileen artean, lau sari zoragarri zozketatuko dira. Gainera, irabazleen kontakizunak webgune honetako albisteen atalean argitaratuko ditugu. Kontsultatu oinarriak hemen: umeenhiria.bilbao.eus. Maiatzaren 28 an amaituko da epea.

Menu

BBK Family Learning

×