Eman izena Family Lab Nerabezaroan

Familiek egiteko modu berriak esperimentatzen dituzten laborategia da Family Lab, eta oraingoan laborategia nerabezaroan ardaztuko da. BBK Familyk gune bat eskaini nahi die familiei, parte-hartzea sustatzeko eta nerabeei ahotsa emateko, haiekiko entzutea eta komunikazioa hobetze aldera. Baita ere gurasoak sentsibilizatzea seme-alabekiko harremana errazten ez duten jarrera batzuen inguruan, eta nerabeentzat garrantzitsuak diren eta gurasoekin hitz egiteko zailenak gertatzen zaizkien gaiak identifikatzea.

Helburu horiekin, Roberto Aguado psikologoaren hitzaldiarekin hasiko da Family Lab, azaroaren 9an, 18:00etan, El Carmen Aretoan, Indautxun, Bilbon, eta nerabezaroa ulertzeko gako batzuk emango dizkigu, konfiantzatik abiatuta. Aurreko erreserva hartzeko hemen.

Halaber, abenduaren 1ean eta 2an, Roberto Aguadok 8 orduko tailerra eskainiko du gurasoentzat, gurasoen gaitasunak hobetzeko eta nerabeei hobeto laguntzeko helburuarekin. Tailer hau egiteko ere deialdi bat aterako dugu, eta bertan berriro eman beharko da izena.

Nerabeek ere parte hartzen dute
Abenduan, nerabeak ere sartuko ditugu Family Laben. Hainbat ikastetxetan, saioak egingo dira, grabatu eta, ondoren, Irudi eta Soinu Graduko ikasle gazteek editatuko dituzte, hainbat nerabe-talderekin, hezitzaile batek dinamizatuta.

Taldeekin egingo den saioan, hauek izango dira helburuak:

  • Gurasoekiko metakomunikazioa zelakoa den identifikatzea. Zeintzuk diren aurkitzen dituzten zailtasunak, zer aldaketa izan ditzaketen lagungarri, pertsona helduei gehien axola zaizkien gaiak baina eurak gutxien kezkatzen dituztenak, zer behar duten gurasoengandik, zer egiten duten ondo eta zer egiten jarraitu behar duten…
  • Haientzat garrantzitsuenak diren gaiak identifikatzea.
  • Identifikatutako gaietatik, zer helarazi nahiko liekete gurasoei, zer behar duten identifikatutakoari dagokionez.

Taldeekin saio hori egin ostean, gurasoekin egingo den topaketan parte hartzeko aukera eskainiko zaie.

Gurasoen eta nerabeen arteko bidegurutzea

Otsailean, Roberto Aguado psikologoak, prozesu osoan zehar gurekin izango denak, Family Lab Nerabeak-ek ateratako ondorioak aztertu ondoren, gurasoei komunikazio-jarraibideak emango dizkie seme-alaba nerabeekin praktikan jar ditzaten. Era berean, nerabeekin ere egongo da, entzunak izateko zelan hitz egin eta entzun behar duten gidatzeko.

Ondoren, binakako elkarrizketak izango dira. Bertan, aita edo ama batek nerabe batekin hainbat gairi buruz berba egingo du aldi jakin batean, eta gazteek gazteei egindako grabazioen bideoak proiektatuko dira.

BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu?   Harpidetu gure newsletterrera!

Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu. 

Código QR

Menu

BBK Family Learning

×