HEZI… gaitasun, konpetentzia eta bihotzarekin

“Ezin da eraiki hezkuntza-sistema zentzuzko eta indartsu bat zenbakizko emaitzak ardatz hartuta; kalitatea prozesuan datza, ez produktuan.” (Gerver, 2012, 57 or.).

Asmo onez diseinatutako baina gure haurrentzat negargarria zen eredu atzerakoi batekin ados ez egotetik, hezkuntza-konpetentziei buruzko kongresu batean sortu zen eredu hau: ‘HEZI… gaitasun, konpetentzia eta bihotzarekin’.

Hiru kontzeptuak beren benetako esanahitik integratu gura ditu, haurren eskubideei buruzko Konbentzioan jasotakoa kontuan hartuta. Ezin ditugu ahaztu 3. art., 13. art. eta 31 art. (hiru horiek ia beti ahazten ditugu eta).

‘HEZI… gaitasun, konpetentzia eta bihotzarekin’ proiektu honetan gaitasunez ari garenean, pertsona bakoitzaren indarguneez ari gara, neurozientziaz, prozesu gisako eta diziplinak, arloak edo ikasgaiak baino askoz haratago doan eta garapenaren ikuspegiaren osagarri gisako alde edo desberdintasunaz, garapen-une paregabe eta berrezarriak atzean uzten dituenaz.

 

Haur guztiek dute beren bertsiorik onena aurkitzeko eskubidea.

 

Gaitasun horiek konpetentzietara garamatzate, behar-beharrezkoak dira eta.

KONPETENTZIAK “zerbait egiten” ikastea eskatzen du, eta ez “zerbaiti buruz” ikastea.

 

Gaitasunak mailakatu egiten dira, konpetentziak ez, jokabide edo portaera bihurtuko genituzke eta. Konpetentziak testuinguruan kokatu eta pertsonalizatu egiten dira; ebaluazio-irizpideak ere ezin dira aitzakia izan konpetentziak jokabide ebaluagarri eta kuantifikagarri bihurtzeko; horrekin, eskolaren azken urteetako gizarte-konkista handia galduko genuke.

 

Hezkuntza-sistemek ez dute inoiz aukerarik eman behar pertsonak sailkatzeko, jatorriaren, egoeraren edo izen sozialaren arabera hotz eta motz etiketatzeko.

 

Konpetentziak “ez dira ikasten”, ez dira “azterketa-gai” izaten, ezin dira osorik egon “testuliburu” formatuan. Konpetentziak lortzea METODOLOGIAREN, zeregin edo atazen, jardueren eta konpetentzia horiek kokaturiko testuinguru pedagogikoen mende egoten dira. Gainerako curriculum-elementuekin (helburu, eduki eta ebaluazio-irizpideekin) duten harremana garrantzitsua da, baina ez erabakigarria. Konpetentzia baten garapen-maila ez du markatzen haurra eskolatuta dagoen mailak, haurrak markatzen du, bere espektro intelektualak eta aurretik izan dituen esperientziek bizi den gainerako testuinguruetan (ez soilik eskolan).

 

Konpetentziak bizitzako jardunean lortzen dira. Pertsona bakoitza inguruabar edo zirkunstantziekin jaiotzen da, eta norbaiten jaiotzaren inguruan gauden helduok ardura dugu berari agertoki edo jokaleku justu eta egokia eskaintzeko, epaiketarik eta aurreiritzirik gabe. Antolaketa transdiziplinarra da.

 

Konpetentzietan oinarritutako lanaren gakoa honako hauetan datza: zereginak aukeratzean, irakaslearen inplikazio eta erantzukizunean, bere ahalmenetan, gustuetan, gainditzeko grinan eta “irakaskuntza-konpetentzia” propioetan, sekula lotu gabeak lantzen diren edukiekin.

 

Lerro hauei buruz idatzitako guztiak ez du zentzurik BIHOTZIK gabe. Konpetentzia emozionala eskolako curriculumetan sartzea, era esplizituan eta zeregin metodologikoarekin koherentzian.

Gaitasun eta konpetentzia (emozional) honetan proposaturiko ikuspegia proposamen eklektikoa da, eredu kognitibo emozionalaren ekarpenak eta ikaskuntzari aplikatutako neurozientziaren egungo ikerketak biltzen dituena. Hezkuntza afektiboaren eta afektuaren proposamena da.

 

Hezkuntza emozionala patxadaz, idazten dudana jasoko duen hedabideak merezi duen patxadaz, aztertzen dudanean, ezin dut erantzun, galdera gehiago agertzen dira eta…

Honetan pentsatzean burura etortzen zaidan paralelismo batetik abiatuko naiz:

Javi “senarrak” eta biok hiru hamarkada baino gehiago daramatzagu gure bizitza partekatzen.  Atsegin dugu, ongi gaude. Gure zirkunstantzia profesionalek rol-banaketara eraman gaituzte, eta horrela biok sentitzen gara eroso. Nik baino askoz denbora gehiago ematen du berak etxean, niri asko bidaiatzea egokitu zait, ni naiz autoaren konponketen arduraduna, garbigailuaren detergentea beti dagoela kontrolatzen duena, ni arduratu naiz beti nesken arropaz, eta bera asteko dieta gutxi-asko orekatu edo osatua izateaz… horrela, aldez aurretik banatu bako funtzioak hartu ditugu, logika hutsez, bakoitzaren indarguneen eta biontzako erosotasunaren arabera.

Batzuetan, senitartekoren batek etxean bisitatzen gaituenean, funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera apur bat dutenean, askotan esaten didate:

  • ­Zein ondo, zenbat laguntzen dizun Javierrek etxean!

Ez dut ulertzen: lagundu?

Laguntzaz berba egiten dugunean, uste dut “mesede egiteaz” hitz egiten dugula, on egiteaz bere erantzukizuna ez den jarduera bat garatzean (norbait zerbaiten erantzule ez denean, zerbait horretaz erabakitzeko gaitasun guztia galtzen du)… Javierrek ez dit laguntzen, nik ez diot laguntzen. Elkar hartuta lan egiten duen taldea gara, ahalik eta errendimendu handiena lortzeko esfortzu txikienarekin, baina errendimendu, gogobetetasun eta gozamen handienarekin.  Helburuak, balioak eta ametsak… partekatzen dituen taldea gara.

Bada, itzul gaitezen paralelismora, Javik ez dit laguntzen. Gara. Hezkuntza emozionalak ez du laguntzen, DA.

Gizakia osotasun integratua da, eta irudimenarekin hunkitzeko duen gaitasunagatik bereizten da gainerako goi-mailako ugaztunengandik; horregatik planifikatu, sortu… egin dezake.

Emozioak aktibatzen du kognizioa, eta kognizioak emozioa interpreta dezake (nahiz eta ez duen beti egiten). Gizakiarengan aldi berean garatzen da, ezinezkoa da bata bestea barik. Ez litzateke heziketarik egongo hezkuntza emozionalik gabe, erreferente barik, loturarik gabe… Beraz, ez da laguntza kontua, LANTALDE kontua baizik.

Beste gauza bat da hezkuntza emozional arautua planteatzea, “irakastorduetarako testu bihurtua”; eta kasu horretan ez nago ziur, benetan ez dut uste ona izango litzatekeenik.  Erreferentea den maisu edo maistra ona bada bakarrik izango da ona.

Oraingoz, gure herrialdean, mundu burokratikoa ari da borroka irabazten, non programazioaren ingeniaritza eta ebaluazio objektiboa saiatzen diren frogatzen “estatistika eta azterketekin” hori dela bide zuzena… Ez dut uste.

Baikortasunetik abiatuta, espero dut ikasgeletan sen ona, irakasle-lan ona, gailentzea, eta, betiere, araua errespetatuz, kontuan izatea inklusioaren, berdintasunaren eta autonomia pedagogikoaren printzipioak, horiek ere arau baitira.

HORI FAMILIEKIKO EDO ADINGABEEN ARDURA DUTEN ERAKUNDEEKIKO KONPLIZITATETIK  ETA TALDE-LANETIK BAKARRIK IZANGO DA POSIBLE.

“Lagundu diezaiogun gutxien merezi duenean, orduan behar du gehien eta”.  Eginbeharra da, ez ongintza-lana.

Gure sisteman, Haur Hezkuntza da konpetentzien arabera hobekien lan egiten den etapa, eta hori ebaluazio “kuantifikatu eta objektiboari” dagokionez bertan gertatzen den erlatibitateagatik izango da agian; beharbada, etapa guztietan askoz gehiago begiratu beharko genuke hara. Hasteko, irakasleen hasierako prestakuntzan erabateko aldaketa proposatuz.

Baina lana ezin da ikastetxetik bakarrik egin, etxetik eta komunitatetik edo hiritik ere egin behar da.

Inoiz baino beharrezkoagoa dugu taldean lan egitea gure inguruan eta gure planetan bizi den haur bakoitzaren alde. Batuketa egiteko garaia iritsi da, protagonismoak eta indibidualtasunak ezabatzekoa; errealitateak eraldatzeko eta gure adingabeen bizi-kalitatea hobetzeko ahaleginak uztartzekoa.

‘HEZI… gaitasun, konpetentzia eta bihotzarekin’ ereduak honako hauek hartzen ditu bere baitan: programatzeko modua, XXI. mendeko irakasleen zein ikasleen pentsamendu dibergentearekiko autonomia- eta autoritate-rola, eta familiekiko eta familientzako konplizitatea; erakunde arduradunekin, dauden zerbitzuekin, konpetentzietan lan egiten du, gaitasunak errespetatzen ditu eta horietatik abiatzen da eta emozioa ikuspegi profesional batetik integratzen du, zeren eta:  “Ikasi… maite dena bakarrik ikasten da”, Francisco Mora.

Garrantzitsua da asmo-adierazpenak amaiaraztea, EKITEKO unea da.

Erreferentzia bibliografikoa

NAZIO BATUEN BATZAR NAGUSIA (1948): Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Paris, abenduak 10.

BAUMAN, Z. (2016): “Modernidad líquida”. S.L. FONDO DE CULTURA ECONOMICA DE ESPAÑA. Madril.

CASASSUS, J. (1997): Estándares en educación: conceptos fundamentales. ‘Documentos’ seriea. Laboratorio Latinoamericano de Evaluación de la calidad de la educación (Hezkuntzaren Kalitatea Ebaluatzeko Laborategi Latinoamerikarra). UNESCO.

DeSeCo (estatistika-bulego nagusia: https://www.bfs.admin.ch/bfs/en/home.html).

GERVER, R. (2012): “Crear hoy la escuela de mañana”. SM. Madril.

GIZA ESKUBIDEAK. (1948). Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Haurren Eskubideen Nazioarteko Konbentzioa. Nazio Batuak. Pertsona guztiak torturaren aurka babesteari buruzko adierazpena.

ROMERA MORÓN, M. (2019): “La escuela que quiero”. Destino. Bartzelona.

ROMERA MORÓN, M. (2019): “Educar con 3 Ces: capacidades, competencias y corazón”. Itboock. Bartzelona.

UNESCO (2005): “Ezagutzaren gizarteetarantz”.

Mar Romera
Materiales de la mediateca de BBK Family que te pueden servir de ayuda:

Educar sin recetas

La familia, la primera escuela de emociones

Dani no quiere ir al cole

Vídeo de BBK Family con Mar Romera

¿Quieres estar al día de lo que publicamos en BBK Family, talleres, cursos…? ¡Suscríbete a la nueva newsletter!

Y si quieres, también puedes seguirnos en el nuevo Canal de Telegram de BBK Family. Pincha en este link o escanea el código QR el código QR.

Código QR

BBK Family Learning

×