Badakizue #Horzaude? festan zuen seme-alabek eurei laguntzeko zuen prestasuna neurtu zutela?

Gure #Horzaude? kanpaina jarraitu baduzu, agian jakingo duzu joan den igandean La Casilla pabiloian ospatu genuen festan, zuen seme-alaben bidez, neurtu behar genuela aste hauetan beraiei laguntzeko moduan gehiago, gutxiago edo berdin egon zareten.

Hemen dago kotoiaren proba. Dakizuenez, berdea prestasun handiagoa zen, horia ez handiagoa eta ez txikiagoa, eta gorria prestasun txikiagoa.

     

Irudiaren arabera, zorionak eman behar dizkizuegu, berdeak gainerako koloreei irabazi zien eta. Gainera, #Horzaude? jaia benetan mugikorrik gabeko gune bihurtu zen, jolaserako eta dibertimendurako gune.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu bertaratu zineten guztioi, gainera, edukiera bete-bete egin genuen eta. Dakizuenez, Haur eta Nerabeen Kontseilua, BBK Family gidatzen duena, osatzen duten haur eta nerabeek diseinatutako ospakizuna izan zen, eta, zuen balorazioen arabera, oso pozik atera zineten festatik.

       

Gainera, festa amaitzean, «Hitzetik haratago» jokoa jaso zenuten. Nola jokatzen den jakin nahi baduzue, hemen duzue bideo erraz bat, etxean jolasteko eta familia gisa hobeto ezagutzeko.

Goizean zehar gaztelu puzgarriez, zaku-lasterketez eta zurezko jolas tradizionalez gozatu ahal izan zenuten. Halaber, umeek aurpegiak margotu zizkieten amari edo aitari, eta alderantziz, eta perkusio-gune bat ere egon zen. Ipuin-kontalarien tarteak oso harrera ona izan zuen eta diskofestak itxi zuen ospakizuna, animazio handi-handiarekin. Hemen duzue izan zenaren lagin txiki bat.

   

   

                

Hitzetik harago

Gogoratu datorren astean lantegi edo tailer bat dugula seme-alabei laguntzeko zuen prestasuna hobetzeko. Oraindik geratzen da plazaren bat. Beti bezala, doakoa da.

“Hor zaude?” tailerra, seme-alabekin laguntzeko prest egoteko

Menu

BBK Family Learning

×