Badakizu zenbat janari alferrik galtzen duzun etxean?

 

Bazenekien pertsona bakoitzak urtean gutxi gorabehera 176 kilo elikagai galtzen dituela alferrik? Zure laguntza behar dugu kopuru hori murrizteko.

Alferrik galtzen diren elikagaien kopurua murriztea nazioarteko erakundeen eta Europako gobernuen agendan sartutako erronketako bat da, horrek gizartean, ingurumenean eta ekonomian duen eraginagatik. NBEk, bere Garapen Jasangarrirako Helburuen barruan (GJH 12.3), proposatu du “biztanle bakoitzeko elikagaien galera erdira murriztea, txikizkako salmentaren eta kontsumitzailearen mailei dagokienez, eta elikagaien galera murriztea ekoizpen- eta hornidura-kateetan zehar” 2030. urterako.

Eusko Jaurlaritzak erronka hori berori sartu du bere “Euskadiko Itun Berdea” ibilbide-orrian, eta, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren bidez eta ELIKA Fundazioak koordinatuta, Elikagaiak Xahutzearen aurkako jarduera-plan bat jarri du abian, NBEaren GJHen 12.3 helburuari erantzuteko.

Ikerketa gehienen arabera, eta elikaduraren balio-kate osoa kontuan hartuta, elikagaien alferrik galtzearen ehuneko handiena etxeetan gertatuko litzateke.

Zer egin dezaket nik janarien alferrik galtzea murrizteko?

Boluntarioen bila gabiltza, Euskal Herriko etxeetan elikagaien alferrik galtzea kuantifikatzeko azterlan bat egiteko.

Datozen asteetan, eta alferrik galtze hori murrizteko Euskal Estrategiaren esparruan, ELIKA Fundazioak eta HAZIk ikerketa bat egingo dute “Enraíza Derechos” GKEaren bidez, eta horrek balioko du euskal familiek alferrik galtzen duten elikagai-kopurua ezagutzeko, baita horren arrazoiak identifikatzeko ere.

Lortutako datuekin, beharrezko neurri zehatzak aktibatuko dira autonomia-erkidegoaren eremuan elikagaien xahuketa murrizteko, eta horrela Euskadiko Itun Berdearen konpromisoak betetzeko.

Elikagaiak alferrik galtzeak kezkatzen bazaitu eta hori murrizten lagundu gura baduzu, parte har ezazu egiten ari garen diagnostikoan.

Bete ezazu formulario hau edo idatzi: h.barco@enraizaderechos.org eta jarriko gara zurekin harremanetan.

Izena emateko formularioa

BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu?   Harpidetu gure newsletterrera!

Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu. 

Código QR

BBK Family Learning

×