BBK Family-n asko hitz egin dugu gure seme-alabekin hezkuntza afektibo-sexual osasuntsua egiteko moduaz. Baina zer gertatzen da gure sexu-jarduerarekin? Islatuta sentitu zara, Raquelgumaren binetarekin islatuta? Askotan, seme-alabak izateak sexu-jarduera murrizten du, bai pertsonalki, bai bikotean. Nekea, harrapatuko gaituzten beldurra, denbora falta… horiek dira bizitza sexualari agur esatea eragiten diguten osagaiak.
BBK Familytik zenbait argibide helarazi nahi dizkizuegu, bizitza sexuala berreskuratu ahal izateko. Ez dizuegu Amerika deskubrituko, askok ezagutzen dituzue, baina ziur nagitasunagatik edo nekeagatik ez dituzuela martxan jarri. Gogoratu garrantzitsua dela desiorik eza kroniko ez bihurtzea. Pertsona bakoitzak bere modua bilatu behar du, probatu egin behar da, saiakera-errorea egin behar da… baina hori bai, saia zaitezte, hori pauso bat da. Lerro hauek irakurtzen aritzeak interesa dagoela adierazten du.
Izan gaitezen malguak gure errutinekin
Batzuetan, ezarritako errutinak ditugu, eta orain aldatu egin behar dira. Gauean edo siesta-orduan “zure ordua” bazen, baliteke eskolaz kanpoko zerbait daukatenean edo goizean jaiki aurretik aldatu behar izatea… Batzuetan ezin da une idealaren zain egon, nahi izanez gero eta egoera gertatzen bada, egin daiteke. Honetan malguak izan behar dugu.
Familia- edo lagun-sarea badugu eta norekin konfiantza badugu, utzi denbora bat, egun bat edo asteburu bat. Izan ere, Dani Álvarez kazetariak dioen bezala: “haiek espazio osoa kolonizatzen dute, aisialdia kolonizatzen dute, zure gela, zure ohea, leku guztietan eta ordu guztietan daude, eta litekeena da intimitate une bat duzunean…” (bideoan ikus dezakezu nola amaitzen den esaldia – 2:06 minutua-).
Bestalde, binetako bikoteari bezala gerta ez dakizun, jarri kisketa bat, erakutsi zure seme-alabei atea jotzen, deitu zuk ere, badakigulako adibidearekin hezten dela esaten dugunarekin baino gehiago…Eta, jakina, zaindu itxaropenak, agian zerbait azkarragoa izan behar du, baina ez kalitate txarragokoa, koitoaz haragoko bizitza ere badago…, ez ahaztu masturbazioa. Aztertu gauza berriak…
Batzuetan ahalegin txiki bat egin behar izaten da nekearen eta eginbeharren artean libidoa aurkitzeko, baina amaitzen duzunean, merezi zuela gogoratuko duzu. Eta zenbat eta aktiboagoak izan, orduan eta gogo handiagoa izango duzue errepikatzeko.
BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu? Harpidetu gure newsletterrera!
Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu.