BBK Family, familiok ikasten dugun gunea
Agenda eta Ekitaldiak
Hona hemen datozen egunetarako programaturik dauzkagun ekitaldiak.
Agenda
BBK Haur Eskolek matrikula egiteko epea ireki dute
Hasiera data - Bukatzeko data
Ekitaldiak
Ez dago ekitaldirik
Bat ez etortzearen ondoeza
“Larako biribila izateko askatasuna zulo karratu batean” A. Huxley Ama edo aita denak badaki hezteak sortzen duen ziurgabetasuna, badakizki geure buruari eten barik egiten dizkiogun itaun edo galdera ugariak eta erantzunak, baliotsuak izan daitezkeen arren, gauzatzeko errazak ez direnak. Beharrean eman ditudan urteetan, zortziehun txosten baino gehiago egin ditut eta hamaika anekdota izan ditut, eta metaturiko … Gehiago irakurri Bat ez etortzearen ondoeza
Mugikorra, Tik Tok, Instagram… gura dut: zelan amore ez eman eskatzen dutenari, baina elkarrizketa bidez
Zenbat urterekin emango diot mugikorra? Zenbat ordu eman beharko lituzke ordenagailuaren aurrean? Utzi beharko nioke 16 urterako gomendatutako joko bat deskargatzen 12 urterekin? Utziko diot Tik Tok irekitzen 10 urterekin? Galdera horiek egin ohi dizkiogu geure buruari seme-alabak ditugunean, eta orduak eta egunak ematen dituztenean sare sozialetan edo mugikorrean profil bat irekitzeko eskatuz: “Mugikorra! Mugikorra! … Gehiago irakurri Mugikorra, Tik Tok, Instagram… gura dut: zelan amore ez eman eskatzen dutenari, baina elkarrizketa bidez
Zertan laguntzen die psikomotrizitateak haurrei?
Lan egindako urteetan zehar, zenbat aldiz esan ote didate gurasoek: “jolasten ari dira bakarrik… horrek nire seme-alabari laguntzen dio?” Euren umea etorkizunerako ahalik eta hobekien prestatuta egoteko ardura eta nahia dela eta, gurasoek askotan, psikomotrizitate hezigarriaren edo terapeutikoaren saioak eskolaz kanpoko jardueren mende jartzen dituzte. Eta batzuetan, norbaitek psikomotrizitate-gela kanpotik begiratzen badu, hori ikusten du, … Gehiago irakurri Zertan laguntzen die psikomotrizitateak haurrei?
Iruzkinak itxiak daude.