estudio familias y COVID 19

Zer erronkari egin behar diogu aurre familiok COVID 19rekin?

Telelana gure seme-alaben zaintza eta lana uztartzeko irtenbidea al da? Zama handiagoa izango al da emakumeentzat? Zer aldaketa izan ziren familietan konfinamenduaren ondoren? Desberdina izango al da hezkuntza? Nola zaintzen dugu gure ongizatea? Galdera horiei eta beste askori erantzuna ematen saiatuko gara BBK Familiyk antolatutako “Etxeak eta COVID 19: Bizkaiko familiok aurre egin beharreko inpaktua eta erronkak” jardunaldian, abenduaren 17an.

Pandemiak eragin handia du gure bizitzan. Harremanak izateko moduan, gure ongizatean, aisialdian, lanean eta BBK Familiytik jakin nahi dugu COVID 19k nola eragiten dien familiei; zer erronkari aurre egin behar diegun edo zer egin dezakegun hobetzeko.

Helburu horrekin, inkesta bat egin genuen Bizkaiko familien artean konfinamenduaren ondoren, eta, abenduaren 17an, “Etxeak eta COVID 19: Bizkaiko familiek aurre egin beharreko inpaktua eta erronkak” azterlanean jasotako emaitzak aurkeztu nahi dizkizuegu. Azterketa hori aurkeztu ondoren, besteak beste, psikologia klinikoan aditua den Roberto Aguadok parte hartuko du. Txostenaren emaitzak aztertuko ditu eta eskolaren eta prestakuntzaren arloan ditugun erronkei buruz hitz egingo digu. Ana Martinez Pampliega psikologian katedradun eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak, bere aldetik, familia harremanak eta ongizate emozionala izango ditu hizpide.

Horrez gain, lana, kontziliazioa eta zaintza izango ditugu hizpide, Sara Moreno Colom soziologian doktore eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslearen eskutik. Azkenik, Israel Alonso pedagogian doktore eta EHUko irakasleak aisialdiaz eta gizarte-harremanez hitz egingo digu, pandemia honetan hain urriak diren horietaz.

Ondoren, jardunaldian parte hartzen duten profesionalek beren iritziak partekatzeko, ideiak emateko eta eztabaidatzeko aukera izango dute, eta, ondoren, COVID 19tik eratorritako erronkei aurre egiten lagunduko diguten ondorioak aterako dituzte.

“Etxeak eta COVID 19: Bizkaiko familiok aurre egin beharreko inpaktua eta erronkak” jardunaldiaren programa

9:30 h: Jardunaldiaren aurkezpena

9:35: EDE Fundaziotik aurkeztuko dute “Etxeak eta COVID 19: Bizkaiko familiok aurre egin beharreko inpaktua eta erronkak” ikerketa.

Azterketaren interpretazioa eta etorkizunerako ditugun erronkak:

10: 00-10:20 h: Ana Martínez Pampliega, Psikologiako katedraduna eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea, familia-harremanen eta ongizate emozionalaren arloko erronkak azalduko dizkigu.

10: 20- 10:40 h: Roberto Aguado, Psikologia klinikoan aditua eskolaren eta prestakuntzaren inguruko erronkez arituko da.

10:40 – 11:00 h: Israel Alonso, Pedagogian doktore eta EHUko irakasleak aisialdia eta gizarte harremanak izango ditu hizpide.

10:00 – 11:20 h: Sara Moreno Colom, Soziologian doktore eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasleak lanaren, kontziliazioaren eta zaintzaren arloko erronkez hitz egingo digu.

11: 20- 11:40: azaldutako erronkak landuko dira hainbat taldetan parte hartzen dutenekin, areto dinamizatuen bidez.

11: 40–11: 58 h: taldeetatik ateratako ondorioen bilduma.

11:58: itxiera eta agurra.

Zure doako sarrera hemen har dezakezu.

BBK Family Learning

×