“Sexualitateak etxean eta eskolan tabu izaten jarraitzen badu, pornografiak heziko ditu gure seme-alabak”

Datorren maiatzaren 4an, 10:00etan, EHUko Bizkaia Aretoan, “Family Lab hezkuntza afektibo-sexuala” izango da. Pepa Horno psikologoa arduratuko da laborategi honi hasiera emateaz. Laborategiaren helburua gurasoei jarraibideak ematea da , seme-alaben sexu-heziketa modu naturalean egin dadin. “Sexualitateak etxean eta eskolan tabu izaten jarraitzen badu, pornografiak heziko ditu gure seme-alabak”, esan du Pepa Horno psikologoak.

Gaur egun, gizartean kezka handia dago haur eta nerabeek pornografía esku-eskura dutelako . Izan ere, eduki horiek ikusteak eragina du haien garapenean eta berdinekin erlazionatzeko moduan.

Hala ere, BBK Family-ren helburua, laborategi honen bidez, gurasoak KEZKA edo PREOKUPAZIOTIK OKUPAZIORA pasatzea da . Izan ere, familiek erantzukizuna dute seme-alaben heziketa afektibo-sexualean , etxean landu behar den gaia baita. Hala ere, gurasoek zailtasunak dituzte horri heltzeko , eta, ondorioz, nerabezarora iritsitakoan hasten da heziketa arlo honetan, jaiotzen direnetik eta hazkuntza osoan zehar egin beharrean, adinaren eta premien araberako jakingurari erantzunez.

“EZ EGITEAGATIK” zure seme-alabek okerreko lekuetan bila dezakete informazioa

Horregatik, laborategi honen leloa ” EZ EGITEAGATIK ” da. Horren helburua gurasoak aktibatzea da, beldurraz hitz egitetik hezkuntzaz , aukerez, arduraz eta funtzionatzen ez duena aldatzeko familiek dugun gaitasunaz hitz egitera pasa daitezen.

Hezkuntza afektibo-sexualak alderdi emozionalak, afektiboak, harremanei buruzkoak eta sexualak azpimarratzen ditu. Ezagutza, elkarrekiko errespetua, erantzukizuna, autoestimua eta erabakiak hartzea susstatzen ditu. Era berean, genero-berdintasuna susstatzea bilatzen du, adostasunaren garrantzia azpimarratzea eta “gure seme-alabei babes-mugak ezartzen erakusten die”, Pepa Hornos psikologoak azaldu duenez.

0-17 urteko seme-alabak dituzten gurasoentzako tailerrak

Horno-ren hitzaldiaren ostean hainbat tailer egingo dira adin ezberdinetako seme-alabak dituzten gurasoentzat.

-Hezkuntza afektibo-sexuala (0-6 urte)

-Lehen topaketa erotikoak

-Sexu-aniztasuna ulertzea, nire seme-alabari azaltzeko

Jardunaldiari amaiera emateko, Gemma Martinez aktoreak umore-ukitua emango dio.

Doakoa izango den jardunaldi honetan parte hartzeko, beharrezkoa izango da izena ematea, lekua mugatua baita.

BBK Familyn egiten ditugun ikasketak, tailerrak, hitzaldien berri izan gura duzu?   Harpidetu gure newsletterrera!

Eta jarrai gaitzazu Telegram-en. Sakatu link honetan edo QR kodea eskaneatu. 

Código QR

BBK Family Learning

×